Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam

Lorik ezin hartu

Maite Rementeria 2004/07/30 01:12

Telebistarik gabe, liburua irakurtzeaz aspertu, argia amatatu, hamabietako trena entzun, beste ordubete bueltaka, berriz liburua hartu, berriz aspertu, logurea ez dator eta entretinatzeko inor ez badago, zer egin leike?

Eguneko bigarren post-a idatzi eta esne epela hartu.

Urtebete daramagu ofizina berrian

Maite Rementeria 2004/07/29 22:05

Hau bazkal aurretik ateratako erretratua da. Ni eta nere harena. Benga neskak, nora begira zaudete? Bidali kurrikulumak !!!

Codesyntax 2001 urtean jaio bazan ere, uztail honetan betetzen da urtebete, ofizina berrira etorri ginala. Bost lagun baino ez ginan etorri ginanian eta dagoeneko 9 gera.

Oporrak hartzen ditugula ospatzeko bazkaltzera jun gera Elgetako Espaloira . Eeeez, ez daukat akziorik bertan. Zabaldu zutenetik ia astero jun naiz jatorduren bat egitera baina logotipo oso polita eukitziaz aparte, tokia bera ere gozada bat da eta gainera, oso inportantia bebai, primeran ematen debe jaten.

Bazkal ostian Jatsu eta Garik, demaseko kitarra kontzertua eskaini digute. Datorren urterako beste guztiok instrumentu bana eramango degula agindu degu. Luistxok anis el mono botila, Aitzolek triangelua, Mikelek piano de cola bat ei dauka, Josuk panderua, ... Nik behintzat, dudarik gabe, eta gaur ez bezelela (kauen zotz!) bajua eramango dot. Oin, a ze ridikulua egin bihar doten! Bi hauek kriston nibela daukate!!

MEM 03 bokata

Maite Rementeria 2004/07/28 22:08

Goikoa Funkyprojets komunikazio enpresak MEM 03rentzat diseinatu zuen bokata da. Bilbon ospatzen dan musika eta arte elektronikoaren esperimentuzko Jaialdia da MEM.

MEM Bokatarekin komunikazio-tresna sortu nahi izan dute, jaialdia ahoz aho zabal dadin. Bilbo guztian zehar egoteko helburuarekin sortu zuten eta ogitartekoak jaialdiaren identitatea jasotzen du:

  • Bilbo industriala > zikina > odolostea
  • Zyber punk > teknologikoa > gulak
  • Urratzailea > esperimentuzkoa > irasagarra edo menbrilloa

Egia esan, neri ez zait tokatu inongo tabernan MEM bokata ikustea baina igual probatuko dut nahaste explosibo hau etxean eta kontatuko dizuet zer-nolako zaporea duen.

Funkyprojects. Ze sorpresa polit. Bihar ei datoz gurera bisita egitera. Esperimentatzea gustatzen zaie eta denetarik egiten dute: Kalimotxoari buruzko ikerketa bat, Athletic-eko poster ofiziala, kamisetak, irudi korporatiboak,...

Asko gustatzen jataz!

Garraxi

Maite Rementeria 2004/07/28 09:30

Bart ez neban Etiamen idazteko astirik euki. Amago eta Migel berriz ere guraso izan dira. Eta Jone, jaioberria, bisitatzera jun ginan Donostiako Kiron hospitalera. Ama zeinen guapa zegoen eta 3 kilo 700 pisatzen daban neska eder, txatina eta prexioxa begiak zabaldu ezinik ikusi ostean, afaltzera konbidatu gintuen aita zoriontsuak Bixen eta biok.

"Garraxi". Egia auzoan. Toki oso interesgarria. Taberna bat da baina jaten ematen debe. Janari begetarianoa, baina bazeuden tranpadun zenbait plater ere urdaiazpikodunak. Norberak eskatzen du barran eta gero mahaira ekartzen debe janaria. Ogia ere norberak mozten du, ogirik ez alperrik galtzeko. Entsaladak, kus-kusa, lasaña, pintxitoak, barazkiak plantxan, arroza,...

