Kalamuatik Txargainera
gizonezkuak
Gizonezkoendako publizitatea?!
Zelakoa litzateke gizonezkoei zuzendutako publizitatea?
Andrazkoak helburu duten iragarkiei buelta emango bagenie, nolakoak lirateke? Ez lerateke erridikulu samarrak geratuko? Inoiz zeure buruari hori galdetu izan badiozu, behean duzu ikusteko aukera.
Boltxe-tik hartu dut. Asko gustatu zait, eta uste dut balio duela gure lekuan jartzeko, sentitzeko zer den egunero etengabe horrelako mezuak jasotzea.
Irribarrea sortzen zaigu hainbat izen entzutean. Emakuendako direnean, ordea, ez, hain dira ohikoak! Galdera da, emakumeendako hainbeste holako iragarki badaude, gizonezkoendako zergatik ez?
Ikusi, ikusi, ea zer iruditzen zaizuen!
Serafin
Hillan 20 egin gentsan omenajia. Haren kontaketia da hau.
Berandu nabil, betiko moduan. Sekula be ez sasoiz, eta ekittaldi honek merezi dau, benetan. Bihotzak diñostana baiño ez dot jarriko, izan leike gauza batzuk ahatutzia, baiña parkatuko destazue, pasau da aste bete, eta burua selektibua da. Zeozer falta badot, zuek osatu.
Lehenengo eta behin, Serafiñen gaiñian egin gura neuke berba. Serafin entzunez, umetatik ezagutzen dot, gure aittan kuadrillakua eta laguna izan zalako. hamaikatxo gauza bizi izan zittuelako alkarrekin urte oso illunetan. Beti aurrera egin nahixan, ointxe dakagun apurra eureri eskerrak da-eta.
Nik, baiña, ...eta kitton ezagutu neban, urriñetik. Gero Badihardugun izan neban hobeto ezagutzeko aukeria eta gero eibartarren posta zerrendan ondo. Beti izan da laguna, guk baiño gehixago jakin arren, hurrekua da, laguntzeko prest, animatzen, kariñoso eta beti maixu. Horregaittik bihar zeban omenajia, bizitza osuan euskerian alde biharrian, ingurukuekin akulu lanak egitten. Goittik beherako gizona, nabarmentzian kontra daguana. Horregaittik, merittuak eskertu bihar dira, personia ondo eta sasoian daguanian. Eta bere kasua da.
Antolatzen hasi giñanian (esan biharra dago Asier Sarasuari bururatu jakola, eta bestiok jarraittu baiño ez zetsagula egin), gure bildurrik haundixena zala berak omenajerik ez onartzia, halakua dalako. Hasieran ezetz, gero belarri-jana egin ostian, konbenzidu zeben, zorionez.
Abenduan 20xan ehundik gora lagun alkartu giñan Untzagan, talde erretratua etaratzeko. Serafiñen omenez, eguraldixa be portu zan, aspaldiko partez eguzkixak urten zeban-eta. Ganoraz etara ahal izan zeben erretratua. Ondorian, bazkaltzera juan giñan Hotel Arratera. Bertan eibar.org, Kulturala, Depor, aek, ....eta kitto, Badihardugu eta udaleko jentia batu giñan. Bere famelixakuak be bai, jakiña. Danak bere ezagun eta lagunak. Oso giro politta sortu zan.
Mahaixak biribilla ziran, eta taldeka jartzeko aukeria izan genduan. Nik Badihardugukuekin bazkaldu neban. Baiña hainbeste ezagunekin edozein maihaittan be ondo. Baillara guztiko kidiak alkartu giñan, eta ederto pasau genduan, broma eta seriotasunan artian. Bromak egitteko aukeria koillarak emon zeskuen: arrain zopia jateko jarri zeskuezenak ontzixa normala zeken baiña kertena laburra. Geuriak, ze Ibanena luzia zan. Mahaixa ipintzerakuan jakin zeben altuena nun jarriko zan. Froga fotografikua hemen:
Ezkerrian, Ibanena; eskuman neria :-)
Tontokerixia da hau, baiña disfrutau genduan seiñalia be bada, ezta?
