Hemen zaude: Hasiera Blogak Ingelesen hilerria Artxiboa 2007 Urtarrila 26 Hauek dira hiru IKTeroak
Dokumentu Akzioak

Ingelesen hilerria

Hauek dira hiru IKTeroak

Sareko Argia saria irabazi dute. Ez da harritzekoa. Merezia zuten. Zorionak.

Nor dira IKTeroak? Ordiziako Jakintza Ikastolako monstruo horiek. Adinean aurrera zoazela, nahastu egiten da bat nor den nor, gatxizen, izen eta aurpegiekin, eta neure burua ez gehiago bihurritzeko, post hau ezinbestekoa ikusten dut gaur, auto-erreferentziarako batik bat. Hauek dira IKTeroak:



Maite Goñi Sei.



Jokin Lacalle Jolaus.



Mikel Etxarri Magic
Luistxo Fernandez 2007/01/26

Re: Hauek dira hiru IKTeroak

iturri — 2007/01/26 18:00

Luistxo: uste dut gizonezkoekin oker zabiltzala.



Alderantziz dela esango nuke.



Re: Hauek dira hiru IKTeroak

Magic — 2007/01/26 18:13
Aupa Luistxo:

Mila esker egiten duzun aipamen honengatik.

Nik, elurra dela eta, ez dut joaterik izan, baina nire bordan Wimax konexioak ez du hutsik egin eta honen bidez komunikatzen naiz munduarekin. Txitxardin Beltzaren bazkari goxorik gabe gelditu banaiz ere, nire poza ez da zapuztuko

Argazkiak ikusita, Iturrik arrazoia du, gizonezkoak nahastu dituzu:

Jokin Lacalle (Jolaus) erdikoa da eta ni, Mikel Etxarri (Magic), azpiko argazkikoa.


Re: Hauek dira hiru IKTeroak

Maite — 2007/01/26 19:51

Aupa, Luistxo! Nirekin, behintzat, asmatu duzu!!! Mila esker aipamenagatik eta, bereziki, hasiera-hasieratik gure proeiktuan sinestu eta zabaltzen laguntzeagatik. Muxu handi bat.



Re: Hauek dira hiru IKTeroak

Luistxo — 2007/01/27 07:38
Esaten dizuet ba, adinean aurrera noala! Zuzendu zaituztet. Rubixiakin asmatu, behintzat.

Re: Hauek dira hiru IKTeroak

jolaus — 2007/01/29 10:42
Aupa Luistxo!

Apunte txiki bat bakarrik. Jakintza ikastolako IKTeroen taldea gu hirurok osatutakoa baino zabalagoa da. Guztira zortzi irakaslek osatzen dugu taldea; egia da, gure blogean irakur daitezken artikuluak hiruok sortutakoak direla batez ere, baina beste kideek ikastola barruan egiten duten lan eskergaren ondorioz, izaten dugu askotan, bloga bizirik mantentzeko behar izaten dugun denbora.

Primizia moduan botatzen dizut, aurten bi "fitxaje" berri ditugula taldean. Nahiko profil saltseroa daukatenez,  blogan idazten  jarri nahi ditugu lehenbailehen. Bi ezizen gehiago, beraz. Hori bai eromena eh?

Tira bukatzeko, Gariri adierazi nion bezala, eskerrik asko hasiera hasieratik eskaini diguzuen arreta eta jarraipenarengatik. Ia bi urte hauetan, asko izan dira zuengandik jasotako animoak eta laguntza. Mila esker

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz eta han euskaraz idazten dudana, Umap euskarazko batzailera filtratzen da. Blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses


Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa

Azken erantzunak
Re: Optimismoaz Luistxo, 2012/01/25
optimismoaz 27zapat, 2012/01/25
Enigmak? asier, 2011/12/30
www.BilingualCrossing.com abdielt11, 2011/12/21