Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Durango

Kalamuatik Txargainera

Durango

Bidaia intimoak

Durangoko Plateruenean ikusi dut gaur iluntzean

Korrika 16ren omenaldirako egindako dokumentala da "Bidaia intimoak", Jon Maia bertsolariak zuzendutakoa. Gaur Durangon eman dute, Korrika kulturalaren barruan. Horrelakoak pasatzen uzti ezin direnez, ikasleekin joatea erabaki dut. Eta betiko moduan, XXI. mendean gaudenez, ia gehienek nahiago zuten baldintza lantzeko ariketa analitikoak egin, Platerenuenera joan baino; oraindik ere, hainbat ikasleren buruan sartuta dagoelako horrelako emanaldiak denbora galtzea direla. Desertzio batzuk izan ditut, eta batzuk nire errosarioaren ostean, tartetxo baten egotea erabaki dute.

Nik trailerra ikusita neukan, baita oso itxura ona hartu ere. Hona hemen ikusita nuena:

Zelan edo halan, samatik oratuta eroan ditut sei ikasle. Ez zegoen jende larregirik, eta lagun batzuk agurtu ostean, jesarri egin gara. Egia esateko, oso berandu hasi da dokumetala bera, berandu hasteaz gain, Korrikako kantuaren bideoklipa aurretik bota dutelako. Jakina, bertan zegoen errodatua, eta ikusi egin behar.

Orduan, animatuta igerri ditut ikasleok, bideoklipa jarrita nielako klasean, eta oso martxosoa delako. Lehenengo irribarreak ikusi ditut. Dokumentala hasi da ondoren. Hunkigarria, ederra, samurra...Lau esperientzia, oso desberdinak; batzuk euskara ikastearena, urrunetik etorrita, urrutian maiteminduta euskararekin. Beste biak, ostera, euskaldun galduak, berreskuratuak. Ni bezalakoak.

Zenbat negar egin dudan! Uf! Ondo, baina! Korrikarekin-eta beti emozionatzen naiz gehiegi. Ona dala uste dut. Negarrarena, berriz, ezin dut kontrolatu. Malkoek segituan irteten didate. Horrelakoa naiz, edo horrela nago, ez dakit nola esan. Martxoaren 3aren aipamenarekin ere busti zaizkit begiak, batez ere "Campanades a mort" kantuaren lehen kanpaikadak entzun direnean (Emozio hori, hala ere, ez da ona izan, tristea baizik). Lluis Llachen Gasteizko kontzertua izan nintzen orain hiru urte... Honekin musika ere azpimarratu nahi dut: Ruper eta Mikel Laboa. "Hautsi da anfora" diskoko hainbat kantu, Mikel Laboaren "Gure hitzak" kantua: Gure hitzak, esan berriz esan, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal, elur gainean, txori hanka arinek, utzitako arrasto sail, ederra bezalaxe. Kantu itzela. Jon Maiaren off ahotsa ere, ondo, edoerto. Mapak marrazten, bideak egiten, galdutakoak berreskuratzen.

Testigantzak ondo aukeratutakoak. Dena dela, nik gustura ikusiko nukeen euskarara nolabait derrigotuta edo presionatuta hurbildu denarena, gero gure mundua deskubritu duena, beste dimentsio bat. Horrelako lekuko batek ere gaur egunean gauza ederra izango litzateke.

Eta nire ikasleak? Bai, samatik eroan ditudanak? Mugitu ere ez dira egin, nahiz eta 9,30etan amaitu dokumentala, eta gure klasea 9etan. Gustura egon dira, bestela laster egingo zuten ospa. Asko lagundu diete azpitituluek, hainbaten hizkera ez zen-eta eurendako hain ulergarria. Pozik irten dira, eta emozionatuta. Ikusi ote dute euren burua pantailan? Nik bai, eurena eta neurea.

Ederra!

 

Leire Narbaiza 2009/03/12

Azokako kalte kolateralak

Edo nahixago badozue, albo ondorixuak

Egun bitta juan nintzan. Barixakuan primeran, jente gitxi eta dana ikusteko moduan. Zapatuan etorri jatazen problemak. Betiko moduan Badiarduguko estanian egin neban txandia. Ondo, politto saldu neban. Betiko moduan, Beragrako liburuak: Zura, txondorrak, liñua.....best-sellerrak. Kasiko pare bakuak!

