Bukatu dira San Bartolomeak
12etan su artifizialak botako dituzte eta joan dira datorren urtera arte. Jaiak herrian pasatzea gustatzen jakuen horietakoa naiz. Hala ere, aurten parranda gutxi egin ditut. Eztarriko minez egon naiz. Jaiak hasi aurretik aire girotua topera jartzen duten jatetxe batian hoztu nintzan eta eztarriko minari buelta eman ezinik ibili naiz jai guztietan. Oraindik ere Corleone ematen dot berba egiten dotenian.
Bi pasadizu. Bat: txiki eguneko txarangan katalanak egiten dituzten tipoko pertsona-torreak egiteko ohitura dago Errosario kalean. Normalki mutilak ibiltzen dira baina aurten neskok geurea egin dugu. Lastima kamararik ez izatia!! Halere ezin izango naban argazkirik atera behean bait nengoen goiko neskak eusten. Ufff! Eta hurrengo egunian ze min sorbaldetan! Ze agujeta! Baina ze ondo atera zitzaigun. Hirugarren filaraino igo zan Amaia.
Eta bigarren pasadizua. Batzutan ze gutxi behar dan ondo pasatzeko. Gazteen egunian afari bat egin gendun etxian. Marmitakoa. Gero postre orduan lagun batek ponpak egiteko bote horietako bat atera zeban. Hor ibili ginan etxeko xaboi guztiak probatzen, ponpa onenak zeinek egiten zituen deskubritu arte: Mistol, Fairy, Magno gela, Eroskiko eskuetako xaboia,... Irabazlea Fairy izan zan. Ponpa bat beste baten barruan sartzen saiatu pajita batekin, zeinek handiena egin lehiaketa, zigarroaren kearekin bete eta gero zulatu, lurrera ez jausteko dantzan mantetzen saiatu,... Joko asko ematen dute ur eta xaboi piska batek. Bueno aurretik edandako ardo botilak ere izan zuten zerikusirik seguraski.
Eta bihar astelehena eta lanera. Ez dakit bihar joko daban Txarangak edo hilaren batean izango dan kalejira. Ohitura oso polit bat dago Elgoibarren: jaiak abuztu bukaeran direnez, irailaren 1ean, goizeko 7etan Mausitxa Txarangak esnatzen gaitu elgoibartarrok lanera juteko. 7etako kanpaiekin batera txapilo mordo bat botatzen dituzte eta txarangak azken kalejira egiten dau. Badut lagun bat zeharo amorratzen dala ohitura honekin: nahikoa amorru ematen dit jaiki beharrak gainera txarangia po... ikutzen etortzeko baina, neri behintzat, ilusio handia egiten dit. Eta poz pozik ez baina parretxo bat behintzat etortzen jata para para patxun, para para patxun, para para parero, para para patxun... entzuten dotenian.
Beti gazte
Pausoan inseguritatea sentitzen duela eta batzutan balantzaka ibiltzen dela eta prueba mordo bat egin zizkioten aitari. Gaur erresultatuen bila jun gera eta notizia onak eman dizkigu medikuak. Balantza horiek buruan dituen tronbosi txiki batzuen eragina omen da eta buruan ez daukala lesio graberik. Tronbosiak ekiditzeko tratamendua hartzen du dagoeneko beraz ez digu ezer ere errezetatu. Hori bai, bastoiarekin laguntzeak mesede egingo diola esan digu.
Kanpora irten geranian bastoiak zaharretzako diazela esan dit. Kontua da aitak 83 urte dauzkala.
Txiki eguna
Gauez etortzeko edozein egun da ona baina eguneko parrandak maite dituenarentzat Txiki eguna, abuztuaren 25 (aurten asteazkena), da aproposena.
Goizean goiz jeiki eta bakeroak, kamiseta zuria, eta painelu gorria jantzi. Diana goizeko 8etan izaten da baina 9:30-10:00ak aldera Plazara hurbildu ezkero nahikoa da. Gauez ere ibiltzen diren horietakoa naiz eta ez naiz beti sokamuturra ikustera jaikitzen baina Txiki egunekoa berezia da. Jende mordo bat ibiltzen da. Elgoibarko plazak poste, banko eta izkina asko dauzka eta gustatu egiten jata horietako baten ostian ipini eta zezenaren zai egotia. Postearen alde batera eta bestera mugitu eta zezena hurbilegi ikusten dotenian korrika piskat egin eta adrenalina mordo bat askatzia.
