Bidean . . .
apple
Apple eta Android
Atzo Steve Jobs-ek prentsaurrekoa eman zuen azkenengo hiruhilekoan Apple-ek datu ekonomiko apartak izan dituelako.
Hona hemen berak esandakoak labur-labur (prentsaurrekoa ingelesez hemen):
Salmentak eta aplikazioak
iPhone:
- 14,1 M iPhone saldu dituzte azken hiruhilekoan
- 275.000 IOS aparailu aktibatzen dira egunero
- 300.000 aplikazio
Android:
- 200.000 aparailu aktibatzen dira eguneko
- 90.000 aplikazioa
Blackberry:
- 12,1 M unitate salduta azken hiruhilekoan
- Ohikoa ez duten merkatu batean sartu beharko dira
- Garatzaileak konbentzitu beharko dituzte euren plataformarako ere garatu dezaten (Android eta iPhone-az gain)
Android
Android oso fragmentatua dago:
- Ekoizle bakoitzak bere interfaze propietarioa instalatzen du (bereizteko)
- Aparailu bakoitzak sistema eragilearen bertsio ezberdina izan dezake, baita pantaila-tamaina ezberdina ere, garatzailearen lana zailduz
- Market bat baino gehiago (Amazon, Verizon, Vodafone, ... bakoitzak berea). Garatzaileek guztietara igo beharko dute?
Tablet-ak
- Alde handia omen dago 10 eta 7 hazbeteren artean. 7 hazbete ez da 10-en %70a, %45a baizik. Aplikazio pobreagoak egiten omen dira pantaila txiki horrentzat
- Bere ustez, hemendik urtebetera 7 hazbeteko gadget-ak egiten dituztenak 10ekoak egitera pasako dira, erabiltzaileak soporterik gabe utziz
- Google ari omen da esaten ez erabiltzeko egungo Android bertsioa (Froyo), datorren urtean aterako den tablet-bertsio bati itxaroteko
- iPad-ak 35.000 app vs iaia zero Androiden tabletek
- iPad-ak dituen osagai guztiak Apple-ek berak sortu ditu, urte hauetan zehar ikasitakoa erabiliz.
- Produkturik onena preziorik lehiakorrenean. Jobs-en ustez oso prezio lehiakorra daukate eskaintzen dutena kontuan hartuz
Merkatu-kuota
Merkatu kuota dela eta, Apple-en helburua ez da produktu merke bat atera eta kuota handi bat bereganatzea. Produktu geroz eta hobeak egin nahi dituzte, prezioan ere pixkanaka beherantz joaten, ahal bada, baina beti ere produktuaren ezaugarri bikainei eta erabiltzailearen esperientziari garrantzia emanaz.
Haizean bada zerbait
Haizean bada zerbait. Gutxi gora behera, hala itzul daiteke gaur Apple-ek San Frantziskon egin duen ekitaldiak zuen leloa: There´s something in the air.
Apple-k azken urteetan lortu duena ikusgarria da. Jende ugari dago beraiek egiten dutenari begira, baita beraien produktuak erabiltzen ez dituztenak ere. Gainera, marketinaren ametsetako bat lortu dute: bere bezeroak dira Apple-en komertzialik onenak. Desioa oso ondo lantzen dute, baita esklusibitatea ere. Nola da posible bestela interneten horrenbeste zarata eta zurrumurru sortzea?
Berritasunak hauexek dira motxean:
- Time Capsule: Airport Extreme + 500 edo 1000 giga-ko disko gogorra.
- iPhone: plazaratu zenetik, duela 200 bat egun, 4 milioi unitate saldu dituzte, eguneko 20.000.
- iPod Touch-arentzako eguneraketa: 20 euroren truke Mail, Maps, Notes, Stock eta Weather. 20 euro??? Mekaguensos!
- iTunes: pasa den astean 4.000 miloigarren abestia saldu zuten. Telesailen 125 milioi atal saldu dituzte eta 7 milioi filme (eta musika eta filmen merkatua krisian dela diote???).
- iTunes Movie Rentals: pelikulak alokatzeko sistema. Pelikula arruntak 2,99 dolar, berriak 3,99 dolar, HD-koak 4,99 dolar. 30 eguneko epea daukagu ikusteko. Ikusten hasi ostean, 24 ordutan borratu egingo da.
- Apple TV berria eta merkeagoa (antza, AEB bakarrik da merkeagoa, ejem ejem).
- MacBook Air: in-presionante. Irudiak ikusi besterik ez dago. 13,3ko LED pantaila panoramikoa. Gune estuenean 0,4 zm eta "lodienean" 1,93 zm. Bateriak bost orduko iraupena daukat. Bluetooth-a eta Wifia dauka, baina ez dauka Ethernet-ik ezta DVD irakurgailurik (Apple-ek bere betiko estiloan, USB bitartez konektatuko den irakurgailua salduko du 99 dolarretan). Ekologikoagoa ere ba omen da (aluminiozko karkasa, enbalaketa gutxiago behar du, ...). Honen izena: 1.699 dolore eta euro. Lanean genuen zalantza argitu da: bi USB portu dauzka :-). Garestiegia iruditzen zait, MacBook Pro-a baino pixkat merkeagoa da eta.


Azkar-azkar pentsatuta bi ondorio datozkit:
- Musika eta entretenimenduaren kultura ez da hil. Eraldatu egin da. Lehengo enpresak eraldaketa horretara egokitu behar dira.
- Apple-ek badu ohitura txar bat, dolarra eta euroa parekatzearena. Pertsonalki, dezente kabreatzen nau halako gauza batek. Beste detaile itxusi bat iPod Touch-aren eguneraketak 20 euro balio izatearen da. Orain egun gutxi halako aparailu bat erosi duenari zer nolako aurpegia geratzen zaio? Detaile txiki bat da. Baina Apple-ek ez luke bere burua Jainkoarekin parekatu behar. Orain goian daude, baina nork jakin hemendik 10 urtera bertan egongo ote diren. Detaile txiki hauek zaindu beharra dagoela uste dut.
Appleberrin eta Applesfera-n
guzti honen berri nik baino hobeto eman dute.
Keynote-aren bideoa ere Apple-en webgunean ikusi daiteke jada. Ordu eta erdiko iraupena omen dauka. Hala ere, gustora ikusiko dut, badakizue, marketina. Laster gure informazio ministroa halako zerbaitetan jarriko al dugu? Marketineko arduraduna honen alde dago.