Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Barrura begiratzeko leihoak

Barrura begiratzeko leihoak

Leire Narbaiza 2012/09/11 00:11
Filmaren estreinaldia.

Ez dakit zinemaz, ez naiz batere aditua, zaletasuna azken aldian ere makal dabilkit. Ez daki film bat ona ala txarra den esaten. Gustatu zaidala bai, edo aspertu naizela. Dena subjektiboa eta oso pertsonala.

Gaur "Barrura begiratzeko leihoak" filma ikustera joan naizenean banekien hunkituko ninduela, negar egingo nuela, emozionatu. Malkorik ez dut bota asko, baina emozionatu naiz, bai. Askotan. Ez nuen uste, baina, barre egingo nuela, eta irri ere egin dugu; izan ere, bizitza latza denean ere umoretik ere bada. Baina batez ere ideia eta gogoeta pila bat sortu zaizkit.

Bost historiak oso desberdinak izan dira, bostak ikuspuntu eta esperientzia ezberdinetik abiatuta, zigor eta emaitza diferenteak. Zuzendari bakoitzak bere erara kontatuta, nahi zuten moduan.

Jende gazte asko ikusleen arten. Guk batez bestekoa asko igotzen genuen. Harritu gaitu, gure adineko ingurukoak espero genituelako. Oso ondo, badator gazteria atzetik!

Barrua mugitu didate kontakizunek, oroitzapenak ekarri, lagun batzuk oroitu, aita ere buruan izan dut ia film osoan. Sarritan, buruari eragin diot baietz esateko, botatako hainbat esaldi biribilak izan direlako! Aulkitik altxatzean eta irteteko ilaran izan dut negargura, gustura orduan jardungo nuen uholdeka!

Ostean, baina, lagun zaharrekin elkartu, beste batzuk desbirtulizatu (joe, jarri zuen aurpegia abatarretan!) eta filmaz berba egin. Hala ere, zine-forum moduko bat beharko nuen dena xehatzeko. Ideia asko, eta iruzkin gehiago egiteko. Jozulin gizajoak nire guztiak jasan ditu bueltako bidaian (mila esker!)

Asko gustatu zait: Ttittika Rekalten lokuzioa, bikaina. Kontakizun arteko loturak.

Ez zait hainbeste gustatu: azpitituluak gaztelaniaz zeuden (ia osorik euskaraz da) baina gaztelaniaz ari zenean ez zegoen (frantsesekoetan ez naiz ohartu entzumenaren ulermen ariketa egiten ibili naizelako!). Kontakizunen arteko idatziak ere gaztelania hutsean.

Asko gustatu zait. Ez du manikeismorik egiten, eta historiak diren moduan kontatzen ditu. Gogorra da, baina helburua ez da pena ematea.Euren bizipenak ulertzeko erreminta hutsa da, gordin baina sentsibilitatez kontatuta. Ikusi beharrekoa!

Argi daukat zergatik jarri dizkioten hainbeste oztopo. Beldurra dutelako, pertsonak erakusten dituelako dokumentalak, ez munstroak, beraiek egiten duten legez. Ausarta da, aitzakiarik gabe. Ez galdu ikusteko aukera!

patxi lurra
patxi lurra
2012/09/11 15:41
Aurtongo "Ahuntza Sariak 2012" prestigiotsuetan (ejem, ejem) "Zinez"-en hautagaitza dago epaimahaiaren ganean. Kalamuatik Txargainerako bidean be hautagaitza sendo bat iritsi da...
leire
leire
2012/09/11 15:44
Ui!! Sari prestigiotsu horiek ondo egingo dute Zinez saritzen. Kalmuatik Txargainerak, ez du hainbeste merezi.
Baina egingo da galarik, ezta? Bestela sariek asko galduko dute ;-)
patxi lurra
patxi lurra
2012/09/12 06:44
Noski! Gala egingo dogu Pagasarritik Ganekogortarako tartean. Ahuntzezina izango da aurtongoa!
leire
leire
2012/09/13 00:11
O! Orduan mendiko botekin eta goretex jantzita? Glamour handiagoa espero nuen! Tira, MerQuechua beharrean Astore edo North face jantziko dugu, orduan ;-)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar gehi lau? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Sustatuko Zer erantzi atala

Azken erantzunak
Lagun batek e-mail bat bidali dit postari ... Leire Narbaiza, 2013/05/23 00:34
Gero eta gehiago gogoratu ta abestu beharko ... mohandas, 2013/05/03 17:51
Duela 35 urte kantatzen genduan beste bertsio bat ... Serafin, 2013/05/02 11:50
Ederto kontatu dozu Elgetakoa, kronika aparta... ... Ima, 2013/03/20 13:43
Aitziber, gipuzkeraz edo nafarreraz hitz egiten ... zentrifugo, 2013/03/19 12:12
Egia da badagoela jendea gipuzkoa aldean, ... Aitziber Iriarte, 2013/03/18 19:12
Garbiñe Larrea: falta zena, hori ere donostiarron ... izozkitasu, 2013/03/18 11:00
AMEN, LEIRE! Nuria Fdz. de Arroiabe, 2013/03/18 09:55
Potxola! Ea Ruperren bideoa Vimeora igo eta ... Josune, 2013/03/17 00:07
Leire, Duela bizpahiru egun zeurea irakurri-eta ... Eustakio eta Serafinen lagun zahar bat, 2013/03/16 20:22
Kontagailua