Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam

Heldu da udazkena

Maite Rementeria 2004/09/28 01:30

Kolore aldaketei erreparatzeko prest?

Argazkiok interneten topatu nituen eta eskritorioan euki ditut denbora morduan. Ez dakit norenak diren. Inprimitu, enmarkatu eta paretean zintzilikatu nituen duela pare bat aste. Orain, nere pasilloak ere, udazkena ematen dau.

Hasi naiz Musika Eskolan

Maite Rementeria 2004/09/26 23:19

Bajo bat daukat. Buru gaiztoentzako esan 4 sokatako kitarra batetaz ari naizela. Abenduan egingo du urtebete, jai bat antolatu naban emantzipau egiten nintzala zelebratzeko. 50 bat lagun bildu ginen oraindik biluzik zegoen etxean. Gaua aurrera zijoala eta etxetik atera gintuzten tinbrazoak baino lehen, Agurrek pakete karratu bat eman zidan. "Ta hau?" - nik. "Zabaldu!!" - berak. Zabaldu neban eta barruan anpli txiki bat zegoen. "Ala!!! Hau anpli bat da! Aitoooooor!, -Aitor nere anaia teknikoena da- honek balioko dau musika entzuteko, ezta? Ke guai!!! Hemendik aurrera jai bat antolatuko dot hilero."

Handik piskatera beste pakete bat. Handiagoa. Eta bere kitarra forma inundik inora ezkutatu ezin zezakeena. Nerbixo eta txillixo artian zabaldu neban pakitia. "Ai ama, Ai ama, Ai ama! Hau gitarra bat da! Agur, zenbat denborarako alokatu dozu?". "Ze alokatu! Zuretzako da!. Orain badaukazu bajoa, etxea ere bai eta ametsak betetzeko dia".

Hurrengo astelehenian bertan jun nintzan Musika eskolara. Ez zegoela tokirik eta kurtso hasiera arte itxoin beharko nabala esan zidaten. Etxian egon da ordutik bajoa. Garik bi nota joten erakutsi zidan eta bi nota horiek behin eta berriz errepikatzen ibili naiz orain arte. Etxera afaltzera etortzen diren guztiak bajuarekin jotzen dakidan kantu bakar hori entzutera behartzen ditut kafe orduan. Bai, badakit bajo bat dela, berak bakarrik ez duela grazia handirik, gainera ez zaidala kantua batere ondo ateratzen, baina... Ez naiz sukaldari hain txarra eta momentuz denak bueltatu dira.

Kontua da asteazkenean nere lehenengo klasia euki nabala. Juan Carlos-ek, irakasleak, notei, eta klabeei, eta sokei, eta sostenidoei buruz berba egin zian eta egia esan ez naban gauza handirik ulertu. Eskala bat egiten erakutsi zidan gero eta atzazkal motzekin sokak askoz hobeto zapaltzen direla esan zian. Nik Breeders-en "Cannoball" kantua eraman nion eta hura jotzen ikastia nahi nabala esan nion eta berak baietz. Nik uste ondo konponduko gerala. Kim Deal "the Breeders" taldeko kitarrista eta leaderra da. Lehen Pixies taldean ibilitakoa.

Gaur zita dakat Orixon

Maite Rementeria 2004/09/24 18:22

Alberto, MariPaz, Kun, Liyo, Txainis, Amaia, Kiriki eta ni. Eta gaur igual, nobedade moduan, Txina ere etorriko da, Txainisen andria. Duela 13 urtetik edo, urtero juntatzen gera Orixon kuadrilla xelebre hau Alberto eta MariPazen etxian afaltzeko. Nik BARRENen, Elgoibarko herri aldizkarian, lan egiten nabanian hasi ginan, Alberto izan bait zan bertako lehen zuzendaria, eta gero, urtiak aurrera jun ahala, ez dugu urte bat bera ere kale egin.

