Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / Promozioa egiteko era ezberdinak

Promozioa egiteko era ezberdinak

Mikel Lizarralde 2011/12/06 13:00

Astea pasa zait Kisalek antolatutako Blogs&Bikes-ari buruz ezer esateke. Gustura erakusten ditut gertuko inguruak; norberarentzat ohikoak izan daitezkeen txokoak gustagarriak egiten zaizkio ezezagunari.

Hauxe izan dugu Debabarreneko BTT zentroa ezagutzera emateko Kisalen egindako bigarren saioa. Hemen egin nuen kronika larunbat honetakoaz, eta hemen irailean kazetari espezializatuekin eskualdea erakutsiz jardun genuenekoa.

Batak zein besteak helburu ezberdinak zituzten. Bietan kontzeptu bera jorratu dugu: edukia da iragarki berria.

Blogs&Bikes-ean 27 blogari eta lagunei Mintxetako BTT zentroa eta ibilbide bat erakutsi genien, aldarte onean Elgoibartik Mutrikurako bidea egiten genuelarik. Etorritakoek zenbaitzuk tuiteatzen jardun zuten, euren blogetan idazten edota argazkiak ateratzen. Hona hemen nik ateratakoak:

 

Irailekoan mendi-bizikletan espezializatutako aldizkarietan agertzea zen helburua eta emaitza polita izan du. Planeta MTB aldizkarian 18 orriko erreportajea, eta El mundo de la Mountabike-en 9koa. Azkar-azkar argazki ziztrin hauek atera dizkiet bata zein besteari:

 

Zenbat balio dute erreportaje hauek? Eta zenbat balio du lagun-taldean eskualde bat ezagutzera emateak?

etiketak: , , ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi "sei" zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut CodeSyntax eta Tagzania Services enpresetan. Hemen idazteaz gain beste hauetan ere idazten dut: MacMikel, CodeSyntax-en bloga eta Tagzania-ren bloga. Twitterren ere banabil txio-txioka.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-SA (3.0 bertsioa) lizentzia dauka.

Nabigatu euskaraz