Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Jai bako jai-egun bateko nostalgixia

Jai bako jai-egun bateko nostalgixia

Leire Narbaiza 2011/12/02 00:06
Jaiki barrittako burutaziñuak

Atzokuan, Eibarren San andres eguna ospatu zan. Egun berezixa eta oso politta izaten da eibartarrondako, disfrutatzeko aukeria izaten badogu, behintzat. Nik Ermuan egitten dodanez bihar, goiz eta arratsaldez, gaiñera, ezin!

Horregaittik, jaiki nintzanian triste samar nenguan, pipartuta esatiak hobeto definuduko leuke zer sentitzen neban. 

Betiko moduan, armosau eta goizeko harrikua egitten nenbillena, bentanatik begiratu eta hara nun ikusten dodan bikote bat despeditzen! Zelako inbidixia! Alkarreri lotuta, laztan luze batekin agur esaten. Begira geratu nintxakuen, pijamia eta albornoza jantzitta, katillua eskuetan. Ikusi izan banindue, andra bat kuxkuxian zeukela pentsauko zeben, auzoko autubatzaillia. Okertu egingo ziran!

Kuartora bidian, hasperen bat egin eta inbidixian arrazoiak aztertu nittuan: parrandarako aukeria izan zeben (nik izan ez nebana biharragaittik): Gaupasa eginda zeguazen (ondo pasau zeben seiñale). Eta ebidentia zana, "triunfau" egin zeben (musu luzia lekuko).

Ni, ostera, txiri-txiri goizeroko errutiniari jarraittuta, etxeko eskapiñak arrastaka, komunera ábixau nintzan, egunari ekitzeko, burua nostagixaz beteta, marmarrez!

Ez nekixan, baiña, egunak gauza polittak ekarriko zestazenik…

Ander
Ander
2011/12/02 19:10

Eta kitto? ez duzu kontakizuna jarraituko? meseeeeeee (gure etxeko txikiek begiak txiribita jarri eta horrela eskatzen dute)

Jozulin
Jozulin
2011/12/03 13:31

Holantxe da. Batzuetan, bizitzari zenbat eta gitxiago eskatu, orduan eta gehiago emon berak.

leire
leire
2011/12/06 01:41

Ander, meseeee barik, kontauko dot hurrengo postian zelakua izan zan eguna. Beste munduko ezer be ez, baiña politta! Josuk diñuan moduan, bizitziak batzuetan eskatutakua baiño gehixago emoten deskula.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar gehi lau? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Sustatuko Zer erantzi atala

Azken erantzunak
Gero eta gehiago gogoratu ta abestu beharko ... mohandas, 2013/05/03 17:51
Duela 35 urte kantatzen genduan beste bertsio bat ... Serafin, 2013/05/02 11:50
Ederto kontatu dozu Elgetakoa, kronika aparta... ... Ima, 2013/03/20 13:43
Aitziber, gipuzkeraz edo nafarreraz hitz egiten ... zentrifugo, 2013/03/19 12:12
Egia da badagoela jendea gipuzkoa aldean, ... Aitziber Iriarte, 2013/03/18 19:12
Garbiñe Larrea: falta zena, hori ere donostiarron ... izozkitasu, 2013/03/18 11:00
AMEN, LEIRE! Nuria Fdz. de Arroiabe, 2013/03/18 09:55
Potxola! Ea Ruperren bideoa Vimeora igo eta ... Josune, 2013/03/17 00:07
Leire, Duela bizpahiru egun zeurea irakurri-eta ... Eustakio eta Serafinen lagun zahar bat, 2013/03/16 20:22
Kaixo Leire, Esaten dittunan kontuekin ados nion ... Garbiñe Larrea, 2013/03/15 16:08
Kontagailua