Sokamuturra ostian salda eta txorixoa eta aspaldiko ohiturak jarraitzia gustatzen jakuenak mahatsa erosi merkatu plazan eta haxe jan. Gero, txikiteoa hasten da. Ez dakit noiz hasi zan ohitura hau, baina kontua da, Txiki egunian, edateaz aparte elkarri ardoa botatzen diogula kamiseta zuria erabat rosa geratu arte.
Duela bost bat urte Loreak Mendian kamisetak modan jarri zirenean kamiseta hau diseinatu genuen Elgoibarko Izarrak zabaldu zuen Toletxe Kafe Antzokian saltzeko. Kamisetek kriston exitoa euki zeben baina Toletxe Kafe Antzokia itxita dago.
Barrutik eta kanpotik nahikoa buzti ondoren, txarangara. 14:00ak aldera Errosario kalera hurbildu ezkero nahikoa da. Bi ordu egiten ditu txarangak 200 metroko ibilbidea egiteko. Ehundaka pertsona, bata bestearen gainean dantzan, gehi ardoa, gehi izerdia... Itogarri bezain mundiala da. Bero egiten daban egunetan ur baldekadak botatzen dituzte balkoietatik.
Laurak aldera bazkaltzera juten gera. Bazkal ostean, batzuk pelota partiduak ikustera juteko ohitura daukate, mutilak batez ere. Aterpe tabernak, esaterako, (guk beti hor bazkaltzen degu) DJ bat edo taldetxo bat ipintzen dau eta dantza egiten degu 7ak aldera arte. Hortik aurrera ez dago egitaraurik, bakoitzak ahal dabana.
Ez da azkena baina...
Nere anaiak oporretatik CD bat ekarri dit. Mas majo!! Björk-en Debut da. Aurretik ere badaukat disko hau, Björk-en diskografia osoa daukadala uste dot baina hau desberdina da, zuzenean grabatua, unplugged deitzen jakon horietakoa. Atzeko letrak irakurtzen aritu naiz eta aluzinatuta nago: duela 10 urte grabatutakoa da, 1995ekoa! 2003an argitaratu omen zuten hau, baina 10 urte daramat musika bera entzuten eta oraindik ez naiz aspertu? Que horror!!
Debut, seguraski sekula gehien entzun dudan CDa izango da. Irla desertu batera eramateko CD bakarra aukeratu behar izan ezkero aukeratuko nabana. Kotxeko momentuei ikutu berezi bat eman nahi diedanian sartzen dudan zinta. Pozik eta triste nauanian entzuten dotena.
Eta orain gainera bertsio berri batean daukat. Atsaldian eman diot lehenengo pasia eta, nola ez?, mordo bat gustatu jata!
CDak liburuska oso majo bat dakat Björk-i egindako elkarrizketa luze batekin eta baita argazki mordo bat ere. Ingelesez dago elkarrizketa. Badut orain nahikoa lan berau ulertzen. Halere hona hemen pasartetxo bat:
"Always follow your path, your own intuition. Its your life. Trust your own instinct." Björk.
Hau da CD honen portada. Mikel Cornejok behin Björk-en antza neukala esan zidan eta oso zoriontsu egin ninduen.
Atom Rhumba
Bihar,osteguna, Atom Rhumbak jotzen dau Bilboko jaietan Algara konparsaren txoznan. Aurten ezagutu dudan talde onena dela esan dezaket. Rock and Rolla egiten dute baina noizean behin toke punkorro batzuk sartzen dituzte. Bapatean moztu eta berriz hasten diren kantuak. Gitarreo zikinak batzutan eta beste batzutan, berriz, oso garbiak eta erritmo erraz eta pegadizodunak. Halere, neri gehien gustatzen zaidana bajoaren presentzia da. Bajoa, normalki, erritmoa eramatera mugatzen da eta bigarren maila batean egon ohi da baina talde honetan garrantzi berezia hartzen duela esango nuke.
