Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera araoak

Kalamuatik Txargainera

araoak

Est-ce que vous êtes espagnole?

Bakaziñuetako biajia VIII

Sarri entzun dot galdera hau oporretan batez be ikastarua egitten ibili nintzanian. Egixa esan, hegoaldekuok frantsesez egitten dogunian ahoskera espaiñola dakagu, hortaz galdera hori egitten deskue, nahiz eta euskeraz jardun.

Nere erantzuna ez da ez oui, ez non. Nere erantzuna "basque" da. Neure burua aurkezten nebanian "Je viens du Pays Basque" esaten neban. Baiña txino batendako zer da hori? Oso inportantia da s eta q hórrek ahoskatzia, bestela galdetzen dabe ia holandarrak garan. Eta nere doiñu eta itxuriakin.....Iñoiz be argittu bihar izan dot "basque" izanda zer egitten neban frantsesa ikasten. Jakiña, Iparraldekua nintzala uste zeben hori esaten zestenak.

Arpegi raro batzuk be ikusi nittuan. Española esaten ez nebalako. Baiña eskozeseri galdetzen badetse nunguak diran, iñork esaten dau "british"? Ez, ezta? Gu eskozesak baiño gitxiago izango gara? Ez, horraittiok!

Hori bai, batzuetan galdera horri oui erantzutzen netsan. errezagua zalako. Ez iñork gure konfliktuaz galdetzen zestalako, ez. Esplikau bihar nebalako zer zan hori. eta azkenian espagnole esaten zebelako. Hori bai, ofiziuaz galdetuta nik "professeur" esaten neban, eta galderia beti zan zer emoten neban, eta nik "du basque" Atzera be esplikaziñua.

Ixa iñork ez zekixan ze zan hori. Zelan aldatu diran gauzak. Alemana unibersitaria batek galdetu zestan ia gure traje tipikuan peinetarik eruaten dogun! Eta ia Espaiñian, nere herrixan, beti egualdi ona egitten daben, eta ....eta ni nintzan Royanetik gertuen bizi zana!!

Zelan aldatu diran gauzak, baiña. Oin hamabost urte, Europan esan ezkero euskaldunak giñala, beti egitten zan berba gure "arazuaz". ez zan atsegiña, halan da be gure ezagutza bazeken, txarra, baiña bazeguan zeozer. Oin, ostera.entzun be ez dabe egin gutaz. Ez dakitt ze dan hobia, benetan!

Txarrena, halan da be, Royanen topau neban tabernia. Honekin konturatu nintzan guztiz akabauta gagozela, ez dakagula etorkizunik, guztiz etsita amaittu neban.

Paellak egitten zittuan eta dekoraziñua penagarrixa zan. Neri hotzikaria eta negarguria emoten zestan. Erretratuak txarrak dira, baiña ezkutuan dagoz etarata.

Fijau kartel honetan:

Taberna

 

Tabernian goiko aldian. Behian gehixago

Taberna 8
 

 

Eta segidu egitten dau: dantzarixak eta toreruak! 
DSCF0439

"Veritable churros basque" jartezn dau beheko kartelian. Ez nekixan txurruak euskal espezialidadia ziranik. Igual gaztetxeren baten :-)

Taberna 5

 Paellera barruan dantzarixak. Erdixan, Osborneren zezena, urdaiazpikuak zintzilik. Brotxetak, paella, tapas....very typical!

Taberna 6

 

Taberna 2

 Instrumento eta toreruen artian, ia ikurriñia topatzen dozuen! Plaza de toros! Eta dana BAionatik 300 kilometrora!!

DSCF0432 ToreruaGabian argixa bajaueta zoramen girua hasten da!

 Olé!!!! Galdurta gagoz! Hau da emoten dogun irudixa! Ai, ama!

Leire Narbaiza 2008/10/08

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz
 


Txargaingo tontorretik dakusat

Zer erantzi (Sustatu)

Anti-gona

 

Azken erantzunak
Litxarreria larroxak Jone Arroitajauregi, 2010/03/18
nire iritzia leire, 2010/03/17
zein da arazua? asier, 2010/03/16
Girls juan, 2010/03/15
Soldadu baten adierazpena Aitziber Iriarte Garin, 2010/02/26
Etiketa lainoa
Amamakipuleta Berde Biharrekuak Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropak baserritar jantzia berde biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri hizkuntza gutxituak irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak kalamuatik kalmuatik kultureta kutureta liburuak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu oinetakoak ostutakoak puntua-jarrita sustatukoa trenean uda udaberria udazkena urriñetik üskara