Hemen zaude: Hasiera Blogak Ingelesen hilerria Artxiboa 2007 Apirila 04 Distantzia
Dokumentu Akzioak

Ingelesen hilerria

Distantzia

Goardia Zibilak atxilotutako lagun batzuek tortura salatu dute. Imanol Muruaren blogean irakurri eta gogoratu dut Martxelo Otamendik infernu beretik atera berritan esan zuena: "Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez diete egingo gure oihartzuna ez duten gazteei?." Eta, hara blogak zer diren, erantzunetan tesi harrigarria atera du batek: ETAren ingurutik gertuegi dagoen batek, Martxelo batek, baduela akaso zertaz kezkatu, baina urrunago dagoen gehiengoak ez duela tortura edo atxiloketaren beldur egon behar.

Distantzia neurtzeko, urrun/gertu kontzeptuak kalibratzeko, zein erregela ote darabil horrek. ETAkoak batzuk dira, inguru bat omen dago gero, ingurua zentrotik ze distantziatara iristen den ez dakit, harantzuxeago Martxeloren posizioa ingurutik neurtuta (gertuegi), eta urrunago, salbu sentitu daitezkeenen eta gehiengoaren posizioa... Ikusita puntu batean zein bestean egotea beldurtuta edo seguru egoteko arrazoia dela, zehaztasun geografiko gehiago ondo letorke. Ze distantziatara egon behar ote dugun zentrotik, ingurutik, Martxelorengandik edo gehiengotik, beldurrik gabe bizitzeko.

Tortura ez da delitua. Distantzia, bai, delitua da, segun eta zein den distantzia, noski.

Han, edo hemen, marra baten alde batera edo bestera. Beste kasu batzuetan ere nabari da distantziaren alde penala. Entzun dut askatu dituztela jada soldadu britainiar horiek, Irango armadak Pertsikoan harrapatutakoak. Erresuma Batuak dio Irandik distantzia jakin batera, nazioarteko uretan, zeudela, eta Iranek dio beste toki batean zeudela, egotea delitu den toki batean. Distantzia tarte txikia bi puntuon artean...



Hala ere, ETAren inguruarekiko distantziak neurtzea baino errazagoa iruditzen zait afera hori. Puntu pare batean bederen:
  1.  Irandik kilometro bat gertuago edo urrunago ote zeuden ez dakit, baina Ingalaterratik oso gertu ez zebiltzan soldadu horiek. Bretainia Handitik urrunago, Irandik baino, duda izpirik gabe.
  2. Ikustekoa izango zen, Irango patrullera bat ibiliko balitz Bretainia Handiaren ingurumarietan, britainiarrak Irango kostatik egon diren distantzia berean, ea zer gertatuko zen.
Luistxo Fernandez 2007/04/04
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz eta han euskaraz idazten dudana, Umap euskarazko batzailera filtratzen da. Blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses


Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa

Azken erantzunak
Ze ona aplikazioa! Ainhoa, 2012/02/08
Lurraldetasunaren koxka Luistxo, 2012/02/06
Estekak eta... Luistxo, 2012/02/06
Euskal Sexual Herria, nahiago Goio Arana, 2012/02/06
INDEPENDENTZIARAKO ESZENATOKIAK Karmelo Landa, 2012/02/06