Hemen zaude: Hasiera Blogak Ingelesen hilerria Artxiboa 2008 Urtarrila 09 Desioa, arriskua, besteen bizitza
Dokumentu Akzioak

Ingelesen hilerria

Desioa, arriskua, besteen bizitza

Iaz asko gustatu zitzaidan Brokeback Mountain, eta kontatu nuen hemen. Oraintsu estreinatu da Ang Lee zuzendariaren hurrengoa, eta asteburuan ikusi nuen. Desioa, arriskua. Ze ona. Gomendatzekoa guztiz. Brokeback baino sexualagoa oro har, eta heterosexualagoa, zer esanik ez. Kamasutra estiloko eszenak, ikustekoak.

Donostian ikusteko aukera, bertsio originalean, txineraz gaztelaniazko azpititulekin. Hala ikusi nuen nik txineraz Antiguo Berri zineman, eta ia 3 ordu airean pasatu zitzaizkigun. Zineko sarreratik 200 metroko erradioan, bi jatetxe eta bi bazar txinatar daude. Baina zinean ez zegoen txinatarrik neure pasean. Ikuslearen egunean joango ote ziren?

Ingelesez ez den hizkuntzan OscarDra aurten eroateko neure pronostikoa, hauxe. Iaz sari hori eroan zuena, Besteen bizitza, alemana, asteburuan ikusi dut halaber (ordenagailuan). Hori ere ona, hotzagoa, baina paralelismo askorekin bestearekin: traizioa, maitasuna, gerra politikoa, antzerkiaren papera, ministro miserablea eta haren maitalea... ez dut gehiago esango: spoilerrik ez.

Luistxo Fernandez 2008/01/09

Titulua

matx — 2008/01/10 11:52
Zein da ba filmaren titulua? Uste dot ez dozula ipini...
Neri be asko gustau jatan Brokeback Mountain, eta Besteen bizitza, izugarri.

Desioa, arriskua

Luistxo — 2008/01/10 11:58
Kurtsiba idaztea ahaztu artikuluan: Desioa, arriskua. Espainolez, Deseo, Peligro. Ingelesez, Lust, Caution. Txineraz, 色,戒 (Sè, Jiè).

Desioa, arriskua

matx — 2008/01/14 23:19
Zure gomendioari jarraiki, atzo ikusi nuen filmea, txineraz azpitituluekin. Gustora irten nintzen. Hala ere, erromantikoegia naiz: maitasunak pertsonak aldatzeko duen indarra erakutsiko zuela pentsatzen nuen. Alperrik. Ze neska gogorra. Dio!

Se, Jie

birasuegi — 2008/01/15 10:01
Kaixo Luistxo, orain arte ez nuen irakurria zure post hau, Bloglinesen ataskoa daukat. Filmea oso ona da bai, Yee jaunaren papera egiten duen aktorearen lana ere ikusgarria (Hero pelikulan atera zela gogoratzen naiz). Brokeback Mountain ikustera animatu nau, ez dakit zergatik alde batera utzia bainuen. hala ere hoberena pelikulako neska protagonista, oraindik maiteminduta nauka.

Por tzierto, Spoiler bat zer den begiratu det Wikipedian, eta konturatu naiz pelikulari buruz idatzi dudan post-aren zati bat spoilerra izan daitekeela...

Menudo rollo

Luistxo — 2008/01/21 15:11
Ez, Beni, ez dut uste zure kronikak spoiler handiegirik duenik, lasai.

Gaur notizia da Felipito Borboikoa eta Letizia joan zirela txinerazko bertsio subtitulatua ikustera, eta Felipek komentatu zuela: menudo rollo!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz eta han euskaraz idazten dudana, Umap euskarazko batzailera filtratzen da. Blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses


Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa

Azken erantzunak
Ze ona aplikazioa! Ainhoa, 2012/02/08
Lurraldetasunaren koxka Luistxo, 2012/02/06
Estekak eta... Luistxo, 2012/02/06
Euskal Sexual Herria, nahiago Goio Arana, 2012/02/06
INDEPENDENTZIARAKO ESZENATOKIAK Karmelo Landa, 2012/02/06