Ingelesen hilerria
Lokalizazioa, menuak eta jana (EH 2.0rako)
Osteguna, hilak 21. Lokalizazioari buruzko mahainguru batean egongo naiz Donostian, Martutene auzoko Artelekun, Euskal Herria 2.0 mintegiko lehen jardunaldi egunean.
Mahainguru bat denez, ez dut hitzaldirik eraman behar (suposatzen dut), baina gauza hauek prestatzeko ohar batzuk hartzea ez dago txarto, eta ni jarraian hartutako apunteekin noa.
Duela urte batzuk eman nuen hitzalditxoren bat biltzarren batean esan nuen hau: Ez ditut menuak behar euskaraz, jana behar dut. Eta uste dut horretan nagoela. Horixe dela behar duguna gaur ere.
Mahainguru bat denez, ez dut hitzaldirik eraman behar (suposatzen dut), baina gauza hauek prestatzeko ohar batzuk hartzea ez dago txarto, eta ni jarraian hartutako apunteekin noa.
Duela urte batzuk eman nuen hitzalditxoren bat biltzarren batean esan nuen hau: Ez ditut menuak behar euskaraz, jana behar dut. Eta uste dut horretan nagoela. Horixe dela behar duguna gaur ere.
- Edukia da koxka, eduki euskalduna sortzeko. Edukira iristeko tresnak, edukia sortzekoak, edukia trinkotzekoak.
- Euskarazko komunitatea sortzeko, elebakartasunetik abiatzearen garrantzia.
- Lokalizazioa eta Internazionalizazioa, teknikoki, askoz garatuago daude gaur egunean mendea hasi zenean baino. Software librearen hedapenak eta Interneten zabalkundeak lagundu du horretan. Gaur egunean, tresna informatikoak askoz prestatuago daude jatorriz, eta horrek lana errazten du. Meneame tresna librea sarean jarri zuten, lokalizatzeko prest jarri ere, eta hortik klon polita, Zabaldu.com
- Lokalizazioan urte hauetan estrategia zuzena software librearen bidekoa izan dela uste dut. Maila teknikoan, gettext metodologia eta .po fitxategien estandarra. Terminologia eta fitxategiak eta lanak berrerabiltzeko moduak bideratu beharko lirateke hemendik aurrera, akaso.
- Edukien alorrean, goian aipatutako edukia sortzeko eta trinkotzeko tresnez gain, nola ekin? Teknikan ildoa software libreak erakutsi badu, uste dut edukietan ildoa eduki libreetatik etorri behar duela, filosofia berarekin saiatu beharko dugula egunen batean. Eta, hemen, ñabardura inportantea, Creative Commons Non-Commercial lizentziak ez dira sartzen. Horiek ez dute edukien banaketa librerik edo biderkatzailerik bermatzen.
- Edukia sortzeko politikak... Irudimen gehiago behar dugu. Aurkeztu daiteke Wikipedia dirulaguntza batzuetara? Ikus-entzunezko materialaren ekoizpenean, zer behar dugu, pelikulak subentzionatu, ala bideo-blogari euskaldunentzako plataformak eta edukia trinkotzeko estrategiak bultzatu? Politiken alorrean uste dut galdera zailak daudela erantzuteko.
Re: Lokalizazioa, menuak eta jana (EH 2.0rako)
Nire ustez, erabilera ez komertziala debekatzen duen eduki bat ezin da "copyleft" bezala izendatu, hitz horren esanahia ondo lotuta eta adostua bait dago. Baina guztiz copyleft ez izateak ez du esan nahi nahiko edo oso librea ez denik. Zuk diozuna irakurrita, NonComercial klausula erabiltzea oker galanta dela ematen du, eta hori frogatzeke dago. Software librearen kasuan agian ez (biok berdin edo oso antzera pentsatzen dugula uste dut), baina musikaren kasuan ez dut hain argi ikusten. Eduki mota horren ezaugarriak eta egoera aztertu dituzu? Musikariek kontzertuak egiten dituzte eta horrekin dirua irabazi, baina zer gertatzen da euskal idazleen kasuan? Galdera asko ikusten ditut nik baina badirudi zuk erantzun bakarra daukazula.
Software munduan gabiltzan euskaldunok gai hauei buelta asko eman dizkiegu (goizago hasi garelako) eta gure erabakiak ere hartu ditugu. Ederto. Baina orain, beste edukietan murgilduak dauden euskaldunen txanda da. Beraiek bakarrik dira erabaki zuzena hartzeko gai direnak; ez gu, eduki mota horien ezaugarriak eta egoera desberdinak bait dira.
Re: Lokalizazioa, menuak eta jana (EH 2.0rako)