Hemen zaude: Hasiera Blogak Ingelesen hilerria Artxiboa 2005 Abendua 19 Kontsumismoaren alde
Dokumentu Akzioak

Ingelesen hilerria

Kontsumismoaren alde

Kontsumismoa humanismo mota bat da, Vicente Verduren artikulua, Juan Freire galiziarraren blog guztiz interesgarrian ezagutu nuen joan den astean. Aitzakia eman dit aste honetan entregatu beharreko Irutxuloko Hitza egunkarirako zutabea osatzeko.

Kontsumismoaren alde

Duela gutxi aurkitu nuen idazle espainol baten artikulu eta ideia interesgarri bat, "Kontsumismoa humanismo mota bat da". Kontsumoaren bidez, aukerak egiten ditugu, zentzumenak lantzen, geure gustuak esploratzen ditugu, eta objektuenganako maitasun lehor baten ordez, libidoaren bidez berreraikitzen dugun gauzekiko dugun harremana. Errepresioaren eta kontinentziaren ordez, ilusioa eta konpultsioa.

Kontsumismoaren garairik agerikoenean, Gabonetan, entzuten dugu berriro ere kontsumoaren oker morala gogorarazten digun topìko progresista hori. Inork kasurik egiten ez dion topikoa izango da, baina, en fin, korrektotasun politikoaren aldarean jasoa dago hori. Eta horrekin batera, kontuz!, adi!, ea zer aukeratzen dugun umeentzat. Ez, gero, jostailu sexistarik. Ez jostailu belikorik. Kontuz telebistaren aurrean ikus dezaketenarekin, bideo-jokoekin, Internetekin.

Baina, argi pentsatuta, gaurko haurren jostaketa biolentoak, ez ote dira aurreko belaunalditakoen antzerakoak? Hiriko asfaltoan barik, zelairik zelai jolasten zuten umeek ez ote zuten igelik edo katurik torturatzen aukera zegoenean. Horren aldean, okerragoa ote metraileta birtual batekin tiro egitea ordenagailu pantaila batean? Jokoaren eta errealitatearen arteko muga ez dute bereizten haurrek. Benetan? Gu ere ez ginen haur izan. Ni, behintzat, Mazinger Z-rekin hazitakoa naiz, makina bat marrazki bizidun biolento eta telebista ordu kontrolbakorekin hazitakoa naiz. Nire umetako jostailu faboritoa gogoan dut: pistola galaktiko bat, plastiko gardenekoa, sakatu eta mekanika apur batekin, matraka-soinuarekin batera, txispa distiranteak ere ateratzen zituen. Makina bat lagun garbituko nituen harekin, je je.

Ez dakit zergatik ukatu behar diodan pistola galaktiko haren plazerra orain neure semeari. Zergatik ez kopina polit bat alabarentzat? Nahikoa da. Diskurtso apokaliptiko gehiago ez. Goza dezatela umeek, guk gozatu genuen eta orain gozatu nahi dugun bezalaxe.

Honekin ez dut esan nahi Gabonetako kontsumismo hau zoragarria iruditzen zaidanik. Izan ere, Interneteko alderdirik okerrenaren akats bera ikusten diot: spam nekagarri hori, dela publizitateakoa, dela zorion bidalketa masibo eta ustez ezinbestekoa. Baina, horren gainetik, ze kristo, ondo ere igarotzen dugu, igaro nahi dugu, konplexurik gabe, ze demontre!

Luistxo Fernandez 2005/12/19

Re: Kontsumismoaren alde

Unai — 2005/12/20 23:05

Hori da Luistxo!!!!! Aurrera!!!! Zuzentasun politikoaren aurka!!!!


Nik V ikusten nuen, eta martzianoak hiltzen genituen jolasean. Harriak botatzen genizkion etxe ondotik pasatzen zen trenari. Ur-pistolekin tiro egiten genuen. Bideo-jokoetan mugitzen zen guztia hiltzen saiatzen ginen. Sabrinaren titi erdia gabon zaharrean ikusi nuen, eta kioskoetan aldizkari pornoak lapurtzen genituen.


Egun, 28 urte ditut. Eta gizaki normala naiz.


Eta bestetik, Eguberriak atsegin ditut. Eta kalean nabaritzen den kontsumismo guztiarekin, gehiago atsegin ditut. Eta gero beherapenak etorriko dira, eta gehiago gastatuko dut.


Eta bukatzeko, gora liberalismoa eta merkatu-askea.


:p



Re: Kontsumismoaren alde

Jozulin — 2005/12/21 15:18

Carpe Diem!!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz eta han euskaraz idazten dudana, Umap euskarazko batzailera filtratzen da. Blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses


Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa

Azken erantzunak
Ze ona aplikazioa! Ainhoa, 2012/02/08
Lurraldetasunaren koxka Luistxo, 2012/02/06
Estekak eta... Luistxo, 2012/02/06
Euskal Sexual Herria, nahiago Goio Arana, 2012/02/06
INDEPENDENTZIARAKO ESZENATOKIAK Karmelo Landa, 2012/02/06