Ingelesen hilerria
Gu, blogari euskaldunok
Blogista euskaldunen topaketa deitu dute. Han izango gara. Elkarren aurpegiak ikusiko ditugu. Nolakoak ote gara? Horrelakoxeak, akaso:

Joan den ostiralean atera ziguten argazki hau. Lau blogista euskaldun Deustun, Euskal blogosfera gaur mahainguru torrealdaikoan parte hartu ostean, Joseba Abaituak gonbidatuta (bera da argazkigilea). Ikusten denez, blogari euskaldunak basko arruntak gara. Gizonezkoak zatar samarrak, eta neskak polit-politak.
Irudikoak gara: Jabi Zabala Sarean.com , Arantza Tamayo Obabatxue.com , Luistxo Fernandez Ingelesen Hilerria eta Nerea Basterretxea Littera.
Beraz, Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian, apirilaren 17ko arratsalde-iluntzean, hauteskunde-emaitzak jarraitzearekin batera, Blogs & Beers elkarretaratzea. Deialdia hemen eta baita topaketaren orri ofiziala.
Blogs & Beers izenaren inguruan, batzuek diote BST beharko lukeela euskaraz, Blogak, Sagardoa eta Txakolina. Bedi, beraz, BST. Neuk ikonoa sortu dut, eta menuan jarri loturarekin, honaxe: http://www.espaloia.com/images/B2005

Zuek ere berdin egin dezazuen, hemen daukazue.
Re: Gu, blogari euskaldunok
informatikaz oso gutxi, baina irakurtzen badakit. gustatu egiten zait.
tetris gustatu zitzaidan, kontaktoa gehiago, baina "torrealdaikoa"rekin goia jo duzu.
mertzi
Re: Gu, blogari euskaldunok
Goia jo duzu, bai, argazki honekin pulitzerra irabazteko usterik ez duzu edukiko. Zatarrak bai gu, eta aurpegi zurbil horiekin somatzen da azkenaldion eguzkitan ez garela paratu. Makina aurrean ordu larregi sartzen ditugun seinale? Egungo euskaraz esaten dan moduan, ya te vale. Torrealdai moreno-moreno ikusi dut beti... Banoa karraderan bidaia agentziara, Lanzaroterako txartela erosten. Elgetan mendekua: kamara eramango dut.
Re: Gu, blogari euskaldunok
Argazkia ikusi eta Jabik esandako moduan moreno falta izugarria dugula uste dut. Elgetarako solarium bono bat erostea gomendatzen dizuet, ni erostekotan nago behintzat.
Luistxo, plazer bat zu ezagutu izana (Jabi ere bai). Ea Blogs & Beers edo BST horretan berriz ikusten garen.
Nere.
Re: Gu, blogari euskaldunok
Antzerkitik atera bezain laster etxera abiatu naiz, ordenadorea piztu dut eta nire blogean sartu orduko
zure iruzkina ikusi eta eeeeeeeeeez!!! Publikatu dozu argazki madarikatu hura (ez nuen uste horrelakorik egiteko gai zinenik, ikusikozu) baina laister izango dozu nire mendekuaren berri... kar, kar, kar...
Re: Gu, blogari euskaldunok
Irlandarren bandak be bialduko dau espedizino bat.
Makarrovski Koronela eta Ondarru komandantea han izango gozak, sagardo ta txakolinaz berba egiten eta blogez edaten.
Re: Gu, blogari euskaldunok
Ejerzito irlandarreko goi-agintariek txofer moduan onartzen banaute, neuk eroango ditut koronela eta komandantea Elgetara.
Mantatxo bat ere eroango dut badaezpadan, txoritxo batek esan dit-eta Luistxok gogo handia duela arrisku-kirol gaelikoetan aritzeko.
Re: Gu, blogari euskaldunok