Hemen zaude: Hasiera Blogak Ingelesen hilerria Artxiboa 2008 Otsaila 28 Mondragon Unibertsitateko komunikazio ikasleekin
Dokumentu Akzioak

Ingelesen hilerria

Mondragon Unibertsitateko komunikazio ikasleekin

Nik kazetaritza euskaraz ikasi nuenean, leku bakarra zegoen hori egiteko, Euskal Herriko Unibertsitatea. Orain bada beste unibertsitate bat bederen komunikazio arloko ikasketak eta titulazioa ematen duena euskaraz, Mondragon Unibertsitatea. Huhezi fakultatean, aurten irtengo da lehen promozioa, eta 4. mailako ikasle horientzat bereziki (baina guztientzat irekia, izena emanez gero) izango da Eskoriatzan datorren astean Komunikaldiak 08 jardunaldia. Neu han izango naiz hizlari, eta izenburu honen inguruan jardungo dut: Interneteko komunikatzaile profesionala.

Ez dakit ordu erdian asko esaterik izango dudan, baina puntu hauek aipatu nahi nituzke.

  • Multimedia pertsonalean trebakuntza
  • Komunikazio gabinetea, pertsonaletik bezero korporatiboraino
  • Marketing biralaren ajeak
  • Metrika, analitika
  • Merkatu kultural eta komunikatiboaren apurketa


Aste honetan ere igaro naiz Huhezitik: datorren urteko Komunikazioko promoziokoekin egon nintzen asteartean (3. mailakoekin alegia), beren zuzenbide irakasle Ainhoa Larrañagak gonbidatuta. Oso gustura jardun nuen kultura librearen eta eduki lizentzia libreen inguruan, del.icio.us-en gordetako lotura multzo bat abiapuntu nuela. Richard Stallmani inprimagailua ataskatu zitzaion egunarekin hasi ginen, eta Creative Commons lizentzien xehetasunetatik pasatuz (NonCommercial klausularen inguruan sakonduz bereziki), mundua nola hobetu daitekeen filosofatzen amaitu genuen. Esaten dut "genuen", ze ez nik bakarrik, ikasleek ere gogoz parte hartu eta hitz egin zutelako. Horrekin oso pozik irten nintzen.

Luistxo Fernandez 2008/02/28

Komunikaldiak 08

Luistxo — 2008/03/06 12:53
Atzo izan zen Komunikaldiak 08 eta gustura igaro nituen ordu batzuk Huheziko komunikatzaile berri horiekin. Hemen kronika bat, eta neure aurkezpena sarean.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Luistxo Fernandez

Ingelesen Hilerria nire blog elebiduna da. The English Cemetery da ingelesezko bertsioa, eta gaztelaniaz ere jarduten dut Mapamovil-ean. Lan egiten dut Tagzania eta CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Nire umeek Manterola deitura daramate, eta argazki piloa egiten diet, adurra daridala.
Creative Commons by-sa


Lagundu euskarazko Wikipedia osatzen, adibidez posta-zerrendan parte hartuz!

Azken erantzunak
Basque video-sharing Luistxo, 2008/07/14
www.nwdls.net Rhodri ap Dyfrig, 2008/07/11
Re: Firefox euskaraz Luistxo, 2008/07/09
Firefox euskaraz Magic, 2008/06/18
Benetan merke! Gari, 2008/05/23