Hemen zaude: Hasiera Blogak Ingelesen hilerria Artxiboa 2008 Iraila 09 Stargate
Dokumentu Akzioak

Ingelesen hilerria

Stargate

CodeSyntax enpresa zabalduz doa. Aldameneko aretoa ere hartu dugu, Tagzania Services luzapenaren egoitza izango da. Lanean hasiak zeuden oporren aurretik, baina irailean zuloa egitea tokatzen zen.

Ez dakit zergatik, pentsatzen nuen irekiera izango zela RUN DMC-ren Walk This Way bideo mitikoan bezala (ikus beherago).


Argazkiak.org | CodeSyntax-en bulegoko paretean zuloa © cc-by-sa: codesyntax

Baina ez da hala izan. Konpasarekin bezala marraztu, eta zulatu dute biribila. Geratu denak Stargate dakarkio gogora nire lankideri bati.

Niri, ez dakit zergatik, Julian Iantzik aurkezten duen programa japoniar baten kopia hori gogoratzen dit: pareta hurbiltzen hasiko zaigula zulotik salto egin dezagun...

Dena dela, Maite Rementeria diseinatzaileak uste zuen hormak margotzeko garaia ere iritsia zela, gure identitatea markatu izan duen berdea gorriarekin ordezkatzeko. Fotomuntaketa egin zuen, eta inork mu esan aurretik, pintoreak lanean izan dira, eta egin dute.


Argazkiak.org | CodeSyntax gorrituta © cc-by-sa: codesyntax

Mezu hau amaitzeko, hemen agertuko zaizu Steve Tyler pareteko zulotik:

 

 

Luistxo Fernandez 2008/09/09

Stargate, zuloak eta...

Fernando — 2008/09/11 11:55
Aupa Luistxo:

Uste dut badakidala nondik dagoen Muskizko web-orriaren proiektua? Agian zabaldu berri duzuen zulo handi horretatik galdu ote da?
Besarkada bat

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz eta han euskaraz idazten dudana, Umap euskarazko batzailera filtratzen da. Blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses


Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa

Azken erantzunak
Ze ona aplikazioa! Ainhoa, 2012/02/08
Lurraldetasunaren koxka Luistxo, 2012/02/06
Estekak eta... Luistxo, 2012/02/06
Euskal Sexual Herria, nahiago Goio Arana, 2012/02/06
INDEPENDENTZIARAKO ESZENATOKIAK Karmelo Landa, 2012/02/06