Hemen zaude: Hasiera Blogak Bidean . . . Artxiboa 2009 Urria 08 Berriz ere bidean
Dokumentu Akzioak

Bidean . . .

Berriz ere bidean

Blog honi Bidean izena jarri nion. Berau sortu baino aste batzuk lehenago Done Jakue edota Santiago bidean nengoen (bertakoak dira headerreko eta profileko argazkiak), On the road Jack Keruac-en liburua alboan nuela.

Oraindik ere opor-egun batzuk geratzen zaizkidanez berriz ere bidean jarri behar gara bizikleta eta biok. Eta berriz ere Done Jakue bidea egitera noa, bide frantsesa deritzanetik.

Zergatik egin behar dudan berriz ere bide bera? ba ez dakit, gogoa daukat eta kitto. Hori bai, aurkitu dut nire burua zertxobait zuritzeko moduko aitzakia: OpenStreetMap-erako datu bilketa masiboa egitea.

Zortzi egun beharko ditut, gutxi gora-behera eta eguraldia lagun, Santiagora iristeko, beraz zortzi egun emango ditut mapa-jai konstante batean. Datuak jasotzeko GPS-a, argazki kamera eta koadernoa, besterik ez ditut eramango.

Orain bi urte bidea egin nuenean Tagzania & CodeSyntax-en hastear nengoen. Garik GPS-a eman zidanez, han grabatutakoa OSM-ra igo zuen. Oraingoan helburua herrien mapak hobetzea eta erromesentzako puntu interesgarriak gehitzea da.

Bidaitxo hau egiteko gogo bizia dut. Badaukat halako sentsazio bat aurrerago etorriko den bidaia luzeagoren baterako prestaketa dela. Prestaketa, batez ere, mentala eta pertsonala.

Ahal izanez gero, hementxe bertan joango naiz eguneroko bat egiten. Orain bi urte idatzi nuen hura irakurri dut jada; ea orduan bezain ondo pasatzen dudan.

Ultreia!

 

Mikel Lizarralde 2009/10/08

Ondo pasa!

birasuegi — 2009/10/08 13:27
Ondo pasa eta lan asko egin!

ondo pasau!

asier — 2009/10/08 21:22
Lehen agurrik esateko astirik bez! Ondo pasau! Bestiok hamentxe geratuko gara, enbidixa galantaz... Zaindu!

Aupa zu!

Eneko — 2009/10/10 00:18
Aupa Mikel,

garai polita da, ea eguraldia duzun lagun. Eta "bidean..." hurrengo doazenentzat OSM-n edo blogean arrastoa utzi. Lagungarri izango dute, seguru. Aupa zu!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut CodeSyntax eta Tagzania Services enpresetan. Hemen idazteaz gain beste hauetan ere idazten dut: MacMikel, CodeSyntax-en bloga eta Tagzania-ren bloga. Twitterren ere banabil txio-txioka.

Azken erantzunak
Arrazoia Mikel Liz., 2010/07/06
...ta jango dek "me". Goio Telletxea, 2010/07/02
2009ko gastu miltarra espainian Ander Goñi, 2010/05/14
Errepublika eta ideiak Mikel Liz., 2010/05/13
Beste ideia bat erral, 2010/05/13
Azken sarrerak
Zappos 2010/06/11
Hartu arnasa 2010/05/06
Etiketa lainoa
2008 Badiola Egunkaria Eibar Erreala Errebal Slow amama amazon apple armada banketxeak bariantea blogak buztan luzea dendak ecommerce eduki libreak eibar ekologia elkar enpresa ereserkiak erreala este gomendioak hiru_handiak hiru_haundiak ikea indubrik internet jorge luengo ken follet krisia krugman macbook air madril marketin aretoa marketina musika nere gauzak openstreetmap plater-marketina santiago bidea seo slow trafikoa world without end