Umhhh! Opor usaina zeukan toki honek. Kanpora jun eta horrelako toki bat aurkitzen dudanean zoriontsu izan ohi naiz. Atzo, piskat oporretan bezala sentitu nintzan.

Garraxi: kuadro politak paretetan, koketoa, txikia, bohemioa, gaztea, begetarianoa.

Björk

Maite Rementeria 2004/07/27 09:48

Bajista banintz "The Breeders" taldeko Kim Deal bezala jo nahi nuke. Abeslarietan, berriz, Björk da gehien gustatzen zaidana. Baina, Maite naiz, eta hilobei loa-loa abesten diedanean lo zelan hartzen duten ikustearekin eta nere bajoa hartu eta ahal dudan moduan besteen doinuak imitatzen konformatu behar.

Izugarri gustatzen zait neska honek zelan kantatzen daban. Bjork-ek egin daban gauzetatik bakarra ez jata batere gustatu, "Bailando en la oscuridad" filma. Bai, ona izango, berritzailea, desberdina ... sari bat ere eman zioten aktoresa onenari, baina neri bigarren fotogramarako korapilo bat ipini zitzaidan eztarrian eta hurrengo bi egunetan eztarriko minarekin egon nintzan. Ez zitzaidan batere gustatu, ze negargura!

Disko berria ateratzera ei doa Bjork Medúlla . Oraingoan ere gauza berriekin dator eta musika aparatuak alde batera laga eta batez ere ahotsarekin jokatu ei du. Abuztuan aterako da diskoa. Ez baduzue bere webgunea ezagutzen berau bisitatzera animatzen zaituztet: www.bjork.com

Iaz Madriden egon nitzan bere kontzertua ikusten. Hone hemen orduan barruak eman zidana.

Björk Madriden

Ez dakit ze adjetibo erabili sentitzen dudana hitz batian esateko. Espektakularra. Bikaina. Originala. Desberdina. Bakarra. Hola coca-cola atera berri bati trago bat ematen diozunean hartzen dan ufrissss sentzazio hori daukat oraindik ere barruan. Bete betia setitzen naiz. Ufff!

Auditorioa lepo. Gehienok jarrita gaude. Lehenengo musikoak agertzen dira. Korda instrumentuak jotzen dituzten 12 bat lagun. Gero arpa eta akordeoia joten duen neska. Ondoren ikutu elektronikoak egiten dituzte bi tipo eta azkenik bera. Oinutsik eta bailarina bat bezala jantzita baina tutu beltz batekin eta buruan nagoen tokitik ikusten ez dudan sonbrero arraro bat. Zerbait zuria. Hileko orrazkera oso zatarra da. "Cocoliso" ematen dau!. Lasai hasten da kontzertua eta poliki poliki dixe gora.

Bijörk ez da geratzen kontzertu guztian batera eta bestera saltoak eta ohiuak ematen. Ez hankak eta ez eskuak ez ditu gelditu ordu t'erdian. Soinua bikaina da. Ikuskizuna paregabea. Lastima disko berrietako abesti asko jo dituela eta neri batez ere kantu zaharrak gustatzen jatazen baina berdin da. Soinua eta ikuskizuna hain da ona!. Noizean behin pantaila bat ateratzen da eskenatokiaren atzekaldean eta irudi benetan inpaktante batzuk laguntzen dute musika: lehenengo pezera bat nun arraianen isatzak pertsonen eskuak diren. Super inpaktantia. Beste bideo batian placenta eta likido amiotikoarekin jolasten du eta bukaeran fetoa haur bihurtzen da. Islandiako irudiak beste batean, gorputz biluziekin egindako formak beste batian, ... baina irudi guztiak oso oso modu desberdin eta arraroan eginak. Eta hori gutxi balitz su artifizialak. Musika gonerenera iristen zanian, erabat sizkronizatuta eta musikari inondik inora molestatu gabe su artifizialak botatzen zituzten. Eta eskenatoki ostean metxero gigante batzuk pizten zituzten. Ni kabitu ezinda!.

