Etiam
Hasi naiz Musika Eskolan
Bajo bat daukat. Buru gaiztoentzako esan 4 sokatako kitarra batetaz ari naizela. Abenduan egingo du urtebete, jai bat antolatu naban emantzipau egiten nintzala zelebratzeko. 50 bat lagun bildu ginen oraindik biluzik zegoen etxean. Gaua aurrera zijoala eta etxetik atera gintuzten tinbrazoak baino lehen, Agurrek pakete karratu bat eman zidan. "Ta hau?" - nik. "Zabaldu!!" - berak. Zabaldu neban eta barruan anpli txiki bat zegoen. "Ala!!! Hau anpli bat da! Aitoooooor!, -Aitor nere anaia teknikoena da- honek balioko dau musika entzuteko, ezta? Ke guai!!! Hemendik aurrera jai bat antolatuko dot hilero."
Handik piskatera beste pakete bat. Handiagoa. Eta bere kitarra forma inundik inora ezkutatu ezin zezakeena. Nerbixo eta txillixo artian zabaldu neban pakitia. "Ai ama, Ai ama, Ai ama! Hau gitarra bat da! Agur, zenbat denborarako alokatu dozu?". "Ze alokatu! Zuretzako da!. Orain badaukazu bajoa, etxea ere bai eta ametsak betetzeko dia".
Hurrengo astelehenian bertan jun nintzan Musika eskolara. Ez zegoela tokirik eta kurtso hasiera arte itxoin beharko nabala esan zidaten. Etxian egon da ordutik bajoa. Garik bi nota joten erakutsi zidan eta bi nota horiek behin eta berriz errepikatzen ibili naiz orain arte. Etxera afaltzera etortzen diren guztiak bajuarekin jotzen dakidan kantu bakar hori entzutera behartzen ditut kafe orduan. Bai, badakit bajo bat dela, berak bakarrik ez duela grazia handirik, gainera ez zaidala kantua batere ondo ateratzen, baina... Ez naiz sukaldari hain txarra eta momentuz denak bueltatu dira.
Kontua da asteazkenean nere lehenengo klasia euki nabala. Juan Carlos-ek, irakasleak, notei, eta klabeei, eta sokei, eta sostenidoei buruz berba egin zian eta egia esan ez naban gauza handirik ulertu. Eskala bat egiten erakutsi zidan gero eta atzazkal motzekin sokak askoz hobeto zapaltzen direla esan zian. Nik Breeders-en "Cannoball" kantua eraman nion eta hura jotzen ikastia nahi nabala esan nion eta berak baietz. Nik uste ondo konponduko gerala. Kim Deal "the Breeders" taldeko kitarrista eta leaderra da. Lehen Pixies taldean ibilitakoa.
Re: Hasi naiz Musika Eskolan
Nik uste dut denon artean presio pixka bat egin behar diogula Maiteri. Jakin dut ez dela oso formala eta ez duela etxean gehiegi praktikatzen.
Asike Maite, mesedez hartu denbora eta jo zure "gitarra apala" (horrela esaten omen da)
Hasteko, hona hemen zuk nahi duzun abestiaren tablatura.
Re: Hasi naiz Musika Eskolan
urru + klank klank klank = etxeberria, yudego, bidasolo...
Pazientzia....ahhh....
John Whitechapel
Re: Hasi naiz Musika Eskolan
Holako gauzek ze abiadura hartu ahal duten inoiz ez dakigunez, ni zu izan ezkero zure artista burua martxan jarri eta..... CD portada asmatzen hasiko nuke......
Pasatu zen astean, Elgoibarren, bajoko Shirlie Temple jaio zen!!!
Re: Hasi naiz Musika Eskolan
abesti ederra aukeratu dezu hasteko.
Last Splash!
Re: Hasi naiz Musika Eskolan
Neri burura etortzen zaidana da, ze sensazio izan behar duen, ez bakarrik opariaren ezusteko ikaragarria, baizik eta irikitzen ari zerala 50 bat lagun zuri begira egotea. Ez al zinen urtu, hantxe bertan?