Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera baserritar jantzia

Kalamuatik Txargainera

baserritar jantzia

Buruko zapia

Gaur San Andres eguna da. Eibarren jai. Aspaldian Eibartik kanpora behar egiten dudanez, sarri askotan ezin izaten dut jaiaz disfrutatu.

Ezagutzen ez duenarentzat esango dut san andresetan azoka egoten dela, eta umeak -eta nagusi gutxi batzuk- baserritar janzten direla/garela.

Atzo, eskoletan jantzi ziren. Pare bat neskatila baino ez nituen jantzita ikusi. Denek ez zeramaten buruko painelua jarrita, baina zeramatenek hobe lukete ezer ez eramatea! Zapiak mokordo bat zirudien!

Hain gaitza da ganoraz jartzea? Ez, bada. Era asko daude. Baina bi dira errazenak. Argazkirik baneuka, pausuz pausu azalduko nuke zelan jarri.

Ideiarik ez baduzu errazena azalduko dizut: Zapia lisatzerakoan, "toke" apur batekin plantxatu, horrela gogortu egingo da. Gero buru gainean jarri. Ile luzea baduzu, kopeta bat egin. Zapia triangeluan jarri behar duzu buru gainean, punta bat atzean, kokotean eta besteak aurpegiaren alde banatan. Gero, aurreko puntak atzera pasatu eta gurutzatu beste puntaren eta kopetaren azpitik. Ostean, punta bi horiek atzera ere gurutzatu gainetik, eta kontrako belarriaren gainean jarri orratz buru-zuri banarekin. Nahibeste gantxo jarri, horrela ez zaizu jausiko-eta.

Burua garbitu berri ez izatea komeni da. Bai, ile garbiak ez dio eusten paineluari. Hori funtsezkoa da. Trankil egon, etxera itzultzen zarenean izango duzu-eta burua garbitzeko aukera. Batekoagatik ez zaizu ezer gertatuko!

Hurrengoan mototsduna erakutsiko dizuet, ea argazki eta guzti egiten dudan!!

Eta ezin baduzue, ez jantzi edo zelan. Eskatu laguntza dakin bati. Horrela joan baino lehenago hobe duzue ezer ez jartzea. Badakizue zelako itxura daukazuen mokordo hori buruan eta mendiko botekin? Edo okerrago, kirol-zapatilekin eta forro polarrarekin? Negargarri!!!

Ea bada, zaindu pixka bat gure janzkera. Horrela esanda zein gaizki gelditzen den! Baina ondo guapa egoten gara gauza guztiak ganoraz jartzen ditugunean. Ederrak benetan!

Leire Narbaiza 2005/11/30

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz
 

 

udalbiltza


Txargaingo tontorretik dakusat

Zer erantzi (Sustatu)

Anti-gona

 

Azken erantzunak
italieraz urdin, 2010/07/08
Lagunak goguan Serafin , 2010/06/25
Lagunak eta hori Luistxo, 2010/06/24
Brooklin Iban Arantzabal, 2010/06/03
Azken sarrerak
Etiketa lainoa
Amamakipuleta Berde Biharrekuak Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri hizkuntza gutxituak irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak kalamuatik kalmuatik kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu oinetakoak ostutakoak puntua-jarrita sustatukoa trenean uda udaberria udazkena urriñetik üskara