Bueno, bajoa, eta bateriaren patillak ere mordo bat gustatzen jataz. Argazkian lehenengoa agertzen dena. Mutila banintz horrelako patilla handi batzuk eramango nituzke. Me encantan!
Behin bakarrik ikusi ditut zuzenian eta mundialak dira. Hori bai, akats haundi bi topatu nizkien: bat, gitarristak, argazkian bigarrenak, txiklia jateko zakan modu nazkarria eta bestea, abeslariak, argazkian laugarrenak, ez zekiela eskerrikasko esaten. Gracias gora eta gracias behera, nun, eta Azkoitin. Eskerrak Bilbokoak diren eta ez Tegucigalpakoak!!!
Kamara digitala
Ez zait batere gustatzen regateatzea. Dena hastea omen da baina ni oso nerbiosa jartzen naiz. Eskerrak azkenean ez naban ezer egin Lanzaroten.
Hau da neri gustatu zitzaidan kamara CANON IXUS i BLACK. Txikia, dotorea eta gainera kalitate oso ona ematen du. Hau da, erresoluzio handiko argazkiak ateratzeko ere balio duela esan nahi dut.
Sartu ginan indio horiek erregentatzen dituzten denda horietako batean. Mariatu eginten zaituzte. Hasieran batek atenditzen zaitu baina azkenean dendan dauden guztiak inguratu egiten zaituzte. Hasieran 400 euro eskatu zizkiguten. 320 izan zen beraien azken prezioa. Kamarari buruz informazio gehiago nahi nuelako ez naban erosi eta azkenan agobiatu egin nintzelako baina eskerrak, interneten merkeago erosi leike kamara bera.
Lanzarote
Beste baten ere aittatu neban zerbait desberdina egiten danian zelako luzeak egiten diren egunak. Astebete baino ez dut egin Lanzaroten baina umh! asko kunditu dit eta zoragarria izan da. Deskantsatuta etorri naiz. Batez ere buruak deskantsatu du. Egon, begiratu, entzun... Gozatu. Besterik ez dut egin.
Onena? Konpainia. Iratxe eta Maitekin jun naiz. Iratxe edo "la juantxi" edo "Sony Croket" eta Maite edo "Txina" edo "Francis". Ni, "Leo" ezizenarekin geratu naiz. Ze erreza dan parre egitia gustora zaudenian!. Beti pentsatu izan dut toki bat bertan izaten dituzun bizipenen arabera gustatzen zaizula asko edo gutxi. Toki batera jun eta rollo txar bat gertazen bazaizu errekuerdo oso txarra geratzen zaizu eta toki zatarren sakuan gordetzen dozu buruan. Lanzarote mordo mordo mordo bat gustatu jata.
Ez naiz hasiko zer ikusi dugun zerrendatzen. Mapa turistikoetan markatzen dituzten toki gehienak bixitatu ditugu eta asko gustatu zaizkit denak. Baina batez ere "Playa del Pozon" itsasoaren soinuarekin egin naban siestia eta ondoren hartutako bainua; gure terrazan, gustora eta txatxaran hartutako marianitoak eta Timanfallan egindako autobus bidaia geratu jataz buruan. Timanfalla. Ufff! Zeharo inpresionantia begitandu jata.
A! eta ia ia ahaztu zait: Bilboko aireportutik atera den lehenengo JUMBOan joan ginen Lanzarotera. Irteera egunian, ilusioz beterik jun ginan maletak fakturatzera eta hara nun esaten diguten gure hegazkina izurratu egin zala eta 6 orduko atzerapenarekin aterako ginela. Erromatik etorri behar zela eskuratu zuten JUMBOa eta haren zai egon behar genuela.
Guk humorez hartu genuen. Zelan bestela? Baina ez zan giro han! Ez zegola deretxorik! Agentziara deitu behar zuela! 236 lagun ginen eta Loiuko sagardotegi batera eraman gintuzten bazkaltzera. Txot egin genuen bakarrak izan ginen.
Txiringitoa istera noa
Kamara digitala faltan botatzen dudan beste momentu horietako bat. Eukiko banu, nere karetoari argazki bat aterako nioke. Seguru nago fisikoan ere igarri behar dela momentu honetan sentitzen dudan opor behar hau.