Gauzak aldatu egin dira, hori bai. Aurten berandutu egin zaigu baina normalian uztailian izaten da afarixa. Lehen kanpinian egoten zian udaldian Albertio eta MariPaz eta bertara jun eta barbakoa bat egiten gendun, baina duela 4-5 urte "Txaleta" erosi zeben eta orain bertako "txoko"an biltzen gera. Bainua hondartzan, pare bat trago eta afaltzera. Ez naiz menua kontatzen hasiko ze kapitalista-txulito-ostia batzuk gerala pentsatuko dezue baina bada Bruño izeneko toki bat Usurbilen, Orixotik oso hurbil, bibero bat, eta "mamorro" batzuk ekarri ohi dituzte bertatik. Umh!!!, ke bueno!

Jan, edan eta... parre eta parre eta parre, beti anekdota berdinak gogoratzen. Bigarren ardotik aurrera hasten gera parrezka eta holan goizeko ordu txikiak arte. Ez dugu ia ezer berririk kontatzen, baina desiatzen egoten gera hurrengo urteko zita heldu eta berriz anekdota berdinak kontatu eta parre egiteko. Mordo bat gustatzen jata gau hau. Hurrengo egunian beti eukitzen ditxut agujetak tripan.

Etiam02

Maite Rementeria 2004/09/23 19:38

Photoshopekin jolasean baina gaur biak batera.

Etiam01

Maite Rementeria 2004/09/22 23:34

Kamara digitalarekin eta photoshopekin jolasean.

Chillida Leku

Maite Rementeria 2004/09/21 23:59

Asteburuan Chillida Lekun egon naiz. Aspalditik neukan bertara juteko gogua eta azkenean urtean egin daban eguraldirik onenetarikoarekin hurbil nintzen zapatuan.

Oteizaren museoa bisitatzera jun ginanian, hain euki gendun esperientzia politxa bixita gidatuarekin, oraingoan ere horrela ikustea erabaki gendula. Baina ez zen gauza bera izan, ezta urrik ere. Lekua aparta da, Zabalaga baserria zer esanik ez, Chillidaren eskulturak ere mordo bat gustatzen zaizkit baina hortaz aparte ez naban ezer berririk atera ordu terdiko txapa entzun ondoren. Denbora guztian gauza berdinak errepikatzen zituen baina ez zeban jakin Chillidaren esentzia trasmititzen.

Bueltatuko naiz, dudarik gabe, baina hurrengoan gidaririk gabe nere kasa gozatuko dut zelai eder horietan dauden burdin zati zoragarri horietaz.

Eguzkiak erruz berotzen zeban eta momenturik onenak, dudarik gabe, bixita gidatua bukatu eta burdin zati hotz haietan masailak ipini eta Chillidaren lanak beste perspektiba batzutatik begiratzen hasi ginanian izan ziran.

Ruper, Atxaga, Juan Carlos Perez,...

Maite Rementeria 2004/09/20 22:26

Barkatu! Luzea atera zait. Bihar motzago.

Badaki Txinok Ruper zenbat gustatzen jatan eta “Ba al hator zapatuan? Ruper, Atxaga eta zelan da Itoiz-eko kantantia zan haura? Hori, hori, Juan Carlos Perez ikustera?. Eta, ez esan inori, baina entzun dot Mikel Laboa ere eramatia nahi debela. Gu 8:30etan geratu gera.“ Mikel Laboarena, marketing kanpainaren parte izan zenaren susmoa daukat, zeren bi bidetatik gutxienez iritzi zitzaidan informazio berdina eta modu berean: “ez esan inori baina...”

Dena den, ni ez nintzan jun baina Txino oso gustora atera zan. Berak musika gehiago bota ei zaban faltan. Josuren ezagun baten hitzetan “aspaldian ikusi doten ikuskizun onena”. Hemen azpian, berriz, eta permisoa eman didanez, email bidez kronikia bialdu dian lagun baten berbak kopiatuko ditut.

Orain pena daukat bertara hurbildu ez izanaz, baina zapatuan hain nengoen nekatuta! Hurrengoan izan beharko. Dena den, aurreko post-etan begira egon naiz eta oraindik ez dut kontatu azkenengo Ruperren kontzertuan gertatu zitzaidana. Lehenengo kronikia eta gero nere anekdotatxoa.

