Ingelesen hilerria
Wheylona gure artean
Ostiralean, Wheylona ezagutu nuen. Gure etxera etorri zen afaltzera. Internetek jendea isolatzen duela diote teknofoboek, baina nik uste dut jendeari konektatzen laguntzen digula. Donostiako blogaririk interesgarriena da, nire iritzian, Wheylona. Atzerritar baten begiekin ikusten du gure hiria, gure mundutxoa, eta horrek perspektiba interesgarria ematen dio.
Los Angelesekoa da Wheylona eta urtebete darama Donostian. Emakumezkoa da, eta ez da hori bere izena... Lotsatia da bere identitate eta irudiarekin, eta horretan lagako dugu.
Euskara ikasteko saioetan... lehen lehen urratsetan dago. Erdi txantxetako mezu bat idatzi diot ingelesezko aldean, ergatiboa azaldu guran. Mintzalagunaren bila dabil. Donostiako Bagera-n, euskara maila minimo bateko lagunei laguntzen diete mintzalagunaren bidez, eta ez dakit hor sartzen ote den Wheylona. Baina ingelesez praktikatu nahiko balu inork (Wheylona, gainera, hizkuntza irakaslea da), goizetan Donostian, akaso tarte bat aurkituko du neska jator honekin. Jarri kontaktuan luistxorekin luistxo a bildua eibar.org e-posta helbidean.

Re: Wheylona gure artean
Ados zurekin, Wendyren Donostiako bloga oso hona da. Sustatun eman zenuten Wheylonaren berri eta egunero jarraitzen dut. Gaur plazaratu duen idazlana (argazkiak barne) estimatzekoa da.
Zer moduz joan zitzaizuen ostiraleko afaria?
Re: Wheylona gure artean
Nire ikaslei jarri diet Wheylona-ren bloga eredu gisa, beste batzuen artean: http://littera.deusto.es/eswiki/index.php/Ist0607
Littera Planet sortu
berri dugu (oraindik oso gaizki lokalizatuta dago, informatikako
bekarien eskuetan gauza bitxiak gertatzen baitira hizkuntzekin). 40
blogari berri ditugu, baina hemendik aurrera Litteratik kanpo.
Laister arte!