Postre sasoian etorri zan benetako omenajia eta erregalu emotia. Dantzekin hasi giñan, Ane Sarasketak eta Enrike Izagirrek Arratiako jotak egin zetsen dantzan
Ostian, makillia eta eguerdixan etaratako erretratua emon jakozen Asier eta Serafin besarkada estuan
Gero Trunboik bertsuak kantau zetsazen. Hunkigarrixak, baiña papela galdu dot. Topau ezkero, jarriko dittut.
Baitta Plaentxiako nesken kantu emonaldixa be. erretratuak illunegi urten desta, horregaittik ez dot jarri. Asierrek gehixago etara zittuan, eta ia on-line jartzen dittuan pare bat osteko ;-)
Edarra izan zan eguna, emozionau egin giñan, baiña ez larregi, bihar dan neurrixan baiño ez. Ondo pasau genduan, eta uste dot Serafin be pozik egon zala hainbeste jente ikusitta, danak berari "eskerri asko" esateko. Nik baiño hobeto Iban arantzabalek deskribidu zeban bere blogian, ezta?
Oin, Serafiñek ezin detsa laga biharra egittiari. Omenajia egin jakon, eta lanian jarratzia beste erremedixorik ez daka, bestela kargu hartuko detsagu bertan batu giñanok. Serafin, biharrain jarrattu biharko dozu, bestela makillia kenduko detsugu! :-)
Milla esker, serafin! eta laztan haundi bat!
Emakumeon exijentziak
Aurreko post baten erantzun batek andrazkoon exijentzien gainean hausnarrarazi dit.
Afektuen deslokalizazioaren gainean jardun nuenean, Patxitrapero jaunak erantzun bat laga zidan. Bertan zioen exijentzia maila ikaragarri igo dela, alde guztietatik. Nik arrazoia eman nion, pentsatzen dudalako exijentzia ikaragarri handitu dela, onerako zein txarrerako.
Batetik, gizonekiko exijentzia handiagoa da, zorionez. Orain belaunaldi batzuk arte, emakukumeen etorkizuna bi eratakoa baino ez zen: komentua ala ezkontza. Ez zegoen besterik, hortik kanpo belditzen zena, arazoak baino ez zeukan: prostituta ala neskazaharra. Hortaz, ezkontzeko presioa oso handia zen, eta exijentzia txikia. Ahal zena. Gaur egun, gauzak zerbait aldatu direnez, presio hori ez da horrelakoa, sotilagoa da, eta jasangarriagoa (gai honek post oso bat merezi du, badaukat zer edo zer martxan). Zorionez, exijentzia altuagoa onerako izan daiteke, nahiz eta honek frustrazioa dakarren, printze urdinaren mitoa...(honek ere post oso bat merezi du, eta Elena Lakaren bidetik, hasi nintzen prestatzen, baina hor dago, neberan. Ikusten duzuenez, proiektu abandonatuz beteta nago, beti beste blogari batzueri kopiatzen.........)
Bestetik, gurekiko exijentzia ere ikaragarri igo dugu: profesionalak, kultuak, irakurzaleak, interesanteak, maitale bikainak, sexiak, emazteak, ulerkorrak, ondo jantziak, etxeko andre maratzak, amak, blogariak, informatuak, modernoak, onprometituak, lagun onak, guapak, gorputz lirandunak, depilatuak, alaiak, eleanitzak, zentzudunak, erakargarriak, osasuntsuak, kirolariak....izan behar dugu, eta gainera takoi altuetan. Baina egunak hogeita lau ordu baino ez dauzka, eta perfekziorik ere ez dago. Super-woman izan nahi dugu, baina askotan mini-neskak baino ez gara, bizitzak alde batetik bestera eroaten gaitu, gura ez dugu tokietatik; estupenda izan barik, narrastxo tatarrez goaz bizkarrean motxika erraldoi bat dugula. Horrela sentitzen naiz askotan.
Eta beste alde batetik, esan behar dut exijentzia horiek gizarteak ere inposatzen dizkigula, emakume eredu bat ematen du, aurreko super-woman hori baino fashion-agoa, baina buru hutsagoarekin, estetikari eta itxurari gehiago erreparatzen diona edukiari eta mamiari baino. Azalekoa, superfiziala, in eta out ondo desberdintzen dakiena, Manolo batzuengatik hilko lukeena (Manolo zapata marka bat da, ez auzoaren senarra!). "Mujeres desesperadas" edota "Sexo en Nueva York"-ekoen tankerakoa. Horiek dira gure muga-ereduak, horiek gure guru estetikoak...Patetikoak!
