Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Oraina

Oraina

Leire Narbaiza 2012/02/17 01:27
Presentean arreta jarri, geroa irabazteko!

Twitterren Iñaki Sotoren "Me cago en el V Centenario"ren artikulua eta Beñi Agirrek idatzitako erantzunaren harira @beataneko eta @itzalgune-rekin jardun nuen. Gure artean iritzi trukea izan zen, baina 140 karakterek ez dute nahikoa leku lagatzen testuok iradokitako guztia ganoraz adierazteko.

Horregatik, txio-txioka jardun eta gero, lagun biek zerbait idazteko esan zidaten. Euren agindua betetzen ahaleginduko naiz, beraz. Gainera, Luistxo Fernandezek dioen moduan, txioak haizeak daramatza. Hori dela eta daukazue begi aurrean gaurko posta. Gutxi gorabehera, horrelako zer edo zer botan nuen:

Alde batetik, Sotoren artikuluarekin nahiko ados nago. Agirrerenarekin, ez ordea. Nire iritziz, gaur egun hainbat tokitan garrantzi handiegia ematen zaio historiari. Iragana ez dugu ahaztu behar, ondo ikertu, aztertu eta gure umeei irakatsi beharko litzaieke polito. Baina orainean zentratu behar dugulakoan nago, etorkizunera begiratzeko. Sufritu dugu, ados, eta sufritzen jarraitzen dugu. Hori horrela izanda, zer egin genezake sufritzen ez segitzeko? Gu izateko? Geure buruaren jabe izan ahal izateko?

Uste dut gurean jarri behar dugula arreta, gure izakeran kontzentratu, hizkuntzan zentratu, euskaran, alegia; bera baita gure arima, gure izaeraren esentzia delako. Erregeak baztertu, mina alboratu. Zer garen ikasi eta zabaldu. Hori da gure eginkizuna egun. Orain zer garen eta zertan gauden.

Horregatik, eta atzera ere esan gura dut, gugan begiak bildu, indartu, osotu, elkartu eta aurrera egin; Antso Handia, Kondor legioa eta Garzon alboratuta; ahaztu barik, jakina.

Historia historia da, eta iragana. Gu oraina gara. Gurea etorkizunak izan beharko luke, ez historiak. Horretarako, elkar ezagutu beharko genuke, askotan topikoak baino ez dakizkigu-eta. Probintziakeriak, txisteetako izaerak, mesfidantzak alde batera laga beharko genituzke; tradizioa, folklorea, kantuak, aztertu eta ezagutu gure herria hezurmamitu kulturaren bitartez.

Nola? Elkartuz. Gehiago bidaiatuz. Geografia ezagutuz: Gipuzkoan, esaterako, Donostialdekoek pentsa ez dezaten Zarautzetik mendebaldera terra incognita dela. Edota Iparraldea Lapurdi Baxenafarroa eta Zuberoa izan daitezela, hiru herrialde ezberdin, ez frantximant taldea españulen begietan (eta gu ere ez gaitzatela español ikusi). Baita Araba Cadiz bezain ondo ezagutuz ere, berbarako.

Elkar ezagutu, nahastu, maitemindu, larrutan egin beharko dugu euskaldunok gure artean, lurralde arteko promiskuitatean. Orainaldian indarrak batuz, euskaratik eta kulturatik, jakina, prefosta :-) Begiratu barik alboko herrietan zer pentsatuko duten, gure artean fisikoki, mentalki eta  zibernetikoki igurtzita. Elkarri irakurrita eta erantzunda, txioka, datsegit esanez, postak idazten, euskal (euskarazko) komunikabideetan informatuta, gure oraingo errealitatea ezagutzeko, etorkizunerako estrategia diseinatzeko, marrazteko. Eta mundua gure ikuskeraren betaurrekoekin ikusteko.

Lehentxoago idatzi dudan moduan, gurea etorkizunak izan beharko lukeelako, ez historiak.

Aitziber
Aitziber
2012/03/12 14:56

Barkatu azkenengo esaldia gaizki jarri dut IZAN ZIRELAKO GARA, GARELAKO, IZANGO DIRA.

Serafin
Serafin
2012/02/18 23:55

Mikel Sotoren artikulua ez zait batere gustatu. Ados Beni Agirreren erantzunarekin.

Aitziber
Aitziber
2012/03/12 14:43

Guzti honen inguruan zerbait esan nahiko nuke. Tristea iruditzen zait holan mokoka ibiltzea. Ez zitzaidan gustatu Mikel Sotok erabilitako tonua ezta Beñi Agirrek erantzundakoa( agian lehengoaren ondorioa izango da bigarrena). Niretzat garrantzitsua da historiakin egin den lana eta egin behar dena. Ez erregezalea naizelako baizik eta askotan jendarteak ez dakielako nondik gatozen. Eta ez badakigu nondik gatozen gure izanaren zati bat galtzen dugulako bidean. Beraz niretzat garrantzitsuak dira, orain dela V mende gertatutakoak, orain dela 75 urte Gernikan pairatutakoa, baita, Gasteizen Martxoaren 3an sufritutakoak...Dena da garrantzitsua, dena kontuan hartu behar da, nondik gatozen, zer garen eta zer izango garen lantzeko. Noski oraina eta etorkizuna garrantzitsuak direla eta azkenean hor ausnartu behar dugu zer nahi dugun izan, guk erabakitzen duguna izateko. Hemen dago benetako borroka baina iragana gutxietsi gabe eta gutxiago hortan buru belarri dabilen jendeari iseka egin gabe. Batek ez du bestea kentzen. IZAN GINELAKO GARA, GARELAKO, IZANGO GARA!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar gehi lau? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Sustatuko Zer erantzi atala

Azken erantzunak
Lagun batek e-mail bat bidali dit postari ... Leire Narbaiza, 2013/05/23 00:34
Gero eta gehiago gogoratu ta abestu beharko ... mohandas, 2013/05/03 17:51
Duela 35 urte kantatzen genduan beste bertsio bat ... Serafin, 2013/05/02 11:50
Ederto kontatu dozu Elgetakoa, kronika aparta... ... Ima, 2013/03/20 13:43
Aitziber, gipuzkeraz edo nafarreraz hitz egiten ... zentrifugo, 2013/03/19 12:12
Egia da badagoela jendea gipuzkoa aldean, ... Aitziber Iriarte, 2013/03/18 19:12
Garbiñe Larrea: falta zena, hori ere donostiarron ... izozkitasu, 2013/03/18 11:00
AMEN, LEIRE! Nuria Fdz. de Arroiabe, 2013/03/18 09:55
Potxola! Ea Ruperren bideoa Vimeora igo eta ... Josune, 2013/03/17 00:07
Leire, Duela bizpahiru egun zeurea irakurri-eta ... Eustakio eta Serafinen lagun zahar bat, 2013/03/16 20:22
Kontagailua