Pentsauaz egun politta pasauko nebala lagun batzuekin geratuta negualako (aurreko azokatik ikusi barik nittuenak) urten neban estanetik. Pozarren, lagun bi hórrek asko estimatzen dittudalako. Azokan bueltatxo bat egin ostian, kafia hartzera juan giñan gertuko tabernabatera. Bertan gustora eta ondo egon giñan, jente asko, baiña ez larregi. Kontu-kontari jardun ostian, txamarria jantzi, guardasola hartu, eta poltsua....eta poltsua? Desagertuta!! Lurrian begiratu, barra atzian, aulki artian.....arrastorik be ez! Ostu egin zesten!

Hor hasi zan erromerixia: Lehengo eta behin txartela anulau. Gero munizipaletara. Bertan ezin zebela ezer egin Ertzantzara juan bihar giñala. Baiña azokia ixteko zeguan, eta bertatik pasau bihar giñan gauza batzuk hartzeko eta beste lagun batekin alkartzeko!

Nere lagunak, jota, ni gehixago. 35 euro, txartel bat, DNIxa, giltzak, eta bisuteriazko erastun bat asko gustatzen jatana! A! eta karteria, lagun batek erregalautakua. Eta jakiña, poltsua! Lagunak arduratuta, ez neban plana hondatu nahi! Zeozer jatera juan giñan,  eta relajau giñan pixka bat. Ondorian, atzera be tabernara ia agertu zan. Ezer be ez.

Ertzantzara gero. 20-25 miñutu euki ninduen zain, esateko beste ordu erdi bat itxaron bihar nebala. Zertan zebizen? Salaketa jartzeko hainbeste denpora? Tratu txarrekin edo biolaziñio batekin be harrera hain beste denporan egon bihar izaten da? Ateko ertzaiñak Eibarren eta hurrengo egunian be egin neikiala esan zestan

Hurrengo egunian, ahitiari eskatu etxera juateko bakarrik ez lagatzeko (gitzak eta DNIxa eruan zestezen), eta berriro beste komisariara! Eta beste 20 miñutu itxaitzen!

Egun horretan , domekia, eta astelehenian, jaixa, etxetik urten barik, badaezpada. Martitzenian seguruari deittu serraillia aldatziana komentatzeko, eta esan zesten hori hurto zala, eta ez zebala estaltzen. Robo izan ezkero, baietz; hau da, labana bat etara izan baleste baietz, bestela, ezetz! Ondo dago jakitzia, Biharko S.L., gehixago ez nozue ikusiko, ez horraittiok!

Gero serraillai aldatzia, 112 euro! eta oin beste giltza batzuk, karnet barik, txartel barik, eta eraztun edar barik! Zelako trastornua, 35 euro putagaittik! Ia ez daben kontenedore baten botatzen eta zeozer agertzen jatan!

 

 

 

Leire Narbaiza 2008/12/13

Sena eta kontzientzia

Sena zer ete dan! Aurre-eritxi bateri kontra egitten netsalakuan, azkenian subkonzientiak errezoi

Martitzen arratsaldian Ezkurdin pasau jatan. Eguzkipian, nahiko sosiguz (ez da normala ni holan ibiltzia, beti antxitxiketan eta berandu ibiltzen naizelako), trenera nindoian, etxera itzultzeko. Halako baten, mutil bat hurreratu jatan eta irribarre batekin. Barruan alarman bat ixotu jatan: badator hau zeozer eskatzera, edo txapia emotera. Alertia jarritta nekan, umetatik gagoz hezitta horretarako, defensibara jartzera ohittuta, eraso bat jaso zain. Ez egizue pentsa normala danik gizonezkuak ni abordatzia edozien momentutan! Ezta gitxiagorik be! Dana dala, barruan pilototxo bat dakagu ñir-ñir "arriskua, arriskua" diñuana.

Pentsau neban, baina, aurre-eritxiz jositta neguala eta mutillak indikaziñon bat bat biharko zebala. Barriro zalantzia "perdona" haren ostian. Nik begiratu, berak segundu bateko dudia egiñ, eta ordua eskatu zestan. Esan, eta berriro piloto gorrixa joka.

-¿cómo te llamas? -Bera irribarretsu, eta ni barrutik aiamaka-.

-¿por? -Nik siku-

-Tu cara me suena. ¿Te llamas Sonia? -Bote prontuan pentsautakua erantzun-

-No.- Trenera bidian ni.

