Etiam
Agur zorion labur
Bueno deskantso bat hartu dau Etiamek buruan bueltaka zerabilzkin galdera batzuei erantzuteko eta momentuz oporretan jarraitzea erabaki dau. Arrateko amak, osease, Eibar.org-ko komendantiak erabakiko dau zer egin orain arte idatzitakoekin. Diseinuari edo erabilgarritasunari buruz berba egin bihar dotenian Sustatura idatziko dot. Eta beste kontuak? Ba danak hemen kontatzen baditut ez jataz jatorduen osterako, kafe orduetarako, parranda gauetarako anekdotarik geratuko! Agian Olentzerok kamara digital bat ekartzen badit berriz hasiko naiz irudiak atera eta berauekin jolasten baina momentuz persiana jeistera noa.
Zeinek daki, igual tokatuko zait bihar bertan loteria eta dana laga eta itsaso usaineko mezuak idaztera dedikatuko naiz kostalde bateko atikotxo batetik. Baina, loteria erosteko ohiturarik ez daukatenez, denbora librea nere bajoari eskainiko diot eta inoiz "Etiam"en kontzertu baten iragarkia ikusten baduzue, jun eta han ikusiko nauzue nere baju beltz zoragarria astintzen.
Eta bukatzeko eskerrik asko esatia nahi dizuet beste alde horretan irakurtzen, eta begiratzen, eta erantzuten egon zareten guztioi. Benetan polita izan da, nik behintzat ikaragarri disfrutatu dot.
Laister arte? Hurrengora arte? Nik ze dakit!
Ondo ondo izan eta bukatzeko Pakek bialdu zidan poesia hau:
Egun baten amestu nuena
egia bihurtu zela
amestu nuen gau luze batez
Re: Agur zorion labur
Aupa Etiam:
Gauza bat esatea besterik ez zait geratzen " egin ezazu behar duzuna" eta eskerrikasko.
John Whitechapel ( fan klubeko 1ena )
Re: Agur zorion labur
Urkoren beste abesti batek zioenez "itsasoa ez da amaituko oraindikan".
Beraz, itzuli arte.
Re: Agur zorion labur
Agur ETIAM, asko gozatu dut zure bitakorarekin!
Ondo segi!
Re: Agur zorion labur
Well, zenbaki kontuetan ordu asko ibiltzen garenok gauzak eta egoerak neurtzeko deformazioa desarrollatuta daukagu, beraz....
Estatistika kontuak: Euskal Herriko emakumeen bizitza iraupena 70,72 urtekoa baldin bada, eta kontutan izanda Blogak +/- 78 egunekoa izan dela, Orduan esan ahal dugu, denboraz neurtuta, Maitek daukan potentzialeko 0.30217% bakarrik erakutsi digula (orduak, minutu eta sengunduen diferenzialak kontutan hartu gabe).
Gaurko honetan baikortasunari aldameneko eserlekua luzatu diot eta neska honengandik oraindik onena etortzear dagoela txibatu dit..... beraz........
Muxu bat eta laster arte.....
Re: Agur zorion labur
Aupa neska:
Ados. Bai. "Egin ezazu behar duzuna".
Baina "behar duzun hori" bitakorarekin jarraitzea izan dadila.
Ez naiz fededuna, baina Arrateko Amari errezatuko diot.
Aio, guapa!!!
Re: Agur zorion labur
bakarrik esatea mila esker eta hurrengo arte....faltan botako dugu lekutxo hau eta eskerrak! batzuk edo gehienok zure barruko mundu zabal horrekin kontaktuan jarraitzeko aukera daukagula
mila muxu
Re: Agur zorion labur
Azken egunetan ezer idatzi gabe eta ni larritzen hasia nintzen. Gaurkoan larritu ez, harritu baizik.
Irakurle naizen aldetik, zuri irakurtzen asko disfrutatu dut. Egunen batean blog hau berriro irakurri ahal izatea espero dut. Olentzerok zeresanik izango du agian.
Gogoz astindu baxua eta.. gero arte.
Re: Agur zorion labur
Zu! baiña baiña...
Udazkeneko koloreekin gozatzen uzten gaituzu halako batean, eta ala! Negu hotzean plantatzen gaituzu kolpez, hurrengo mezuan!
Hobe dezu azkar bueltatzea, bestela atikotxo horretaraiño nik bialduko zaitut, baiña ipurdiko batez!
Re: Agur zorion labur
Agur, Etiam, baina ez dadila betiko izan. Zure bloga oso gustura irakurri dut eta esperantza txiki bat geratzen zait (ez hain txikia, egia esan) berriz irakurriko dudala.
Musu handi bat!
Re: Agur zorion labur
Eta orain zer egin behar dut nik? Ordenagailu honen ze txokotan aurkituko dut udazkena?
Eskerrik asko, Maite, gozamen txiki honegatik, eta izan dadila laster arte!
Julen
Re: Agur zorion labur
Gero arte potxola,egunero guztioi irrifarra ahoan jartziagatik. Eskerrak eman biharrian gaudenak gu gera.
Muxu bat.
Re: Agur zorion labur
Pena bat da. Laster arte!
Re: Agur zorion labur
Udako uzta udazkenean erori da eta haizeak darama zuhaitzen orbelak bezala. Espero dut haziren bat ernetuko dela. Oraintxe zure irakurle bihurtzen ari nintzenean...Ez dut damurik nire loari minutu batzuk kendu izana.
Besarkada gogor bat eta ez adiorik.
Re: Agur zorion labur
Badirudi berando natorrela... azkenen hitzak, niretzat lehenak... ez naiz ez beti hemen idazten duen norbait... baina hala ere, atentu egon beharko akaso egunen batean sorpresaren bat edo egongo da...
Re: Agur zorion labur
Udagoiena ba doa, baina azaroako eguzkia gozoa da. Zeulakoxea.
Ia barriro ikusten zaitugun.
Abenduaren 10ean Urko Urkon izango da. Sopelanan
Errepertorio osoa entzungo dogu. Zaharrak eta barriak.
Urkorenak, danak atsegin ditut, baina azken aldian Etxebeste jaunarena gustatzen jat, gehien entzun dodalako edo jartzen dabelako.
Re: Agur zorion labur
> momentuz persiana jeistera noa
Luzarorako ez jeitsi, mesedez!