Orduan, zer esan? exijentzia igotzeak on ala kalte egin digu? Bietatik apur bat: emakume liberatuak gara, antzinako emakume tradizionalen zerebeloarekin. Estresatuta gaude, astirik ez daukagulako hori guztiori egiteko eta lortzeko; jakina, ezinezkoa denez, gehiago ahalegintzen gara. Beraz, pittin frustratuta ere bagaude, "nahi" duguna ezin dugulako lortu (ezinezkoa da!), eta gure buruari esaten diogu ondo gaudela, gure aurrekoeekin konparatuz gauza asko lortu ditugula; gure ondoan dagoen gizona (baldin badago) guk aukeratu dugula; eta gizonik ez badago, horrela ere oso ondo bizi garela, zertarako kaltzontzilo zikinak!, baina batzuetan gustura hartuko genituzke kantzontzilo zikin horiek kariño pixka baten truke....
Kontraesanez beteta gaude, baina hain denbora laburrean hainbeste aldatu dira gauzak, hainbeste lortu dugu; normala da, oraindik gure lekuan ondo kokatu barik eta loka egotea, gure espazioa atontzen eta egokitzen. Gizonok ere gurekin batera mugituko bazinete, errazago egingo genuke dena!
Zenbait afekturen deslokalizazio eta horren zergatiak eta ondorioak
Markos Zapiainen post bati erantzun eta gero, gure artean egon den mezu trukaketaren ondorio da post hau.
Markosek oso post sakona eta ona idatzi zuen: Amaren maitasunaren deslokalizazioa. Buruari bueltak eragiteko modukoa. Niri beste gauza bat bururatu zitzaidan: oporretan joan, norbaitekin maitemindu eta ezkotzen zirenak. Normalean hemengo gizonezkoak hirugarren munduko neskekin (askotan askoz gazteagoak). Askotan galdetu diot nier buruari zergatik, eta konklusio batzuetara iritsita nengoen. Ondorian, neure burutazioak.
Mutil askori pasatu izan zaie emakumeez paso egin dutela bere parranda sasoian. Koadrilarekin, lagunekin, mozkorrean, futbolean eman dute denbora. Ondo ikusten dut, denok egin ditugu antzeko gauzak-eta, baina andrazkoak euren munduan, itxura baten, ez dira existitu, ez zaizkie interesatu.
Hori bai, Karibera edo horrelako beste edozein herrialdetara joan, neska bat ezagutu, txora-txora eginda itzuli eta ezkondu egin dira. Zelan ulertu hau?
Alde batetik uste dut herrialde horietako andrazkoak kariñosagoak, goxoagoak direla; eta gu, ostera, hotzagoak, takarragoak eta latzagoak. Hortaz, erraz eror litezke haien xarman, normala den moduan. Baina horren atzean beste zerbait dagoela esango nuke. Nire ustez, gizonezko asko erosoago sentitzen dira emakume mota konkretu batekin: kariñosa izateaz gain, tradizionalagoa dena, nolabait esateko; hain independentea ez dena, gure aurreko belaunaldietako andrazko askok jokatzen duen rola jokatzen duena. Etxean etxeko lanak egiten eta senarra eta umeak zaintzen geldituko dena. Inplizituki badakite emakume horiek beste mundu batetik datozela, gutxiago exijituko dietela, eta gainera “mi amor”-ka….
Honetaz gain, pentsatzen dut gizonezko askori gaur eguneko emakume askok beldurra ematen dietela/diegula, ez dakitela zelan jokatu euren aurrean, andrazkook aldatzen gabiltzalako, baina gizon batzuk oraindik katakonbetan daudelako….
Trisiteena da afektu horien deslokalizazioa. Gu, hemengook sentimientoz beteta gaude, baina asko kanpora joan behar dira maitasuna, kariñoa edo sexua disfrutatzera. Tristea, oso tristea.
