Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Katxonderstaneko elkarrizketa: #kefumepa!

Katxonderstaneko elkarrizketa: #kefumepa!

Leire Narbaiza 2015/12/17 12:38
Orain egun batzuk Oiartzun irratiko Katxonderstan errepublikan elkarrizketa luze bat egin zidaten

Autobonboa da edo ez dakit nola klasifikatu hau, baina ordu beteko elkarrizketa egin zidaten Katxonderstanen. Ostean, bazkaltzera ere gonbidatu ninduten. Mirari Martiarena eta Martin Kitto inkognitoarekin egotea plazera izan zen. Nik ederki pasatu nuen, entzuleek, ziurrenik ez hainbeste! XD

Hementxe, Katxonderstaneko kronika. Ezkor joan nintzen. Motiborik? Bai! Hain ezkor? Zuek esango didazue!

Martin Kitto
Martin Kitto dio:
2015/12/17 13:30
Guretzat ere plazera izan zen zurekin egotea, Leire. Oraindik postrea eta kafea zor dizkizugu!

Ez dut inoren iritzia gehiegi baldintzatu nahi. Onena elkarrizketa entzutea da, dudarik gabe, baina bi gauza dauzkat bueltaka buruan eta bota arte ezin lasai geratu:

1) Elkarrizketa entzun duten gehienek esan didate barre asko egin dutela eta ez dutela uste elkarrizketak tono ezkorrik uzten zuenik. Ezkor alaiak gara? Posible al da hori?

2) Euskararen normalizazioaren aldeko hurrengo kanpainaren leloa proposatu nahi dut: "Abiatu gaitezen porrotetik!". Izan ere, askotan ematen du baikortasun hutsala saldu nahi izatea dela helburua (poziktibity eta abar). Eta porrota onartzetik abiatzen bagara?

Bueno, Leire, hurrengoan ere izango dugu zer hausnartua eta zer hitz egina. Kafea eta madalenak prest?

Leire Narbaiza
Leire Narbaiza dio:
2015/12/18 10:58
Postrea eta kafea, nahi duzuenean.

Ezkorrak izan gintezke barre artean. Seguruenera horregatik gara umoretsuak. Beste erremediorik ez dugulako! Pozten naiz zuen entzule esker oneko horiengatik!

Jo, gustatzen zait leloa. Horrela txarto egindako gauzak konpontzeko gai izango gara!

Kafe makina laster prest eta madalenaren orea maneatzen! ;-)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua