Ingelesen hilerria
NYTimes.com-eko batek Flash egiten erakutsi digu
"Ekoizpen multimedia eta Internet" izeneko jardunaldi batean izan naiz gaur Bilbon, Guggenheim museoko areto batean. EITBk antolatua zen eta Eitb24.com-etik gonbidatu gintuzten.
Hizlari nagusia The New York Times egunkariaren webguneko Multimedia atalaren arduraduna izan da, Geoff McGhee. Interesgarria izan da McGhee-k kontatu diguna. Flash teknologiaren erabilpen inteligente eta ondo pentsatuaren adibideak aurki daitezke beren webgunean. Hala ere, une batzuetan Macromedia produktuen salmenta saioa zirudien gehiago, kazetaritza produktu batena baino. Edonola ere, Flash aplikazioen diseinu, erabilgarritasun eta irismenaz pista interesgarriak eman ditu.
Horrez gain, zelako baliabideak dituzten... ze handiak diren. Horrek harritu gaitu. Sekulako makinaria da The New York Times, enpresa handi bat, eta Interneten ere indartsuak dira: hilean 20 milioi bisitari. Hala ere, bere Multimedia atal horrek webgunearen bisitetan milioi bat jasotzen omen ditu hilean. Hau da, trafiko horren %5. Eta berezko merituengatik aparte (metiruak, eduki baditu eta, McGheeren lanak) dagoen tokian dagoelako etorriko dira bisita horiek neurri handi batean. Orduan, ahalegin flashero multimediatiko horren ordaina benetan ote da errentagarri kontestu horretan? Horra zalantza. Eitb24.com-ek akaso hor ikusiko du etorkizuna, eta ikaragarri harro daude 90grados enpresak egiten dizkien flash aplikazio batzuekin (nik ez diet misterio handirik ikusten), baina NYTimes.com-eko %5aren alor horretan baino, beste kontu batzuetan behar du egon webgune horren arrakasta faktorea.
Gainera, McGheek erakutsi dizkigun adibide polit ugarietan, asko konplikatu samarrak iruditu zaizkit, eta aldiz, ederrenak, sinpleenak zirenak. Bereziki, argazki finkoak, soinu fitxategi batzuekin konbinatuz dituzten lantxoetan. Ondo diseinatutako txantiloi batzuk nahikoa dira hor oso produktu indartsua egiteko: argazkiak, soinu fitxategi bat, eta testu apur batzuk argazki-oin gisa.
Ikus adibide hauek:
Horrez gain, mahainguru moduko bat ere egon da, kezka jada ezagun batzuekin: medioen konbergentzia, eta kazetari eta hedabide multimediatikoaren etorkizun ez beti garbiak. Idatziari Internetek eragiten dionaz gain (honetaz 10 urtean gaude gauzak entzuten), hemendik aurrera telebistak nozituko duela eragin hori esan digute.
Bestalde, ekitaldia bideo batekin hasi da. Duela pare bat urte nire lankide Eneko Astigarragak euskaratu zuen Epic 2014 bideoarekin. Bueno, Epic 2015 da eman digutena, hura baino berrixeagoa, baina hau ere atzeratua jada: Googlek ez du Google Grid sortu 2006an... eta aldiz, Youtube bezalako aktore baten esplosioa ez da iragartzen Epic fantasian.
Ebento honen beste kronika bat Josu Mendikute eibartarraren blogean aurkituko duzu. 19 urteko kazetaritza ikaslea da Josu, eta gaur arte, elektronikoki bakarrik ezagutzen nuen. Tipo majoa dirudi.

- Dantzari gaztetxo batzuk New York-eko akademia batean
- Oregon estatuko eutanasia legearen aplikazioa eskatu duten lagunak. Minbiziak jotako Karen Janoch-en azken argazkiak (ikus Karen's End atal flash horretan), bihotza eta burua dardaraz jartzeko modukoak dira.
Horrez gain, mahainguru moduko bat ere egon da, kezka jada ezagun batzuekin: medioen konbergentzia, eta kazetari eta hedabide multimediatikoaren etorkizun ez beti garbiak. Idatziari Internetek eragiten dionaz gain (honetaz 10 urtean gaude gauzak entzuten), hemendik aurrera telebistak nozituko duela eragin hori esan digute.
