Hemen zaude: Hasiera Blogak Ingelesen hilerria l10n

Ingelesen hilerria

l10n

Lokalizazioa, menuak eta jana (EH 2.0rako)

Osteguna, hilak 21. Lokalizazioari buruzko mahainguru batean egongo naiz Donostian, Martutene auzoko Artelekun, Euskal Herria 2.0 mintegiko lehen jardunaldi egunean.

Mahainguru bat denez, ez dut hitzaldirik eraman behar (suposatzen dut), baina gauza hauek prestatzeko ohar batzuk hartzea ez dago txarto, eta ni jarraian hartutako apunteekin noa.

Duela urte batzuk eman nuen hitzalditxoren bat biltzarren batean esan nuen hau: Ez ditut menuak behar euskaraz, jana behar dut. Eta uste dut horretan nagoela. Horixe dela behar duguna gaur ere.

  • Edukia da koxka, eduki euskalduna sortzeko. Edukira iristeko tresnak, edukia sortzekoak, edukia trinkotzekoak.
  • Euskarazko komunitatea sortzeko, elebakartasunetik abiatzearen garrantzia.
  • Lokalizazioa eta Internazionalizazioa, teknikoki, askoz garatuago daude gaur egunean mendea hasi zenean baino. Software librearen hedapenak eta Interneten zabalkundeak lagundu du horretan. Gaur egunean, tresna informatikoak askoz prestatuago daude jatorriz, eta horrek lana errazten du. Meneame tresna librea sarean jarri zuten, lokalizatzeko prest jarri ere, eta hortik klon polita, Zabaldu.com
  • Lokalizazioan urte hauetan estrategia zuzena software librearen bidekoa izan dela uste dut. Maila teknikoan, gettext metodologia eta .po fitxategien estandarra. Terminologia eta fitxategiak eta lanak berrerabiltzeko moduak bideratu beharko lirateke hemendik aurrera, akaso.
  • Edukien alorrean, goian aipatutako edukia sortzeko eta trinkotzeko tresnez gain, nola ekin? Teknikan ildoa software libreak erakutsi badu, uste dut edukietan ildoa eduki libreetatik etorri behar duela, filosofia berarekin saiatu beharko dugula egunen batean. Eta, hemen, ñabardura inportantea, Creative Commons Non-Commercial lizentziak ez dira sartzen. Horiek ez dute edukien banaketa librerik edo biderkatzailerik bermatzen.
  • Edukia sortzeko politikak... Irudimen gehiago behar dugu. Aurkeztu daiteke Wikipedia dirulaguntza batzuetara? Ikus-entzunezko materialaren ekoizpenean, zer behar dugu, pelikulak subentzionatu, ala bideo-blogari euskaldunentzako plataformak eta edukia trinkotzeko estrategiak bultzatu? Politiken alorrean uste dut galdera zailak daudela erantzuteko.
Luistxo Fernandez 2006/09/20

Euskal Herria 2.0 jardunaldietan

Jardunaldi interesgarri batzuk antolatu dituzte Donostian (Artelekun), datozen bi ostegunetan, irailaren 21ean eta 28an: Euskal Herria 2.0.

Egitaraua hemen duzue, eta izen guztiak oraindik konfirmatzeke dituztenez, ez da ageri hizlaririk... Baina jende interesgarria egongo da. Horietako batzuekin egingo dut nik berba, 21ean, 18.00etan, mahainguruan: Lokalizazioa Euskal Herrian. Nirekin izango dira Gotzon Egia (EIZIE; Foru Aldundia), Joseba Makazaga (EHU) eta Arkaitz Zubiaga (Zabaldu.com, Mutilmedia).

Lokalizazioaz ez dugu l10n terminoarekin ulertzen den maila edo zentzu tekniko horretan berba egingo. Uste dut beste bat dela antolatzaileen asmoa: Euskal Herria munduan nola kokatu sarean, sareko mundu hori nola ekarri, erabili, Euskal Herrian... Saiatuko gara ikuspegi batzuk ematen norabide horretan.


Luistxo Fernandez 2006/09/14

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz eta han euskaraz idazten dudana, Umap euskarazko batzailera filtratzen da. Blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses


Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa

Azken erantzunak
Ze ona aplikazioa! Ainhoa, 2012/02/08
Lurraldetasunaren koxka Luistxo, 2012/02/06
Estekak eta... Luistxo, 2012/02/06
Euskal Sexual Herria, nahiago Goio Arana, 2012/02/06
INDEPENDENTZIARAKO ESZENATOKIAK Karmelo Landa, 2012/02/06