-¡Qué pena! (Sonia izatiak berandako zeozer berezixa zan?)

Han laga neban, irribarrez. 

Geltokixan sartzeko neguala, beste bat hurreratu jatan. (Baiña bueno, Zaldibartik danak askatu dittue gaur, ala?) Kiokosko baten gaiñian eztakizer galdetzen. Jaramonik be ez netsan egin. Batez be dirua eskatzera zetorrela pentsau nebalako. Igaul kiosko bate informaziñua bihar zeban. Ez dakitt

Lehen esan dodan moduan, andrazkuak hazitta eta hezitta gagoz, adiestrauta, holako egoeretan siku, takar eta zorrotzak izateko. Arriskua edonun daguala erakutsi deskuelako, beti holan ez dan arren. Dana dala, esan bihar dot askotan holako situaziñuetan aurre-eritxirik barik jokatzen ahalegintzen naizela, baiña gatxa da oso. Anekdota honek erakutsi desta senak asko dakixala, konszientziak baiño gehixago. Eta biharbada, inkoszientiak bialtzen deskuzen seiñaliak pentsatzen doguna baiño zuzenaguak dira. Bai, ezta?

Leire Narbaiza 2008/07/07

"Pa amb tomaquet" kurtso amaieran

Ostegunean kurtsoari amaiera eman genion afari-merienda batekin.

Azkenean lortu genuen ados jartzea, eta afaria egitea! Burua asko apurtu barik, menu sinple eta buru-hauste gutxirekin. Oilasko batzuk enkargatu genituen!! Hori baino errazago...Dena den, "Pa amb tomaquet" ere egin (eta jan genuen). "Pa amb tomaquet", zer da hori? Ba, pantumaka, Katalunian tipikoa dena. Izan ere, gure Josep -izenak adierazten duenez- katalana da, eta ilusio handia zuen.

Egia esan, janda nengoen pa amb tomaquet hori, baina ez hain gozoa. Hementxe erreportaje fotografikoa, pausuz paus erakutsiko digu nola egin genuen/zuen:

tomateak garbitzen

 

 

Lehenego, tomateak ondo garbitu behar dira. Ondoren, xehetzen hasiko gara: tomatearen artea!

 

 

Argazki artistikoak egin litezke, ezta? baiana hemen dugu benetako egilea lanean: tomatea xehetzen tomatea xehetuta

 

Gero, berakatza txikitu eta oliba olioarekin nahastu. Katiluetan sartu, jendeak zerbi dezan nahi duen moduan ogi gainean:

 

 pa amb tomaquet

 

 

Eta hau da emaitza, ogi gainean. Gero bakoitzak jar diezaiola txorizoa, pernila, solomoa..... pa amb tomaquet

Ummmmmmm! Zoragarria!

Honen ostean, mahaia bete-betea geneukan, eta oilaskoa soberan geratu zitzaigun; nahiz eta batzuek aho betean jardun.

zenbat gauza gozo!

 

 

Gainera, postrerako Florik "quesada" bat ekarri zuen, eta nik "plum cake" integrala egin nuen. azkenerako, denok betekada itzelarekin amaitu genuen. Gehiegi jan, eta lotara! Ez, ez. Izan ginen berriketan, eta gero Goienkalen terraza batean kafea hartzen, eguraldi zoragarria egin zigun eta.

 

Kurtso amaiera polita izan zen, denok gustura egon ginen. Ikasleak, beharbada, pozik egongo dira bukatu delako, baina niri beti kurtso-akaberak estresateak izateaz gain, malenkoniatsuak egiten zaizkit. amaitu da, eta bederatzi hilabetean sortu den komunitatea deseginda gelditzen da betiko, egindako harremana historia bihurtu da, oroitzapen bat.

 

Bizitzaren zikloa da era laburrean ikasturtea: hasi-amaitu=jaio-hil. Zerbait galdu dugun sentsazioa izaten dut beti. Bizkorregi doala dena. Malenkoniatsu baino triste jarri naiz, traszendental, eta ez du merezi, uztailean ere lana baitut. Indarrak gorde behar ditut!
Leire Narbaiza 2008/06/21

Hnuy illa...

Duela zapatu bi, hilaren zazpian, dantza espektakulu hau Durangon ikusteko aukera izan nuen.