Bestalde, ekitaldia bideo batekin hasi da. Duela pare bat urte nire lankide Eneko Astigarragak euskaratu zuen Epic 2014 bideoarekin. Bueno, Epic 2015 da eman digutena, hura baino berrixeagoa, baina hau ere atzeratua jada: Googlek ez du Google Grid sortu 2006an... eta aldiz, Youtube bezalako aktore baten esplosioa ez da iragartzen Epic fantasian.
Ebento honen beste kronika bat Josu Mendikute eibartarraren blogean aurkituko duzu. 19 urteko kazetaritza ikaslea da Josu, eta gaur arte, elektronikoki bakarrik ezagutzen nuen. Tipo majoa dirudi.
Re: NYTimes.com-eko batek Flash egiten erakutsi digu
Luistxok ere jatorra ematen du... eta kotxe komodoa dauka. ;)
Re: NYTimes.com-eko batek Flash egiten erakutsi digu
Orijinala eta testuaren itzulpenak hizkuntza ezberdinak hemen daude: http://robinsloan.com/epic/
Creative commons moduan zegoen, oraindik hain zabaldua ez zegoenean, eta nik euskaraz (http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/108) eta gazteleraz (http://www.eibar.org/blogak/prospektiba/110) kasu honetan beste blog batetik hartuta (http://www.pubgle.com/coldwind/?page_id=82=) ipini nituen nere blogean 2004an. Gogoan dut Irratia.com-en egin zen urteko laburpen batean honetaz jardun genuela.
Iaz ikusi nuen Epic 2015 hori, aipatu nuen nonbait, baina 2014en antzekoa iruditu zitzaidan.
Porztierto, historia horrek The New York Times-i (eta bestelako gaur eguneko kominikabideei) ez die etorkizun oparoa iragartzen, zerbait esan zuen honetaz? ala kontatu duzuen moduan bakarrik flash eta infografiak egitenn erakutsi zuen?
Bitxia bideoak baino gehiago flasha edo argazki galeriak musikarekin aipatzea.
EPIC historiarekin lotuta, nik uste ikusita jendeak zein erraz igotzen dituen bideoak youtube, google bideo, Daily Motion edo bestelako plataformetara, egunkariei egitea hainbeste kostatzen zaien bideoak, egunkariek balio gehiago eman nahi diotela informazioari flash eta infografia horiekin. Gehiago elaboratu behar dira eta ez dago, bideo bat grabatzea moduan, guztion eskuetan. Didaktikoak dira batzuetan, baina ez diet zentzu lar-larregi ikusten askotan. Dena den, arrakastatsuak bilakatzen badira, seguru laster horrelakoak erraz egiteko tresnak zabalduko direla erabiltzaileen artean.
Re: NYTimes.com-eko batek Flash egiten erakutsi digu
Luis, ados diozunarekin. %5endako... baina, hala ere, interesgarria ahotsa eta galeriak batzen dituen formula hori.
Interesgarria izan zen, bai, Mendicutek esandako moduan, baina gauza berri askorik ez, ezta? Errezetak eskatzen egon ziren galdera asko, baina errezetak lortu egin beharko dira ausart izanda.
Re: NYTimes.com-eko batek Flash egiten erakutsi digu
Re: NYTimes.com-eko batek Flash egiten erakutsi digu
Kaixo,
Ni Danimarkako Kazetaritza Eskolan kazetaritza azken urtea ikasten ari den gazte bat naiz, eta Euskal Herrian sekula ikasi ez ditudan gauzak ikasten ari naiz.
Orien artean dago flash-aren erabilpena. Etorkizuna bezala aurkeztu digute, baita egunkarien webguneen "aurrerapauso" bezala. Hemen ikasten dugu nola egin argazki eta soinuarekin "soundslide"-ak. Egia esan, oso ideia ona iruditzen zait Berrian (adibide bat jartzearren) albisteen ondoan horrelako soundslide bat jarriko balute erreportaiaren beste ikuspuntu bat islatuz.
Luistxo, hona ere iritsiko da, eta zenbat eta lehenago hemengo gaztelerazko egunkariei aurre hartu, hobe!