Elissek Jorge Oteizaren poesia liburu bat erosi zeban
Duermo sobre mi costado derecho
con mi brazo izquierdo me abrazo el pecho
es el brazo de Itziar que así me abrazaba
cuando nos disponemos a dormir
entrando en el sueño juntos en bicicleta
Jorge Oteizaren poesia bere emazte Itziarri.
ITZIAR. Elegia y otros poemas" liburutik
Oteiza museo fundazioa
Oteiza museoa . Artea asko gustzen zait baina gero eta gutxiago gustzen zaizkit museoak. Saturatu egiten naiz. Badiru behin sartzekotan dena ikusi behar duzula eta azkenean ez zara ezertxorekin geratzen. Sobredosia.
Ez zitzaigun horrelakorik gertatu Oteiza museoan. Toki idiliko batean kokatua, lehenengo Jorgeren etxea bisitatzeko aukera daukazu. Argazkian, eskuman ikusten den harrizko zatia da, hain zuzen ere. Oso hurbila egiten da. Bere argazkiak, berak erabiltzen zituen erremintak, bere liburuak, argazkiak, arte lan batzuk... Eta baita atentzioa deitu zidan beste gauza bat: bi edo hiru apaletan edari mordo bat zeuden. Edalontzi eta botila mordo bat.
Amaia. Gure gidaria izan zan bisitaldian. Gu zapatuan jun ginan eta 12:30etan euskeraz eta erderaz bisita gidatua egiteko aukera zegoen. Jun ezkero biziki gomendatzen dizuet horrela egitea. Askoz hobeto ulertzen dut orain Oteizaren lana eta baita museoaren eraikinaren esanahia ere. Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoak Jorge Oteizari egindako tenploa deitu zion Amaiak eraikinari eta badu, bai, templo kutsua. Jun eta ikusi eta ez zarie damutuko, seguru.
Asteburua Lizoainen
Gustora nauanian irriparria ipintzen jata ahoan eta tontatzat har nazaketen errezelo puntu bat euki arren, ezin izaten diot irriparre egitiari laga. Hau zuzeneko kontzertuaten sarri pasatzen jata baina asteburu osoa irriparrez pasa dut eta gaur, agujetak moduan ditut aurpegian.
Zenbat eta zenbat egun juten diazen lo, jan eta lan bakarrik egin dugunaren sentsazioarekin. Asteburu honek berriz askorako eman digu. Oteiza, bainua errekan, pasiaratxoa bizikletan, barbakoa terrazan, erdi-aroko ezkontza bat... Eta ilargi betea. Betea eta naranja naranja azaldu zitzaigun. Gero poliki poliki zuria jarri zen arte. Kamara digital bat baneuka... Oporrak bukatzen direnean, dirua geratzen bazait, bat erosiko dut.
Ez da normala hilabete berberan bi ilargi bete tokatzea. Zapatukoa bigarrena izan zen. Patxik komentatu zigunez, eta beharra izan ezkero, momentu hau, bigarren ilbetearena, barkamena eskatzeko momentu aproposa da.
Nafarroan, Lizoainen pasatu dut asteburua. Altzuzatik, Oteizaren fundazio museoa dagoen herritik oso hurbil dagoen herri txiki txiki bat da Lizoain. 30 bat pertsona bizi omen dira bertan. Tabernarik ere ez dago baina elkarte bat daukate eta bertako gazteak, bost, ordenagailu bidez jartzen dute musika. Batzutan harritu egiten naiz toki batzutara zeinen azkar iristen den teknologia. Elgoibarren 20 taberna izango dira eta bitan baino ez dute horrela jartzen musika.
Oteiza fundazioari buruz beste egun batean posteatuko dut. Besteak beste erdi-aroko ezkontza bat ikusteko aukera izan gendun. Eta baita bertan parte hartu ere. Herriko bi gazteri modu desberdinean ezkontzea okurritu zitzaien eta Erdi-Aroko ezkontza bat antolatu zuten. Gonbidatu guztiak garai hartako erropekin jantzita, afaria zelai batean, menua ere berezia. Oso polita izan zen. Hanketan ere agujetak ditut gaur.