----------------------

Gu eta gure hizkuntzak, Irakurketak, kantuak & hibridoak

Parte-hartzaileak: Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Joan Piris eta gonbidatuak.

Oso, oso ondo egon zen. Ez da normala horrelako emanaldi baten horrenbeste jende gustura ateratzea. Zenbat eta zenbat errezitaldi, poesia emanaldi, irakurtaldi... Eta jenderik ez entzuteko? Jende pila bat batu zen hala ere polikiroldegian. Berriz ere demostratua geratu da polikiroldegiak ez dirala horrelakoak egiteko lekua, hala ere jendea asko eta gustura. Demostratua baita ere Atxaga famosoa dela eta bildu zituen kolaboratzaileak demasekoak zirela. Noiz dugu aukera Itoizen aspaldiko kantu bat entzuteko ba? Eta Ruper kitarra lagun bakar duela kanta zaharrak kantatzen?

Atxagak maisuki jokatu zuen. Emanaldia nola izango zen aurkeztu zuen eta hasi zen gustatzeko guztia duen ahots sendoarekin irakurtzen. Oso ondo irakurtzen du Atxagak. Gainera, ondo irakurtzen du mikrofono aurrean ere, edarto! errepikak egin behar direnean eginez, eta bizkorrago zati batzuetan, xuabe eta pausatuago beste batzuetan, tono aldaketa eginez, baita bazterrera joan eta Fas Fatum kantatuz ere (noski, mikro barik). Ardatza irakurketa izan zen eta beltzetik argira egindakoa gainera. Optimismoarekin amaitutako irakurketa izan zen. Eta bizi garen garaian eskertzen dira horrelakoak ere. Esnezko ibaia ere topatu omen dute Aranzadikoek, gainera...

Motza egin zitzaidan, seinale on!

Grabatu eta banatu beharko lukete. Henry Bengoa, Inventarium gogoratzen? Ba hark lagatako marka utzi dit Oñatiko emanaldiak. Barruan daramadan aztarna.

-----------------------------

Bueno eta orain nere anekdota.

Ruper Bilboko jaietan

Bilboko jaietan ikusi neban azkenengo Ruper. Lehenengo Algarako txosnan txanda bat egin neban eta gero Ruper ikustera jun ginan kuadrillan. Algara, Bilboko Kafe Antzoki inguruko konparsa da eta ni bertako kide naiz. 15 bat konparsakide hurbildu ginan Gugemheim inguru hortan ipini zeban eskenatokira. Ailegatu eta kriston bajoia: kontzertua jarrita zan. Aulkiak zeuden ipinita. Duela ez asko, Bilboko Kafe Antzokian bertan ikusita neukan kontrabajo batekin bakarrik lagunduta ,eta izugarri gozatu neban, baina oraingoan dantza egitia apetezitzen jatan.

Halere, lehenengo filan jarri eta han ibili ginan musika txaloz laguntzen kantuak eskatzen zabanian. Hango txistua eta hango txalo zaparrada kantu bat amaitzen zaban bakoitzian! Eta bero berotan, justu abesti bat bukatu zabanian barru barriutik irten jatan: “Guapeton!!”. Zergatik isildu ziren denak batera nik hori esan nabanian?

Ruper bera ere lotsa lotsa eginda geratu zala uste dot. Kontzertuetan esan ohi dituen espitx horietako bat botatzera zoian eta mutu geratu zan: ”Eh, eee, eskerrikasko! Ez gaude ohituta eta...”

Neri atera zitzaizkidan koloriak baina seguru nago bera ere gorri ipini zala. Fokuekin ez zan igartzen, ordea. En fin! Orduan ere oso ondo pasatu gendun. Gero espitxarekin jarraitxu zeban. Ondo gogoratzen dut zein kantu izan zan hurrengua: azken diskoko “Gauza erabiliak”.

Gauza arruntak, gauza sotilak,
gauza erabiliak maite ditut gehien.
Eta hitzak ere,
baita hitzak ere,
askok esandako horiek.
Eta hitzak ere,
baita hitzak ere,
gutxik esan arren.

