Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera

Ortografia

Leire Narbaiza 2007/12/12 17:18

Aspaldi izan dot gogua blogian bidiuak be jartzeko. Oiñ arte deti esan izan deste gatxa zala, eta hara nun Arrateko amaren akolitto jakintsuak esan destan oso erreza dala. Hamen probia

Ikusi nebanetik desiatzen egon naiz blogian pegatzeko, hortaz asetuta nere desiuak. Bien!

Jai arrotzak

Leire Narbaiza 2007/12/10 16:43

Urriaren 12an eta abenduaren 6an entzuten dugu euskaldunok ez dugula ezer ospatzeko. Ni ados nago, espainiarra ez naizen aldetik, baina nik zer daukat ospatzeko abenduaren 8an, abenduaren 24 eta 25ean, Aste Santuan, uztailaren 31n….

Jai bi baino ez dira ez erlijiosoak: abenduaren 6a eta maiatzaren bata. Beraz, zer Gabon Zaharra eta Urte Berriari kutsu erlijiosoa kendu eta hiru jairekin geldituko gara?

Jai euskaldun laikorik ez daukagu. Pentsatu beharko dugu, bada, gure jai propioetan. Niri ez ekinozioak eta solstizioak etortzen zaizkit ospatzeko moduan. Urtean zehar ondo banatuta daude, eta ia kultura guztietan, baita gurean ere ospatu izan dira. Ilargi beteko gauak ere sartuko nituzke. Zuei burutzen zaizue beste datarik?

Bitartean, dauzkagun jaiei eustea proposatzen dut. Baita festa frantsesak ospatzea ere, zazpi probintziok batera jai egin dezagun, eta festa alemaniarrak edota italiarrak ospatu behar badira, ni konforme. opor egitea beti dago ondo. Ez gaude Europan, ala?

Hará!

Leire Narbaiza 2007/12/04 21:00

Gaur goizean Euskadi Irratian Miguel Lazpiur Confebask-eko lehendakariari entzun diot. Euskaldun ona da gero, Lazpiur bergararra, batez ere bere euskaran egiten duenean, “usten det” eta horrelako gipuzkerakadak alde batera lagatzen baditu, behintzat. Antzeko zerbait gertatzen zaio Manix Mandiolari, Eibar futbol taldeko entrenatzaileari: berea egiten duenean ondo eta jator egiten du, baina ustezko dotorezietan hasten denean…

Gaur Lazpiurri zer esan duen ez diot kontuan hartuko (ia gauza batekin ere ez naiz ados egon), gaur zelan esan duen erreparatu diot, eta erdi ahaztuta neukan formula bat behi eta berriro errepeikatu du: Hará! Bai, azkeneko “a-n” jarrita indarra. Eta gu ikasleoi “bueno-ren” baliokidea topatu ezinik.

Egia da ahazten gabiltzala gure forma jatorrak, “bueno”, “bo”….eta mesedetan. “Tira-ka” “begira-ka” eta “begitu-ka” hasita geunden, baina Asier Sarasuaren alabak gogorarazi behar izan zigun “ondo dá!” esaten dela euskara jator eta naturalean. Gaurkoan Miguel Lazpiurri ere eskerrak eman beharko dizkiot burura ekarri didalako “Harᔠformula.

Gehiagotan entzungo bagenitu horrelakoak!

Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Sustatuko Zer erantzi atala

Kontagailua