"Violenty happy" nere kantu preferidua ez zeban jo. Igual hurrengo kontzertu baterako gorde dit. Hurrengoan ere jun egin biharko naiz. Gaur atzo erositako kamiseta jantzita ekarri dot. Piskat txiki geratzen jata baina ez zauan haundixaorik. Poli politxa da!

Jazzaldia Donostian

Maite Rementeria 2004/07/24 04:32

Holan, azkar azkar, batez ere berandu dalako. Donostian izan gera. Jazzaldia izan da oraingoan gure eskusa.

Kontzertuetara jun aurretik Alde Zaharretik pasatu gera. Ni Bilintxera sartu eta estrabiatuta naukan Breeders-en Last splash diskoa erosteko aprobetxatu nahi izan dut baina ez zaken. Lastima!

Gero “La cuchara de San Telmo” deitzen den toki baten jan dugu pintxo bat. Uuuuuufa! Karuak, baina ummmmh! ze plazer, ze goxoa! Hurrengoa baten, bueltatzen naizenian, zerrendako guztiak pobratzea gustatuko jatan. Hainbeste daude eta denak hain izen polita dute...

Gero Zurrioalara jun gera. Paraje paregabea edozertarako. Oraindik ere area daukat oinetan baina izugarri disfrutatu dot. Orain goguan ez dauzkadan bi talde ikusi ditugu. Zeharo desberdinak, baina zoragarriak biak.

Bat Kursal azpian. Ze polita kursala gauez bere argi zuri zuri horiekin. Kursal azpiko taldean neska batek abesten zaban. Zelan adierazi?. Batzuek zorte hori dute. Horrela jaiotzen dira. Ez dakit “don” deitu edo... Ahots horrekin jaio ezkero abeslari baino ezin zaitezke izan. Gozamena eta inbidixia ere bai. Gainera, korpiño beltz bat zeraman.

Beste taldea hondartzan ikusi dugu. Erritmo oso afrikarra. Gerria eta sorbalda mugiarazi egiten duten horietakoa. Baina kasu honetan taldeak baino espazioak gehiago bete nau. Hondartza, are hotza oinetan, haizea, itsaso usaina,... Pareje ezin hobea da hondartza musikaz gozatzeko.

Gero neka neka eginda etxera. Gaur ostirala da eta aste osoko karga daukat gorputzean. Ene, ohera noa!!!

Banpiroak etxean

Maite Rementeria 2004/07/23 13:15

Oporretan Errumaniara joateko aukera euki dot baina azkenean ez noa. Banpiroen jaioterria bertatik ezagutu barik geratuko naiz.

Zelako gaua pasatu doten!. Lagun batzuk afaltzera etorri dira bart eta ordubatak aldera etxera bialdu ditudanian liburua irakurtzen hasi naiz. "El hombre que se enamoró de la luna" baina honi buruz beste egun baten idatzikot. Loguria ez zanez etortzen jaiki eta nere webgunian zeozer ikutzeko aprobetxatu dot. Eta berriz ere ohera. Ordubiak aldera lokartu naiz eta hiruretan moskito batek esnatu nau. Miiiiiiiiiiiii! Ke asko! Argia piztu eta akabatu egin dot baina aurretik matrailean kriston pikotazoa egin dit. Kabron!

Baina ez dira hor amaitu nere abenturak. Goizeko lauretan musika batek esnatu nau. Aspaldian nere aldamenekoa trastornatu xamar dabil eta musika topera ipintzen dau goizeko ordu txikixetan. Aurreko baten munizipalak ere etorri behar izan ziren. Baina ez, oraingoan ez da bera izan, por arte de magia nere ekipoa atzo laga gendun CDa jotzen hasi da. Wonderland, goizeko lauretan!!!

Ez daukat Errumaniara jun beharrik, banpiroak nerekin bizi direla uste dot. Aurpegiko pikotazoa normala baino askoz handiagoa da eta nork eman dio play ekipoari?

En fin! Beldurrez nago gaua berriz noiz etorriko. Zer pasauko jata gaur?

