Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2011 Urria 01 Ulazia goguan
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Ulazia goguan

Atzo gogoratu genduan Txantxa zelaixan.

Ulazia

Domekan gertatu zan istrupua, ixa astebete. Zeozer idazteko gogua izan dot, baiña ezin. Atzo be, funeraletik etorritta asmua banekan, baiña nekatuegi neguan. Pasau neikian idatzi barik ezer, egixa da. Baiña estimatzen dittugun personak juaten diranian, barruak agintzen dau, sentimientuak diñue asaskatu bihar dogula, eta blogarixok ezagutzen doguna hauxe da: zeozer idaztia.

Ulazia ez zan nire lagun gertukuena, ezta gitxiagorik be. Eta, biharbada, batzuek, aste txarra pasau doadala esaten dodanian pentsauko dabe hori nabarmentziagaittik diñodala. Seguru, danetarako dago jentia-eta. Baiña askotan, lagun zirkulo zabal-zabal baten, hartu-emon handirik barik be, persona batzuk kuttunak dira. Juan Luis kasu. Asko estimatzen neban. Gehixago be esango neuke, famelixa haundi bateko kidiak garala: Eibarko Klub Deportibokuak, eta bertan ibili garanok, barruan, badakaugu zer dan hori. Horregaittik, neri bost holakorik pentsau leikenekin. Gure sentimientuak benetakuak diralako! Nik bera omendu baiño ez dot gura.

Ez dot gogoratzen zelan ezagutu neban. Baiña badakat bere imajiña bat deportiboko buleguan ertz baten jarritta, serixo. Badakitt, hasiera baten, bera ikusitta hain haundixa, bizar horrekin eta itxuraz serixo, inponidu egin ninduala; pixka bat ezagut arte, jakiña.

Irudi hori zihero aldatu zan denporia pasau ahala; izan be, Juan Luis beti zeuka irribarria ahuan, ez zan serixua, sinpatikua zan. Umore eta ironixa fiñekua. Lagun ona. Lagunak euskeraz dakazen esanahi guztiekin.

Mendixan ezagutzen da ondo jentia. Eta berakin gitxi ala asko ibili ezkero, segiduan igartzen zan eskuzabala zala, beti laguntzeko prest. Beti animuak emoten, forma fisiko eskasagua gekanori bidia errezagua egitten. 

Ezin dot ahaztu Euskal Jaixari emondako laguntzia, bihar ixilla eginda, lan "zikiña": berak, mendi taldeko beste lagun batzuekin batera, artisau eta basarrittarren ferixako postuak montatzen, asto-lana egitten. Baitta difrutatzen be! Guapo-guapo jantzitta, egunaz disfrutatzeko prest.

Hau guztiau, Mertxe andria onduan zeukala. Zelako bikotia! Enbidixia emoteko modukua! Gustau egin jata beti eurek emoten zeben sensaziñua. Ona, gustora egotekua.

Egixa esan, jente gitxi dago holakua, hain jatorra, hain ederra, hain gixti merezi dabena gertatu jakona. Eta bizirik jarraittuko dau estimatzen genduanon bihotzetan, Deportiboko jendian artian, bere famelixan. Gugan bego esan behar nuen, baina gugan badago.

Laztan haundi bat Mertxe, Ziortza eta Ehari. Besarkada bat Deporreko mendi taldekueri. Musu handi bat Juan Luis!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
txoropitokeriak Serafin, 2012/02/18
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean txio-txio uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara