Hemen zaude: Hasiera Blogak Ingelesen hilerria Artxiboa 2008 Ekaina 18 Firefox 3 euskaraz: nabigazio-hizkuntza ere konfiguratu mesedez
Dokumentu Akzioak

Ingelesen hilerria

Firefox 3 euskaraz: nabigazio-hizkuntza ere konfiguratu mesedez

Firefox 3 bultzatzea ideia ona iruditzen zait, baina uste dut inportantea dela azpimarratzea ez bakarrik Firefox 3 euskaraz komeni dela, baita euskara hizkuntza gisa lehenestea inportantea dela (ez baita gauza bera, eta ez baitago berez konfiguratua Firefoxen, kasu bakan batzuetan baizik.

Hona adibidea:

Menuak euskaraz, baina nabigatzailearen nabigazio-hizkuntza gaztelania da. Sustatu bisitatzen baduzu eta portada horrela agertzen bazaizu, zure nabigatzailearen hizkuntza gaztelania dela agerian jarriko dizu mezu horrek (euskarazko konfigurazioarekin, ez da mezu deseroso hori azaltzen). Gauza bat da menuko hizkuntza, eta beste bat nabigazioaren hizkuntza, eta, Interneten, bereziki garrantzitsua da bigarrena, ze horrela ateratzen dituzte estatistikak web aplikazio eta guneek, zer nolako bisitariek dituzten. Eta, horra sorpresa, euskaldun gehienek gaztelaniazko konfigurazioa dute. Sustatu.com bisitatzen duen gehiengoak gaztelaniaz du konfiguratuta nabigatzailea, nahiz eta euskaldunak diren. Eta euskaldun horiek, gero Googlera doazenean, mezu bera pasatzen diote haren estatistika zerbitzuei: gaztelaniaz ari direla nabigatzen. Eta Googleri bezala, munduko zerbitzari guztien estatistika zerbitzuei. Beraz, adi, nabigazio hizkuntzaren konfigurazioa oso kontu inportantea da. Mesedez, konprobatu ezazu zeurea, eta euskaldundu ezazu.

Firefox 3ri dagokionez, aurretik Firefox 1.x edo Firefox 2.x instalatua duen makina batean ezartzen baduzu bertsio berria, aurretik zenituen hizkuntza hobespenak inportatuko ditu. Hortaz, instalatu ondoren, hartu urrats hauek ea hobespen hura egokia zen ala orain ondo geratu zaizun.

  1. Behin Firtefox3 instalaturik, goiko Tresnak menuan Aukerak aukeratu.
  2. Irekitzen den leihoan, Edukia aukeratu goiko ikonoen artean.
  3. Hizkuntzak dioen alorrean, Hautatu klikatu.
  4. Hizkuntza bat edo batzuk agertuko dira, ordena jakin batean. Euskara badago haietan lehena, ondo dago. Bestela, euskara Goruntz eraman lehena gera dadin. Agerian dauden hizkuntzen artean ez badago euskara, beheko menuan (Aukeratu nahi duzun hizkuntza) aurkitu eta gehitu, eta gero Goruntz eraman lehena geratu arte.
  5. Egina. Akaso pantaila irudi honek lagunduko dizu, hor agertzen direlako hemen goian azaldutako urratsak.

 

Aurretik Firefoxik ez dagoen ordenagailuan Firefox instalatuz gero, zer gertatzen da? Ez dakit zein den egoera Mac-arekin, baina Windowsekin probatu dut. Kasu honetan, instalazio prozesuan sistemak galdetuko dizu ea nahi dituzun Internet Explorerreko hobespenak inportatu. Baietz erantzunez gero, hobespen horietan hizkuntzarena ere igaroko da, eta normalean Hego Euskal Herrian gaztelaniazko hobespena instalatuko zaizula esan nahi du horrek. Hortaz, konprobatzeko edo/eta zuzentzeko, jarraitu goiko 1-5 urratsak. Explorerreko hobespenik inportatu ezean, Firefox 3 euskaldun birjina ezartzen da, eta orduan, bai, berez euskara dago lehenetsita.

 

Luistxo Fernandez 2008/06/18

Firefox euskaraz

Magic — 2008/06/18 17:31
Tira, bada nik hiru sistema eragileetan instalatu dut eta guztietan Euskara agertzen zait automatikoki. Ni, Sustatuko mezua irakurri dudanean, badaezpada ere egiaztatzera joan naiz eta jada hiru sistema eragileetan (Leopard, Ubuntu eta Windows XP) egiaztatu dut euskara dela agertzen den hizkuntza.

Erabili ditudan Ubuntu eta XP euskaraz daude, baina Leopard gazteleraz. Hala ere, hiruetan, ezer berezirik egin gabe, euskara da agertzen zaidan lehenetsitako hizkuntza. Zergatik ote?

Re: Firefox euskaraz

Luistxo — 2008/07/09 16:42
Ba zuri dena ondo agertzen bazaizu, primeran. Konprobazio egiteak ez du min handirik ematen: ondo badago, pozik, eta ez bada euskara agertzen, zuzendu eta listo. Sustatun argitaratu ditut instrukzio batzuk hauxe bera konfiguratzeko Internet Explorerren. Nolanahi ere, onena, Firefox 3 gomendatzea. Gainera, Sustaturen estatistiketan egon den aldaketa historikoak argi erakusten du Firefoxen eskutik etorri dela euskararen hobespenaren nagusigoa.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz eta han euskaraz idazten dudana, Umap euskarazko batzailera filtratzen da. Blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses


Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa

Azken erantzunak
Re: Optimismoaz Luistxo, 2012/01/25
optimismoaz 27zapat, 2012/01/25
Enigmak? asier, 2011/12/30
www.BilingualCrossing.com abdielt11, 2011/12/21