Hnuy-kartela

Honen berri izan nuenetik ikusmina sortu zitzaidan, Joseba Sarrionandiaren poemetan oinarritutako dantza montajea zelako. Ez nekien zelan egin zitekeen dantza poemetatik sortu. Horretxegatik, joateko gogo ikaragarria neukan aspalditik.

kontuan hartu behar da Sarri asko gustatzen zaidala, eta dantza ere bai. Ondo lotuta egonez gero, ikuskizun ezin hobea nire gustuetarako. Baina nire beldurra  nahastea nola egin zuten zen.

Arduradunak Kukai eta Tanttaka dira; hortaz, postura ziurra. Eta ikuskizun ederra eskaini ziguten. Egia esan Sarrionandiaren poemekin gauza txar bat egitea gaitza da.

Eszenaratzea bikaina izan zen. Euri hotsak eman zion hasiera, eta hizki eta hitzen euria hasi zen. Poemak hainbat ahotsetan emanak zeuden (batzuk ezagunak,  Sarrionadiarena berarena, Ruper  Ordorika eta Mikel Laboa  kasu). Batzuetan kantatuak, besteetan

hnuy illa-sarri

musika hutsa. Olerki asko ezagunak, batzuk "Hnuy illa nyha majah yahoo"  poema liburu ederretik hartutakoak. Liburu hau joiatxo bat da, poemario zabala, txukun argitaratutakoa (pasta gogorrekin, paper ona eta ilustrazioekin).

Eta dantzaz zer esan? Dantzari onak dira, gero, Kukaikoak. Itzela, euskal dantzetako pausuak hartuta garaikidea egitea, sentsualitate horrekin,....Beti pentsatu izan dut, euskal dantzetan elkar gutxi ukitu arren, bazeudela batzuk oso sentsualak zirenak...Denek barre egiten zidaten, baina Durangon ikusitakoaren ostean, inork ez dit ukatuko sentsualitatearena!

Montajea ere modernoa eta ausarta. Normalean dantzan (balletean, garaikidean) bikoteen arteko musuak egonda ere, ez dira ematen, sujeritu egiten dira. Hemen ez, hemen eman egiten dira, behar den moduan. Bikoteak, gainera, neska-mutil klasikoaz haratago. Badago mutil biren arteko tango bat polita, hunkigarria, sentsuala, ikaragarria. Ez gaude ohituta, zoritxarrez, mutil bi dantza lotuan ikusten, eta harrigarria egin dakiguke. Baina hain naturala da tango hori, inor ez da konturatzen nolakoa den bikotea.

tanttaka-kukai-euri
Dena oso hunkigarria zian zen. Batetik, lehengo poema "Kiromantzidxa" izan zen, eta azkena "Sustraiak han dituenak". Biak oso ezagunak eta esanguratsuak. Gainera Durangon. Euria bezala, hainbat poema oso malenkoniatsuak dira, eta euriarekin hasi eta amaitu zen. Hainbat begi busti ikusi nituen, ni ere negar egiteko puntuan egon nintzen; emozionantea izan zen oso.

Oraindik ikusteko aukerarik badago; eta ni zuek banintz, ez nuke oportunitatea galduko, benetan. Informazio gehiago  dantza.com webean. Erretratua ere bertatik lapurtu dut.  Mila esker.

hnuy illa-dantza



Leire Narbaiza 2008/06/16

Bururik ez daukanak...

...hankak erabili behar.

Gaur arratsaldean Durangon ikusia. Buru bako hauek jende artean lasai paseatzen.

Burubakotxiki

Hauek ere esamoldearen menpe?

Leire Narbaiza 2008/06/12

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz
 


Txargaingo tontorretik dakusat

Zer erantzi (Sustatu)

Anti-gona

 

Azken erantzunak
Litxarreria larroxak Jone Arroitajauregi, 2010/03/18
nire iritzia leire, 2010/03/17
zein da arazua? asier, 2010/03/16
Girls juan, 2010/03/15
Soldadu baten adierazpena Aitziber Iriarte Garin, 2010/02/26
Etiketa lainoa
Amamakipuleta Berde Biharrekuak Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropak baserritar jantzia berde biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri hizkuntza gutxituak irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak kalamuatik kalmuatik kultureta kutureta liburuak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu oinetakoak ostutakoak puntua-jarrita sustatukoa trenean uda udaberria udazkena urriñetik üskara