Hemen zaude: Hasiera Blogak Bidean . . . Artxiboa 2010 Uztaila 02 Egizak lo eta...
Dokumentu Akzioak

Bidean . . .

Egizak lo eta...

Ateak ireki zenituztenean zuenera joateko ohitura hartu nuen. Produktu ona zenuten, gustura dastatzen den horietakoa. Lehiakideak ikaratu zenituzten.

Denborarekin, ordea, zuen arreta okertzen joan zen, lehor azaltzen hasi zineten, zakar tarteka. Hori ikusita, nahiago izan nuen gehiago ez agertu.

Urteak pasa dira, lekuz aldatu zenuten saltokia eta zuen lehortasuna ere ez ei da horrenbesterako jada. Itzultzea pentsatu nuen aurrekoan, ez nintzen joan.

Baina lehiakideak jada ez dira zuen beldur. Parez-pare jarri zaizkizue. Eta gaur bertan sartu naiz. Ondo hartu naute, baita oparitxoa ere egin.

Ez da nahikoa produktu ona edukitzea; produktua garrantzitsua da, baina are eta gehiago esperientzia. Erosi eta kontsumitzearen esperientzia da gakoa.

Mikel Lizarralde 2010/07/02

...ta jango dek "me".

Goio Telletxea — 2010/07/02 16:19
User Experience delakoari buruz aritzen gara askotan Internet arloan. Offline ere Consumer Experience bera ere zein garrantzitsua den. Askotan aipatzen dut horixe bera. Zein gaizki zaintzen den hori. Nola nabari den krisi aurretiko horretan saldu eta zerbitzatu ugari egin izan dela, zerbitzua gutxienekoa zela, berdin berdin saltzen zela. Oraindik ez dira batzuk konturatu horren garrantziaz. Publiko aurrean saldu edo atenditzen dagoen horren papera zein garrantzitsua den, produktu edo zerbitzu ona bera bezainbeste. Fidelizazioaren gakoetako bat da. Ta ez dira konturatzen offline ere "conversation" hori zein garrantzitsua den, eta ez soilik salerosketa kontu hotza soilik.

Opariak ondo daude, baina ez da gauza bakarra. Tratua ere bada esperientziaren parte. Horrexekin asmatzen duenak aurrera egingo du. Ta horretarako, denetarako bezala, pasioa eta bokazioa basikoak dira.

Beraz, zein da sekretua? Izan daitezela autentikoak ta saiatu daitezela beraiengandik hoberena eskaintzen euren bezeroei. Nabarituko da ta. Ea ikasten duten Mikel. :)

Arrazoia

Mikel Liz. — 2010/07/06 16:49
Arrazoia Goio, ea ikasten duten. Kuriositate moduan, lagun batek hau irakurri ostean galdetu dit ea "X" negozioaz ari nintzen. Eta asmatu egin du. Pozten naiz niri bakarrik gertatzen ez zaidalako, baina negozio horrentzako, arduratzeko modukoa.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)