Bestetik, beste kualitate bat garatu dugu: sentimendu adierazpenen
interpretazioa. Behin (hau niri gertatutako da) asko maite dudan mutil batek oso egoera latza
pasau zuen. Denboratxo batera, ikusi nebanean
lehenengoz, jende pilo batekin zegoen. Gure arteko broma eta
krudelkeriak bota ostean, biok bakarrik geratu eta esan nion: Orain
serio, zelan zaude? Gerritik oratu, mitxeliña estutu eta esan
zidan: "ondo, gogorra izan zen, baiña ondo nago". Hor pentsatu
nuen: "Jo, leire, benetan estimau dau zure preokupaziñua, keiñu
horrekin esan detsu milla esker, estimatzen zaittut". Pentsa ezazue, ez zidan holakorik esan, baina hori eman zidan aditzera, seguru!
Zer gertatu liteke horrelako interpretazioekin? Interpretazioak okerrak izatea, eta dena baino gehiago, edo gutxiago dela sinestea. Gauzak argi inoiz ez jakitea.
Ez dizkiogu elkarri gauzak garbi esaten. Nire lagun batek dio ez
dela behar, ez dela gure estiloa. Konforme, baina noizean behin estimatzen gaituztela, maite gaituztela, gura digutela entzutea ez dator batere gaizki. Gutxienez, autoestimarako. Eta gatazka asko (euskal
konfliktua barne) sahiestu edo arinduko liratekeelakoan nago.
Honi buelta asko eman dizkiot. Sinestezina da suzkoak izatea, eta gero
hain apatikoak, hain paralitiko emozionalak. Ez ditugu gure
sentimenduak batere ondo kudeatzen. Barruan suan; kanpoan izotza.
Gure artean horrelako mugak jartzen ditugu bitartean, frustatuta jarraituko dugu. "Lanzatzen" ez bagara, zelan, bada? Karibera maitasun bila? Ez da naturala
Mutillak frakak nun eruan bihar dittuen
Post hau birziklautakua da. Blogik ez nekanekua. Eibartarrak zerrendara bialdutakua. Frantzian ibili eta gero, mutil gazte pillua ikusi nittuan prakak darixola, eta grazia haundixa egin zestan.
Zergaittik rekuperau dodan mezua? Azken aldian Durangon pare bat mutil ikusi dittudalako prakak didilizga, post honetan kontatzen dodana baiño beherago, ipurdi azpixan, jausi egitten jakuezen frakok eta ibili ezinda zebizen. Eta idatzittakuaz akordau nintzan.
Hona hamen mutillak moderno ibiltzeko bihar dittuen azalpenak:
Agindutako moduan, erakutsi bihar detsuet gizonezkuori benetan guai, cool eta in izateko nun eruan bihar dittuzuen frakok. Behaketa intentso eta luzearen ondorixuak dira hónek; hortaz,benatakuak
In, fashion, cool eta guai izan nahi badozu; hogei urteren bueltan bazabiz; ule asko badakazu (buruan); oso argala bazara; eta intelektual,hip-hopero, rapero edo pijoa ez bazara, balio detsu (ze uste zenduen ba, chic izateko arau asko bete bihar dira)
Badakit baldintza hónekin gatxa izan leikela betetzia. Halan da guztiz be, nik neure aportaziñua egin nahi detsuet, aholkuak emon.
Ule asko izatiana inportantia da, ze luuuuze laga bihar dozue. Kizkurra izan ezkero, Jackson fivek baiño haundixagua,11811-ko anuntzixokuan antzera.
Lelengua beteta, jo deigun fraketara: ipurdi azpittik eruan bihar dira, ez dakitt oso ondo ze mekanismo erabiltzen dan frakeri eusteko baiña ipudiko kurbian azpittik derrigor. Jertsia, beraz, luzia izan bihar kantzontzillo bistan ez ibiltzeko. Baiña kantzontzilluak momenturen baten seguru ikusiko jatzuezela. Horregaittik, ganorazkuak eta garbixak erabilli! Ez jantzi nik ikusi nittuanak; horixak goma gorrixakin eta kriston letra haundixak eta
baltzak. Oso-oso zatarrak.
Inkomodua, fijo dala, batez be jarritta (zitturoian hebilliak aurre alde horretan egin bihar daben presiñua ez da oso atsegiña izan bihar....
Zuek ikusi: "para lucir hay que sufrir".Baten batek probatzen badau esango desta
