Macondo eta Obaba
Luistxo Fernandez
2006/06/29 09:10
Andu Lertxundiri esker jakin dut Kolonbian Macondo jarri nahi ziola Aracataca herriko alkateak bere herriari. Bertakoa baita Gabriel Garcia Marquez. Baina ez Marquezi es beste batzuei ez zaie gustatu ideia, eta azkenean ez dute izen aldaketa egingo.
Dena den, Tagzanian begiratu eta ikus daiteke mundua ez dagoela Macondo faltan. Bai zenbait Macondo (Kolonbian bertan eta Angolan), eta baita Obaba batzuk ere (Kongo aldean).
Izen aldaketa arrakastatsuagoa izan zuen Brasilgo herri batek, Fidel Castroren omenez Fidelandia deritzo orain hari.

Erantzunik ez
Txiklea doan Googleplexen
Luistxo Fernandez
2006/06/13 17:32
Big Red txikleak eskatu zizkidan Oihane Kruzealegi Joyitak Kaliforniatik EHra bueltan eroateko...

Aurkitu ditut, doan daude Googleplexen. Baina, klaro holako dosietan... nahi beste hartu daitezke, baina apuro apur bat ere ematen du. Ea dendaren batean pakete osoa aurkitzen dugun.
Ez da txiklea Googleren egoitzan doan dagoen bakarra. Munduko janari guztia, nahi beste, doan ematen diete hemengo langile eta bisitariei. Eta ondo prestatua, ez pentsa gero.

Euskarazko software eskaintzaren inguruan El Pais-erako
Luistxo Fernandez
2006/06/05 12:32
El Pais-en gaur, País Vasco edizioan paperean, euskarazko software produkzio librearen inguruko artikulua dator. Nire berba batzuk daude tartean. Alex Fernandez Divulcat-ekoak bidali zizkidan galderak, eta erantzunak eman nizkion nik. Testu jarraian dago artikulua, baina Alexekin egindakoa galde-erantzunen eran nahi baduzue, hementxe jarraian.
- Zer instalatu dezake euskaldun batek bere ordenadorean?
- Euskeraz lan dezakegu edota beste hizkuntzetan ezinbestekoa da?
- Zer erraminta erabil dezakegu interneten?
- Badago web orriren bat non ezagutzera ematen diren aplikaziorik garrantsitsuenak?
- Codesyntax adibidez aplikazio batzuk egin dituzue euskaldunentzat. zein azpimarratuko zenituzke?
- Hutsunerik handienak, zein bete behar dira?
Hibernazioa bukatu da
Luistxo Fernandez
2006/06/05 11:48
Hibernazioa bukatu da, eta hemen dago Ingelesen Hilerria berriro, itxura aldaturik. 2004ko martxoan sortu zen blog hau, eta orduanik diseinu zatar samar bat izan zuen laranja kolorekoa. Donostiako badiaren, eta Urgull mendiaren argazki bat ere banuen, Ingelesen Hilerria non dagoen zehaztuz, baina orain diseinu hori desagertu da, Flickren hilobiratu dut.

Goiburu berriko neska anonimo horiek, guateque batean mozkortzen... Zeren alegoria ote? Ez dakit. Gustatzen zaidan irudi bat da, besterik gabe.
Blogaren azpiegitura aldatu da. Lehen Coreblog eleanitz bat zen, eta orain Bitakora, CodeSyntax neure enpresak berak sortutako proiektua. Hala ere, teknikoki orain ez da blog elebiduna... The English Cemetery aparteko instantzia bat da. Ez dakit asko aldatzen den kontua, baina apur bat aldendu egiten naiz behinola zehaztu nituen blogintza eleanitzaren dekalogotik.
Gainerakoan, erantzun zaharrak eta permalink zaharrak balioa dute orain ere. Trackback-ak desagertu dira, eta ez dira gehiago izango. Pingback-ak, akaso, ikusiko dugu. Erantzunetan spamik ez izateko, captcha erako galdera bati erantzun behar zaio. Mezuak antolatzeko, tag edo etiketen bidezko aukera izango du orain, lehen ez bezala (lehen ez neukan atalik). Desabantailaren bat ere badu sistema honek, Eibar.org-eko portadan ez dira blogetako azkenen artean neurerik azalduko...
Bestalde, batzuek jakingo duzue, baina blog honen aspaldiko bertsio espainolak bere domeinu propioan segitzen du: Mapamovil.net