Arkaitz eta Lucia

Maite Rementeria 2004/09/19 13:58

Ze inportantia dan gauzak sentitzen diren moduan esatia. Eta ozen esatia gainera, ondo eta garbi entzuteko moduan. Ez jata batere gustatzen ahopian eta aurpegira begiratu gabe berba egiten daban jendia. Gauza garrantzitsuak, eta baita egunero esaten direnak ere bai, argi eta garbi esatia gustatzen jata neri.

Arkaitz gure enpresan praktikak egiten egon dan mutil bat da. Beste lan bat topatu dau eta ez da berriz gurera itzuliko. Faltan botako ditut bere “EGUNONAK”. Harek bulegora sartu orduko, EGUNON! esaten zaban, fuerte fuerte, danak entzuteko moduan. Hori da danori egun on bat desiatzeko modua. Entzuteko moduan, barrutik aterata. Begiak pantailatik kendu eta “Egunon!” erantzuten genion zintzi zintzo guztiak.

Berdina pasatzen da norbait presentatu eta masailean igurtzitxo bat egiten dizutenian. Gorroto ditut horrelako aurkezpenak. Norberak aukeratu egin dezake. Ez bada tokatzen muxu ematea ez eman eta kitto, eskua luzatu edo agian irriparre batekin nahikoa da. Baina masail ikutu hori ez da ezer ere, ez muxu eta ez ezer. Ematekotan eman ondo muxu, zarata eta guzti, behar izan ezekero.

Lucia gaur jun da. Astebeterako etorri zen Mexikoko nere lagun bat da Lucia. Luciaren amama, Pilar da, baina agian beste egun batian idatziko dot Pilarri, bere 86 urtieri eta herriminari buruz. Aste honetan zehar sarri ikusi dugu elkar Lucia eta biok eta hor ibili gera atzera eta aurrera inguruetako txoko politxak bixitatzen. Luciak, bakoitza bere etxera erretiratzen ginanian, “graziaz” esaten zidan, "graziaz Maite". Bi edo hiru aldiz eta fuerte fuerte, neri gustatzen jatan moduan, bihotzetik. Eta neri hurrengo egunian berriz geratu eta plan berriak egiteko gogoa pizten zitzaidan. Denbora gutxi euki dogu elkarrekin egoteko, baina gustora egon gera. Datorren udan Mexikora jungo naizela agindu diot.

Maitasunari buruzkoak

Maite Rementeria 2004/09/17 01:15

Gaur lanetik nentorrela “radio3” entzuten, Pilar Varela izeneko psikologa bat elkarrizketatu dute atera berri duen liburu bat dela eta. Liburuaren izenburua: Amor puro y duro: psikologia de la pareja, sus emociones y sus conflictos . Bizitza osoan 4-5 aldiz maitemintzen omen gera. Baina benetan maitemindu, ridikulua egiteraino maitemeindu. Kontuak ateratzen egon naiz eta ni oraindik ez naiz mediara iritsi, beraz maitemintzen jarraitzeko eskubidea daukat "bitxo raro" sentitu gabe.

Gai honen inguruan aspalditik gordeta neukan poesia bat pegatzera nixe hemen azpian. Ni maiteminez nengoen orduan. Nik nahi, eta harek ez. Ez lo, ez jan. Tripa guztia mariposaz beteta neukan. Nere lagun batek hau bidali zidan e-postaz. Egilea hernaniarra omen da, Rafa Egiguren. Eskerrikasko Pake, eskerrikasko Rafa.

zure begietan pausatu
ta pasatzen utzi nauzu.

errekonozimendu lasai bat
harrapatu dizut
zure begien atzetik

ea sortea duzun
eta nitaz
enamoratzen zaren.

