Hemen zaude: Hasiera Blogak Ingelesen hilerria gabonak

Ingelesen hilerria

gabonak

Zatozte haurtxoak

Ondo igaro Gabonak, lagunak, eta urte berri on. Hona gure familiaren felizitazioa.

Peru bibolina ikasten ari da, eta Suzuki metodo ezagunaren piezetako bat da hau, O Come Little Children. Gabonetarako, Easo Musika Eskolako bere irakasleak, Mikel Larrazek, hauxe aukeratu zion, beste lagun batzuekin jo beharreko kontzerturako. Suzuki metodoa bera, eMulen aurkitu zuen Peruren ikaskide Maria Fossatiren aitak, eta pasatu zidan. Hantxe dago partitura hau:

Zatozte haurtxoak

Hor ez zegoen informazio askorik, baina bilatuz bilatuz, aurkitu genuen musika originala Johann Abraham Peter Schulz-ena (1747-1800) zela. MIDI fitxategia, entzuteko hementxe. Letra originala alemanez Christoph von Schmid-ek (1768-1854) idatzi zuen, musika konposatu eta urte askotara, 1850 inguruan, eta hauxe da:

 

 

Ihr Kinderlein, Kommet, O kommet doch all'!
Zur Krippe her kommet in Bethlehem's Stall,
Un seht, was in dieser Hochheiligen Nacht
Der Vater im Himmel fuer Freude uns macht.

 

O seht in der Krippe im naechtlichen Stall,
Seht heir bei des Lichtleins hellglaenzendem Strahl,
In reinlichen Windeln das himmlische Kind,
Viel schoener und holder, als Engel es sind.

Ingelesez, itzulpen bat baino gehiago dago. Nik hau erabili dut, lehen estrofarako.

 

O come, little children, O come, one and all,
O come to the manger in Bethlehem's stall;
And see what our Father on this holy night,
Has sent us from Heaven for our pure delight.

Bai, nire itzulpena da kantatu duguna. Lehen estrofa itzulia, bigarrena produkzio librekoa. Horre denontzat, familiaren aportazioa Gabon-kanten errepertoriora:

Zatozte haurtxoak, zatozte alai
Belengo estalpera, hurbildu lasai
jauna jaio da-ta, hau zoriona
zerutik datorren aingeru ona

 

Umeen bihotzen amets isila:
Olentzero ekarri opari pila
ikatza gaiztoa izan bazara
bestela poza ta barre algara

 

2008. urtea zorionekoa izan dadila denontzat.

Luistxo Fernandez 2007/12/23

Ondo igaro gabonak

Gabon zoriontsuak denoi, eta urte berri on! Ai, gurasoei bihotza biguntzen zaigu garai hauetan, eta hor duzue, nire felizitazioa, nire alaba Liliren kantua duela egun batzuk. Ez da Gabon kanta, ezta ikastolan ikasi duen ezer. Inprobisatu egiten ditu holakoak, normalean hemengo minutua baino askoz luzeagoak kantatuz. Eta beti berdin amaitzen ditu: Eta badakizue nola bukatzen diren nire abestiak, bihotz batekin (nahiz eta kasu honetan esaldi horretako berbaren bat jan duen).

Nire blogean itsatsitako lehen bideoa da hau. Luistxo Telebista inauguratutzat ematen dut honekin. Ez dut lurreko telebista digitalerako lizentziarik eskatuko nire demarkazioan, ze... Nire lurraldea Internet da esparru honetan.

Google Video erabili dut bideoa gordetzeko. Uste dut han kargatuko dudala nire telebista. YouTube baino askoz zerbitzu hobea iruditzen zait, eta, hala ere, merkatua YouTube txikiak janda zion Google-ri, eta arrain handiak txikia erosi 1.300 milioitan orain amaitzera doan urtean. You, zu zeu, edukiz Internet betetzen duzun hori, zara urteko pertsonaia Time-rentzat, baina aldizkariaren erreportaian, YouTubeko sortzaileetan pertsonifikatu dute albistea batik bat...

Izan dadila 2007. urtea ere aurtengoa bezain interesgarri Interneteko kontuetan. Eta izan zaiteztela neure umeei begiratzean aitatxo hau sentitzen den bezain zoriontsu!



Argazkia iazko Gabonetakoa da, baina orain ere, zoragarri daude.


Luistxo Fernandez 2006/12/22

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz eta han euskaraz idazten dudana, Umap euskarazko batzailera filtratzen da. Blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses


Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa

Azken erantzunak
Ze ona aplikazioa! Ainhoa, 2012/02/08
Lurraldetasunaren koxka Luistxo, 2012/02/06
Estekak eta... Luistxo, 2012/02/06
Euskal Sexual Herria, nahiago Goio Arana, 2012/02/06
INDEPENDENTZIARAKO ESZENATOKIAK Karmelo Landa, 2012/02/06