Hemen zaude: Hasiera Blogak Ingelesen hilerria Artxiboa 2006 Urria 30 Baketik, spammer lotsagabeak
Dokumentu Akzioak

Ingelesen hilerria

Baketik, spammer lotsagabeak

Nahikoa da. Egitasmo berri horretaz ari naiz, Baketik: denei irakasteko gogo beatifikoa, Jonan Fernandezen esperientzia eta Arantzazuko aire zerutiarra. Etika gora, etika behera... baina Interneten inolako etikarik ez dute, eta niri behintzat spam-a bidali eta bidali. Gainera testuak irudietan sartuz eta halako kakarekin betetzen gure postontziak. Stop spamari.
Luistxo Fernandez 2006/10/30

Re: Baketik, spammer lotsagabeak

iturri — 2006/10/30 20:20

Kaixo:



Okerrago dabil Herri Irratia. Web-magazine delako bat argitaratzen dute. Hiru aldiz eskatu diet ez bidaltzeko 1,4-1,8 mega bitarteko pisudun mezurik. Kasurik ere ez.



Are gehiago: webgunean lehen zenbakia dute eskegita eta iritsi dira 16.a egitera. Zergatik ez jarri webgunean, nahi duenak jasoko du handik.



Blog eta RSS zer den aipatzen badiegu, zer esango lukete?



Enpin, spammer bokazioa dugu (nik ere bai), baina badaude onartu ezin diren gauza batzuk.



Re: Baketik, spammer lotsagabeak

3ARRANO — 2006/10/30 20:36
Zuri ere bidaltzen dizute webmagazina Herri Irratikoek, iturri?

Zenbat aldiz idatziko nien nik ere ez bidaltzeko esanez... Azkenean zabor-posta gisa markatu nuen eta hortik aurrera iristen denean ez naiz konturatzen.

Re: Baketik, spammer lotsagabeak

katixa — 2006/10/30 22:29
Niri ere ailegatzen zait Herri Irratiko zera hori! Zer egin dezakegu? Eta nire blogean sartzen den spama ekiditeko nola lor dezaket zuk, Luistxok, duzun kutxatxo hori?

Re: Baketik, spammer lotsagabeak

Luistxo — 2006/10/31 08:54
Kutxatxoa prest duzu, Katixa, eta Supernannyri buruz zer pentsatzen dudan esanez probatu dut zure blogean.

Re: Baketik, spammer lotsagabeak

patxi gaztelumendi — 2006/10/31 11:38
Herri irratiari alperrik da ez duzula gehiago jaso nahi esatea... izan be, entzungorrarena egiten dute.

Nik be Herri Irratiarena jasotzen jarraitzen dut... eta a ze pisua duen pdf horrek! A ze astunak!

Baketik ez dut jasotzen, zorionez; jakingo dute ez naizela oso bakezalea, nork daki?

Guk ere, erantzun kolektiboa egin beharko diegu. Sinadurak batu eta beraiei pdf bakar batean bidaliz edo....

Spamaren biktima elkartetik...



Re: Baketik, spammer lotsagabeak

Gari — 2006/10/31 13:01
All together:

Spam gutxiago eta jario gehiago!
Spam gutxiago eta jario gehiago!
Spam gutxiago eta jario gehiago!
Spam gutxiago eta jario gehiago!
Spam gutxiago eta jario gehiago!
...

Re: Baketik, spammer lotsagabeak

Felipe M. - HERRI IRRATIA — 2006/10/31 15:21







Kaixo guztioi.




Harri eta zur
geratu naiz aurreko mezuak irakurri ondoren. Herri Irratiko web-magazinaren
arduradun naizen aldetik, barkamena eskatu behar dizuet gure aldizkaria jaso
nahi ez, eta hala ere jasotzen duzuen guztiei. Gure politika beti izan da
magazina jaso nahi ez duten irakurleak berehala zerrendatik kentzea baina,
baliteke zenbaitetan, deskuiduz, eskaera batzuei jaramonik egin ez izana.





Berriro ere barkatu denoi. Zerrendatik ezabatuak izan nahi duzuenok mesedez
bidali e-mail bat boletindigital@herri-irratia.com helbidera.




Eskerrik asko.





Felipe
M.Retamal



Herri
Irratiko WEB magazina



 



Re: Baketik, spammer lotsagabeak

Luistxo — 2006/10/31 16:19
Gauzak ez dira horrela: inork buletin bat jasotzeko eskatzen duenean, orduan gehitzen duzu... Aldrebes egitea, spammer bat izatea da, jendearen postontziak eskatu ez duen gauzekin betetzea.

Re: Baketik, spammer lotsagabeak

Ramuntxo — 2006/10/31 17:14
Spammerrak Ramuntxoren heriotza bultzatu zuten aldetik dohakiela nere madarikaziorik handiena. Bakea, viagra edo annal sexa dela, nere buruhauste handiena izan ziren neure burua akabatzea erabaki nuen arte.

Re: Baketik, spammer lotsagabeak

ejpanich guy — 2006/11/01 09:10
que pacha booooca???

Re: Baketik, spammer lotsagabeak

Jabi — 2006/11/01 13:32
Niri ere heltzen zait pdf hori dakarren web magazina neuk inoiz eskatu barik, eta batzuetan 4 mega ere hartzen du. Tamalgarriena da spama baina edukiari dagokionez... Euskara hutsaren hurrengo da jada Herri Irratian bezala PDFan.

Re: Baketik, spammer lotsagabeak

oier g — 2006/11/02 00:14
Ba neri bere sasoian egin zesten jaramon Loiolatarrak, eta kendu
ninduen zerrendatik. ¡Baketikekuak ez ordia! Idazten detzetenian
bueltan etortzen jataz mezuak! Burruka armatuan alde edo kontra nagoan
be replanteatzen hasi naiz.

Re: Baketik, spammer lotsagabeak

Iigo — 2006/11/03 14:33
Bada, zabor postaz gain, posta arrunta ere erabiltzen dute fraileek eta nire anaiaren kasuan gutuna bidali diote berak inoiz eman ez dien datuekin. Elkarrik bazituen baina ez Baketik. Datu trafiko baten aurrean gaude?

Re: Baketik, spammer lotsagabeak

peio-p — 2006/11/06 09:47
NIRI ERE EZ ZIDATEN BAJA EMAN HASIERAN BAINA BIGARRENERA BAI... ENPIN!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz eta han euskaraz idazten dudana, Umap euskarazko batzailera filtratzen da. Blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses


Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa

Azken erantzunak
Ze ona aplikazioa! Ainhoa, 2012/02/08
Lurraldetasunaren koxka Luistxo, 2012/02/06
Estekak eta... Luistxo, 2012/02/06
Euskal Sexual Herria, nahiago Goio Arana, 2012/02/06
INDEPENDENTZIARAKO ESZENATOKIAK Karmelo Landa, 2012/02/06