Letra tamaina txikiegia

Maite Rementeria 2004/07/23 09:15

Nere anaiak errietan egin dit. Erabilgarritasuna gora eta erabilgarritasuna behera eta nere blog-aren letra batzuk, gris argian daudenak, ez direla batere ondo ikusten. Arrazoia zeukan eta dagoeneko ilundu ditut letra haiek.

Hala ere hori baino akats askoz handiago bat dauka blog honen diseinuak. Letra tamaina finkoa da. 11 pixeletako gorputza du hain zuen ere. Honek zer esan nahi du? Nabegatzaileko aukeretan letra tamaina handiago bat jartzen saiatu ezkero ez da ezer aldatzen, letra tamaina finkoa delako. Beste estilo orri batzuk erreziklatzen direnean horrelako gauzak gertatzen dira, baina zin dagit udako oporretan bi minutu hartu eta akats hau konponduko dudala.

Letra tamaina erlatiboak erabiltzea komeni da. Eta horrela ez denean letrak irakurgarri izateko tamaina nahikoa izan behar du. Azken aldian oso modan daude letra txikiak, askotan txikiegiak eta honek erabiltzaile zati handi bat baztertu dezake. Bai bista arazoak dituztenak edo besterik gabe hain letra txikia irakurtzea nahi ez duen erabiltzailea.

ESPALOIA Kafe Antzokia

Maite Rementeria 2004/07/22 02:14

Duela gutxi zabaldu dute Elgetan Kafe Antzokia. Ni aritu naiz beraien irudi grafikoa lantzen. Hona hemen zer nolako itxura duen aretoak . Pasa den zapatuan egon ginan bertan eibartarrak zerrendako kide batzuk bazkaltzen. Toki benetan polita dela esan dezaket. Gustora egoten dan horietakoa, eta oso ondo jaten da gainera. Pentsa zeinen gustura egon ginen, bazkaltzera jun eta atsaldeko 19:30ak arte ez gien bertatik atera. Musika ona, jarleku erosoak eta bizikleta zaleak tourra pantaila izugarri handi batean gertu gertutik jarraitzeko aukera euki zeben.

Desiatzen nago kontzertuak antolatzen hasteko. Bertan geundela, Ruperren kantu bat ipini zeben, neri asko gustatzen jata Ruper, eta hain entzuten zan ondo musika-ekipoan desiatzen nauala noiz zuzenian ikusiko.

Hona hemen Espaloia Kafe Antzokiaren logotipoa.

ESKURA Kultur Zerbitzua

Maite Rementeria 2004/07/20 12:32

San Ferminetara jun aurretik Patxik bere enpresatxorako logo bat eskatu zidan. Patxi Iruñakoa da. "Eskura" Kultur Zerbitzua deitzen dan bere enpresa. Besteak beste Euskal Kulturaren inguruan ikastaroak, irteerak, hitzaldiak,... antolatzen dituzte.

Bi proposamen egin nizkion eta bigarrenarekin geratu dira. Neri ere hori gehiago gustatzen zait.



Loquillo Azkoitiko Plazan

Maite Rementeria 2004/07/20 11:49

Oso denbora gutxian bigarren aldiz ikusi dut Loquillo eta bere banda. Hilabete ere ez da izango Bilboko kafe Antzokian ikusi nitxuala. Nere kuadrillan badira pare bat "Loco"ren oso oso fans-ak direnak eta haiek antolatzen debe beti irteeria. Neri Bilboko parrandak asko gustatzen jataz eta apuntatu egin nitzan. Ez nitzan damutu orduan eta ez oraingoan ere.

Zapatu honetan berriz ere Azkotiko plazan dau. Zelan egon zan? Eskisitamente txulo! Nun, eta Azkoitiko plazan, berriz ere 10ekoa eman zeban. Begira ze zaila dan herriko plaza batian aritzia... Lehenengo fila guztia tupez biharrian umez beteta zauan. Eta plazan matrimonixuak eta miroiak nonnahi. Baina hala ere jakin zaban Jose Mariak guztiok bereganatzen eta bisean 5 abesti egin zitxun. Oso oso gustora egon nitzan.