Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Jai egunak

Jai egunak

Leire Narbaiza 2011/10/25 19:48
Estatutuaren egunean jairik egin duzue?

Nik bai. Jai egin dut. Tira, jai izan dut, desberdina da eta. Joan nintekeen lanera, baina ezin izango nuen errekuperatu. Horretarako etxean hobeto! Lau egun jai izan ditugu, gainera.

Urriaren 12tik urtero errepikatzen dena: jai espainolik ez! Ados nago. Baina jai katolikoei bai? Bizitza guztian hartu ditugun aitzakiaz, horien kontra ez du inork ezer esaten. Hala ere, ez dira bizitza guztikoak, hauek ere aldatu dituztelako; izan ere, hainbat kendu digute, Korpusa, esate baterako. Ez dugula ezer ospatzeko ere badiote. Egia esateko, ospatu, nik ez dut ia bat bera ere ospatzen. Ez naiz lanera joaten eta kitto! Igandeak jendeak ospatu egiten ditu, ala? Edo Aste Santua? tira, tira.

Jai katolikoek gure bizitza gobernatzeari ez deritzot ondo. Gabonak dauzkagu, gero Aste Santua. Gabonak beti egun bertsuetan dira, baina Aste Santua? Ilargiaren araberako jaia da! Iaz oso berandu izan zen eta bigarren hiruhilekoa amaiezina egin zitzaigun; eta hirugarrena, ostera, bat-batean pasatu.

Aurrekoaz gain, txarto ikusten dut jai guztiak udazkenean pilatuta agertzea (gutxienez EAEn): urriaren 12 eta 25 jai, azaroaren 1ean jai eta abenduaren 6 eta 8 jai. Ostean, Gabonak. Erritmoa hartu ezinda. Gabonak pasa eta gero, ez dago jairik Aste Santura arte. Gero maiatzaren 1a. Ondorik, udako oporrak. Nongo buruan sartzen da banaketa hau?

Hala eta guztiz ere, euskaldunak edo gureak jartzekotan ez nuke jakingo noiz eta zeintzuk jarri. Laiko eta euskaldun, zaila delako. Argi daukat maiatzaren 1a salbatuko nukeela, baina bestela… Solstizioak, beharbada, Sanjuan eta Gabonak, birbataiatutako jai zaharrak direlako? Agian! Baina bestela, zeintzuk?

Hau argitu bitartean, egutegia gorri dagoenean egingo dut jai, begiratu barik zer etiketa daroan. Bestela egin ezean ez dit-eta inork eskertuko; ezta neure buruak ere.

Trebi.
Trebi.
2011/10/30 00:15

Nik garbi jakanat. Libre emoten doskuen egun gehixenetan benetan ez dagon festarik. Eta festa askotan ez jonagu eguna libre. Burua begiratu biharko joskuen. Benetan festa-festa ze mailakuak izaten dittun? ba herrika edo auzuneka izaten dittun. Errealitatia don. Nere konponbidia? Udaleri emon egunak libre jartzeko egun gehixago eta udalak orduan bai jarriko juen libre festa danian. Adibidiak mordo-mordua dittun. Herri guztixetan gauza bera gertatzen don eta.

Oier A.
Oier A.
2011/10/26 23:25

Nik ere antzeko kontuak pentsatu nituen atzo, batzuk lan egitea erabaki zutela jakitean. Makina bat okerragoak egiten ditugu ba! Eta gainera jakinekoa da erabateko koherentzia ezinezkoa dela. Urtero inauteriekin barregura sartzen zait, batzuk hasten direnean justifikatzen "festa paganoak" eta ez dakit zelako txorrada direla. Bai, paganoak, eta Aste Santuaren arabera dakigu noiz den Eguen Zuri... Baina total, gaur egun alperrik holako burukominak. Gurean, egutegia umeek jartzen dute. Haiek eskola badute, nik lan, eta haiek jai badute, nik ere bai!

Markos Zapiain
Markos Zapiain
2011/11/13 00:12

Leire, inoiz ez zara Bermeora etortzen? Erdu, animatu zaitez. Santanderren bezala jantziko naiz, nire armairuak eta tiraderak erakutsiko dizkizut eta gero bazkaltzera joango gara. Ordutegiak adostu behar ditugu. Bestela, barikuetan Zornotzara 15:20ean irits ninteke, eta badago jatetxe bat 15:30ak arte ematen duena. Zer deritzozu?

Gari Araolaza
Gari Araolaza
2011/10/26 14:23

Orokorrean ados nago Leire.

Baina jai egunak erabakitzeko txiripa erabiltzea ez zait gaizki iruditzen. Bestela bizitza oso monotonoa bihurtuko genuke "hilero zubi bat hilaren 13an" edo antzerako sistemekin.

Oier A.
Oier A.
2011/10/26 23:24

Nik ere antzeko kontuak pentsatu nituen atzo, batzuk lan egitea erabaki zutela jakitean. Makina bat okerragoak egiten ditugu ba! Eta gainera jakinekoa da erabateko koherentzia ezinezkoa dela. Urtero inauteriekin barregura sartzen zait, batzuk hasten direnean justifikatzen "festa paganoak" eta ez dakit zelako txorrada direla. Bai, paganoak, eta Aste Santuaren arabera dakigu noiz den Eguen Zuri... Baina total, gaur egun alperrik holako burukominak. Gurean, egutegia umeek jartzen dute. Haiek eskola badute, nik lan, eta haiek jai badute, nik ere bai!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira lau gehi lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Sustatuko Zer erantzi atala

Azken erantzunak
Lagun batek e-mail bat bidali dit postari ... Leire Narbaiza, 2013/05/23 00:34
Gero eta gehiago gogoratu ta abestu beharko ... mohandas, 2013/05/03 17:51
Duela 35 urte kantatzen genduan beste bertsio bat ... Serafin, 2013/05/02 11:50
Ederto kontatu dozu Elgetakoa, kronika aparta... ... Ima, 2013/03/20 13:43
Aitziber, gipuzkeraz edo nafarreraz hitz egiten ... zentrifugo, 2013/03/19 12:12
Egia da badagoela jendea gipuzkoa aldean, ... Aitziber Iriarte, 2013/03/18 19:12
Garbiñe Larrea: falta zena, hori ere donostiarron ... izozkitasu, 2013/03/18 11:00
AMEN, LEIRE! Nuria Fdz. de Arroiabe, 2013/03/18 09:55
Potxola! Ea Ruperren bideoa Vimeora igo eta ... Josune, 2013/03/17 00:07
Leire, Duela bizpahiru egun zeurea irakurri-eta ... Eustakio eta Serafinen lagun zahar bat, 2013/03/16 20:22
Kontagailua