Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera irratia

Kalamuatik Txargainera

irratia

Amarauna saioan tertuliakide

Blogari izateak dauzkan gauzak!

 Pasa den domekan blogen gaineko, edo blogarien tertulian hartu nuen parte. Aurreko domekan hasi zen eta lehenengoan Patxi Traperok, Jozulinek, eta Josu Mendikutek hartu zuten parte. Bigarrenean, Patxik atzera ere, Iturrik eta hirurok.

Etxetik jardun nuen, telefonoz, goizeko 10,30etan da-eta. Goizegi domeka goiz baten Donostiaraino joateko. Gainera automobil barik. Gaur entzun dut tertulia, Patxik jarri baitu bere blogean: hementxe. (ia amaieran)

Berba gutxi egin nuen, ni naizen berritsua izateko. Biana momentu baten esan zidaten gehiegi mugitzen nenbilela, eta telefonoaren kablearekin zarata egiten ari nintzela. Orduan, ez mugitzearekin batera, mutu geratu nintzen! Enfin! Gero, esaldi bakoitzaren amaieran, "ezta?" bat esan eta barre algara! txotxola itxura hartuko zidan batek baino gehiagok. Hori bai, beste garabazio batzuetan ahotsari "pija" itxura hartu diot, eta oraingoan ez. Ederto!

Iturrik bahin baino gehiagotan egin zion erreferenztia gure adin handiari, eta egia esateko han ibili ginen aitona/amama Kipuletaren moduan: orain 10 urte; akordatzen zara duela lau urte; zazpi, ez sei....Horrela Iturri berrogei ez, laurogei dauzkagula ematen du!

Patxiren auekezpenak hasieran ez zidan grazia handirik egin. Pentsatu barik botatzen ditudala gauzak? Horrek zer uste izango du?. Gero, gainera, nire kritikorik zorrotzenak esan zidan berak uste zuela Patxik arrazoia zuela, eta kritikoak inkonsziente deitu zidan. Gaur entzutean, konturatu naiz Traperok horren ostean esaten duela xarma berezi bat ematen didala horrek. Hortaz, konpondu zuen.Eta Iturrik esan bezala Patxi Zalamero! Harritzekoa de, dena dela, belarria zein selektiboa den! eta gauza txarrei gehiago erreparatzen diegula.

Beste alde batetik, esan behar dut gure blogen izena ez zela aipatu, eta Umbralek esan zuena parafraseatuz: "Vengo a hablar de mi blog!". Horretara, inork ezin jakin non sartu behar duen kuxkuxeatzera! Ai, marketina ez da gure ofizioa, gero!

Datorren domekan Jozulin, Josu eta Iturri egongo dira. Hor Jozulin eta Iturriren arteko ahots lehiaketa izango da: biak ala biak oso radiofonikuak. Harrituta geratu naiz, biak ezagututa (Jozulinen lankidea izan naiz eta Iturriren  blog-komunitatekide eta GPSrako ahots-kide naiz) oso inpresio ona hartu nuen: ahots polita daukate irratirako. Disfrutatuko duzue, ziur.

Inork entzun zuen zuzenean? Orain entzun baduzue ere, zer iruditu zaizue? Kritikatu, kritikatu, horrela hurrengoan hobeto egingo dut.

Postaren posta: Iturriri eskatu diot nola jarri Patxiren grabazioa. Eta ea, berak amandako kodearekin (berari ere Patxik emanda) Voilà:

Mila esker, Iturri!

 

Leire Narbaiza 2008/07/16

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz
 


Txargaingo tontorretik dakusat

Zer erantzi (Sustatu)

Anti-gona

 

Azken erantzunak
Litxarreria larroxak Jone Arroitajauregi, 2010/03/18
nire iritzia leire, 2010/03/17
zein da arazua? asier, 2010/03/16
Girls juan, 2010/03/15
Soldadu baten adierazpena Aitziber Iriarte Garin, 2010/02/26
Etiketa lainoa
Amamakipuleta Berde Biharrekuak Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropak baserritar jantzia berde biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri hizkuntza gutxituak irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak kalamuatik kalmuatik kultureta kutureta liburuak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu oinetakoak ostutakoak puntua-jarrita sustatukoa trenean uda udaberria udazkena urriñetik üskara