Londres (III)

Maite Rementeria 2004/09/15 14:20

Gustatzen jata Londres! Da superdibertido!- Agurren berbak dana esaten dute. Eta egia esan, oso ondo pasatu dugu, baina, nola ez, beti laga behar da zerbait ikusi barik hurrengoan ere bueltatzeko atzikia eukitzeko. Ikusi eta egin barik geratu jakuzenak:

The Dove

Pub bat da. Eta zer du berezia? Ba nik dakidala ezer ere baina hiru egunetan abantatu ginan bere bila eta ez gendun aurkitu eta laugarrenean, aurkitu gendunian, itxita zegoen. Kontua da gida turistiko batean gomendatzen zutela pub hau eta guk lo egiten gendun zonatik hurbil zegoela. (Julen! "Hammersmith Lodge" deitzen da guk lo egin gendun ostatua). Baina, guk geneuzkan mapetatik kanpo geratzen zan.

Lehenengo aldiz, gidak zioen zonara jun eta kalea topatzen saiatu ginen. Ordubete ibili ostean jatetxe marroki batean bapo afaldu eta etxera.

Bigarrenean, jendeari galdetuz saiatu ginen. Baina inork ez zeukan ideiarik ere ez.

Hirugarrenean ziber batean sartu, interneten bilatu eta mapa inprimituta abantatu ginen. Baina ezta horrela ere. Mapak jartzen zuen zonaldera hurbildu ginenean gaueko 12ak aldera inork ez zekin The Dove-ri buruz eta gainera pub bat bazen ordurako itxita egongo zela esan ziguten.

Halere hurrengo goizian abioia hartu aurretik berriz atera ginan ditxosozko pub-a topatu eta bertan gosari ingeles bat hartzeko asmoz. Topatu gendun, bai horixe!! Baina itxita zegoen. Bueltatuko gera Londonera eta arraultza frijituak, beens-ak eta bacon-a gosalduko dugu Thames-i begira. Bai horixe!

Portobelloko merkatua.

Hona ere jun ginan, baina 6ak jota iritsi ginen eta ordurako dena jasota zegoen. Halere Portobelloko kalean bertan zegoen PUB batean sartu ginen eta, bertan, izan genuen nahikoa zer ikusi. Auzo auzoko taberna zan. Zahar eta gazte denak elkarrekin. Aspaldi dutxatu gabeko gizona, lanetik zetorren mutil gazte engominatuaren ondoan. Kristoren fauna!! Gu begiak zabala zabalik denei begira eta denak begiak zabal zabalik guri begira. Kamarerak irriparre egiten zigun!

Oxford street.

Ez dit pena handiegirik ematen baina hona ere ez ginen iritsi. Hurrengo batian eta ahal izan ezkero karteria bero-bero dauanian.

Kontzertu bat Londonen.

Aurreko batean, nere anaia Aitorrekin jun nintzanian, Candem Town-eko antro batera jun ginan eta hiru talde ikusi genituen zuzenean. Primeran pasatu gendun.

Oraingoan ere, “Time out” aldizkaria erosi gendun gauren batean kontzertu bat ikusteko asmotan. Londoneko Kultur ekintza ia guztiak iragartzen dituen astekaria da “Time out”. Baina fallo oso haundi bat zeukan: ez zeban markatzen lokalak ze metro estaziotan zeuden eta oso zaila egiten zitzaigun lokalak nun zeuden kokatzea. Total, azkenean ez ginala inora mugitu. motoristak biltzen ziren lokal batean hiru rock and roll kontzertu bat iragartzen zeben baina mapa gabe eta 2the Dove”rekin euki gendun arrakasta ikusita ez ginen ausartu abantatzera. “Time out”en irakurri neban zelan bihar bertan, guk lo egiten gendun zonatik oso hurbil, Hammershmith-en bertan, PJ Harveyk jotzen zaban. Gustora jungo nintzateke bera ikusi eta entzutera.

Gosari ingeles bat.

Ez dakit zenbat zerbeza desberdin, tea, eta baita “fhish and chips” famatuak ere probatu ditugu. Sandwhich bat jan gendun ejekutibo enkorbatatu artean parke batean exerita. Gosari ingelesa, aldiz, hurrengo baterako geratu da.

Ze arraio da eraikuntza hau?

Eskuman ikusten den arraultza formako eraikuntza hori. Benetan ikusgarria zan. Eta azkenean zer zen jakin barik bueltatu ginen. Hau ere hurrengo batean izango da.