Hemen zaude: Hasiera Blogak Etiam Artxiboa 2004 Iraila 23 Etiam02
Dokumentu Akzioak

Etiam

Etiam02

Photoshopekin jolasean baina gaur biak batera.

etiam 2004/09/23

Re: Etiam02

John Whitechapel — 2004/09/24 06:47

ustea
aberats,
berez
hain eskas
den hark,
nola dezake
eritzi
eta esan
"ez diot
zor
ezeri
ez nehori?


bai
zor diot
zilbor-esteari
zor
titiari
zor
ezpain gurien musuari
zor
esku latzen zartakoari
zor
argiari
ilunari
zor
osasunari
eritasunari
zor
irriari
negarrari
zor
zentzuen ikasiari
gogoaren ahalmenari
zor
atseginari
oiñazeari
zor
pozari
hildurari
zor
onez atereari
huts egiñari
zor
okerrari
zuzenari
zor
lagun
lagun zintzoari
eta zuriari
esku-zabalari
eta zimurrari
zor
irainari
gaitz esanari
zor
maitemiñez
eta etsipenez
egonari
zor
irakurriari
entzunari
zor
ibiliari
egonari...


zeri ez
zenbat ez
beste edozein
ez ezagunari?


nola jarrai
ur joanari
urak izanari
urak emanari?


landarea igaliz
aletu eta
adar hutsetan
ohi da gelditu.


huts ala bete?
neronez huts eta
besteei esker
asebete
naizen honek
oro
zor diot
hartuari
zor
emanari
zor
biziari...eta nola ez, gure EtiamaitE-ri


Thanks for all


John Whitechapel



Re: Etiam02

Iratxe — 2004/09/24 15:11

Inprimatu, errokortau eta txikitako “rompecabezas”ean arituko naiz asteburuan.


Honetan ezin....hurrengo batean zure “buru konponduta”ikusteko gogoekin....ondo izan....



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Diseinua, musika eta beste kontu batzuk

Azken erantzunak
bonboiak Aintzi, 2011/03/11
Galdera Haizea, 2010/06/06
Tuppersex Euskal Herrian Ainhoa, 2008/08/08
Krisen telefonoa Naroa, 2008/05/27
ospitaleko baten erotika Patxi, 2008/02/06
Azken sarrerak
2008ari begira 2008/01/31
Maika Makovski 2008/01/11
TupperSex 2008/01/09
Sigur Rós 2007/12/13
Mila gau 2007/11/07
Etiketa lainoa
Party literarioa artea beste kontu batzuk diseinua erabilgarritasuna hor nonbait hartua musika