Hemen zaude: Hasiera Blogak Ingelesen hilerria Artxiboa 2006 Iraila 14 Euskal Herria 2.0 jardunaldietan
Dokumentu Akzioak

Ingelesen hilerria

Euskal Herria 2.0 jardunaldietan

Jardunaldi interesgarri batzuk antolatu dituzte Donostian (Artelekun), datozen bi ostegunetan, irailaren 21ean eta 28an: Euskal Herria 2.0.

Egitaraua hemen duzue, eta izen guztiak oraindik konfirmatzeke dituztenez, ez da ageri hizlaririk... Baina jende interesgarria egongo da. Horietako batzuekin egingo dut nik berba, 21ean, 18.00etan, mahainguruan: Lokalizazioa Euskal Herrian. Nirekin izango dira Gotzon Egia (EIZIE; Foru Aldundia), Joseba Makazaga (EHU) eta Arkaitz Zubiaga (Zabaldu.com, Mutilmedia).

Lokalizazioaz ez dugu l10n terminoarekin ulertzen den maila edo zentzu tekniko horretan berba egingo. Uste dut beste bat dela antolatzaileen asmoa: Euskal Herria munduan nola kokatu sarean, sareko mundu hori nola ekarri, erabili, Euskal Herrian... Saiatuko gara ikuspegi batzuk ematen norabide horretan.


Luistxo Fernandez 2006/09/14

Re: Euskal Herria 2.0 jardunaldietan

gaztelumendi — 2006/09/14 21:06
Interesgarri eta gainera beharrezkoak.
Euskal Herrian, horrelako ikuspegia lantzeko mintegirik ez da egon orain arte. Blogetan, Sustatun, posta zerrenda batzuetan berba egiten dugu... baina Interneten aro berriari heltzeko orduan, nor bere kabuz ibiltzen garela iruditzen zait.

Nik ere gogotsu hartu ditut topaketok. Ikusi dut auzolanean antolatzen ari direla... eta baikorra naiz.

Orain jendearen erantzuna eta oihartzuna behar dute.... Euskal Herria 2.0 horretara helduko bada.

Gainontzekoa Artelekun ikusiko dugu.  Wifia irekia ere badago -ez da ohikoa oraindik gure herrietan- eta hori be profitatu beharko dugu,  ekitaldiak ahalik eta egokien jarraitzeko.

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz eta han euskaraz idazten dudana, Umap euskarazko batzailera filtratzen da. Blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses


Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa

Azken erantzunak
Ze ona aplikazioa! Ainhoa, 2012/02/08
Lurraldetasunaren koxka Luistxo, 2012/02/06
Estekak eta... Luistxo, 2012/02/06
Euskal Sexual Herria, nahiago Goio Arana, 2012/02/06
INDEPENDENTZIARAKO ESZENATOKIAK Karmelo Landa, 2012/02/06