Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam Artxiboa 2004 Abendua 19 Zoroa, kabrona, snob, eta ñoña deitu didate zapatuko ebentoa dela eta
Dokumentu Akzioak

Etiam

Zoroa, kabrona, snob, eta ñoña deitu didate zapatuko ebentoa dela eta

Gaur bota dot baina mezu hau ostegunian idatzitakoa da. Duda neukan guzti hau kontatu edo ez, baina hain izan polita ezin dotela aguantatu kontatu barik.

Zoroa. Zoratuta nagoela esan dit amak 30 pertsona inbitatzeagatik. Eta nun bazkaldu behar duzue? Baduzu aulkirik? Eta zer ipini behar dozu?.

Ama, azkenian, 17 baino ez gera izango eta mahaia ezin badot ipini lurrean jarrita bazkalduko degu, horrela aulki bila ibili beharrik ez daukat. Eta bazkaltzeko? Ba ez dakit pikatzeko zeozer aurretik eta gero pasta ipiniko dot eta postria flan-bizkotxoa. Erraz erraz egingo dot eta Iratxek paperezko platerrak ekarriko dizkidanez fregaurik ere ez degu eukiko.

Kabrona. Kabrona baina tonu kariñosoan esan zidan Eduk bazkarira etorri nahi bazaban derrigorrez testu bat, berak edo beste norbaitek idatzia, eta abesti bat ekarri behar zabala esan nionian. Edu, oraindik ere, dudan dago etorri edo ez. Nik uste lotsa ematen diola bestien aurrian irakurtzeak.

Snob. Nere etxearen urteurrena zetorrela eta party literario bat antolatzia nahi nabala komentatu nienian lankideei, Enekok zera esan zidan: "Ui, que snob!". Egia esan ez dakit oso ondo zer den snob izatea baina beste lagun batek oso Neoyorkinoa iruditzen zitzaiola esan zidan. Baina seguramente pijoa esatea nahiko zaban.

Ñoña. Hau nik esan diot Etiami egun horretarako aukeratu daban testu arrosagatik.

Nik zera bakarrik dakit: gaur goizeko 5:30etan esnatu nautela nerbioek eta ezin izan dudala berriz lo hartu. Testuak maketatu, abestiak CD batera pasatu, menua erabaki, etxean hautsak kendu, ...

Datozen astietan zapatu honetan irakurriko diren testuak ekarriko dizkizuet eta baita party-literario honen kronika ere.

etiam 2004/12/19

Re: Zoroa, kabrona, snob, eta ñoña deitu didate zapatuko ebentoa dela eta

Iturri — 2004/12/19 22:51

Aupa Etiam:


Ongi etorria berriro ere. Asko pozten naiz berriro zeure kontutxoak hemen botatzen hasteagatik.


Izan (f)untsa!!!



Re: Zoroa, kabrona, snob, eta ñoña deitu didate zapatuko ebentoa dela eta

eneko — 2004/12/19 23:11

Bakarrik horrelakoak bota badizkizute nahiko fin ibili dira. Lagunak direlako. Lianta! ha zelako inbentoak egiten dituzun!


Tira, behintzat berriro idazteko aitzakia. Jarraituko ditugu testuak, kronikak eta kuxkuxeoak. Party musiko-literario horretan proiektoria spaghetti edo flan-bizkotxoz beteko ez zelakoan...



Re: Zoroa, kabrona, snob, eta ñoña deitu didate zapatuko ebentoa dela eta

Gari — 2004/12/20 08:25

Ongi etorri bueltan!


Ez zara aspertuko ez... :-)



Re: Zoroa, kabrona, snob, eta ñoña deitu didate zapatuko ebentoa dela eta

erral — 2004/12/20 08:36

Snob ez dakit, baina gauza kuriosoa behintzat bada party literario horrena... Lagunei jaten eta edaten emon bakarrik ez, eurak be zeozer egin dezatela !



Re: Zoroa, kabrona, snob, eta ñoña deitu didate zapatuko ebentoa dela eta

Patxi — 2004/12/20 09:37

Hau zera da, txoratzen zaituen telesaila udaran bukatu, eta udazkenean ematen hasten direnean bezela.


Hor behean ageri den mezu horretan esaten zenuen bezela... Adi begi guztiak! Kolore aldaketei erreparatzeko prest?


Etiam etxera bueltatu da!


Eskerrikasko! Eta gozarazi diezaguzula, gutxienez datorren udara arte!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
bonboiak Aintzi, 2011/03/11
Galdera Haizea, 2010/06/06
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika