Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2011 Iraila 11 Irailaren 11ko zalantzak
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Irailaren 11ko zalantzak

Askok ez dakite zelan azaldu hainbat gertakizun.

Egunotan New Yorkeko irailaren 11ko informazioak zabaltzen ari dira lau haizetara. Izan ere, 10. urteurrena bete da, eta bertako tragedia telebistaz ikusi genuen, zuzenean. Nire kasuan, behintzat, hala izan zen: 2. abioia dorrearen kontra jo zuenean eta dorre biak lurrera jausi zirenean. Bertan banengo bezala.

Gertaera hauek ordu eta orri asko okupatu dituzte hamar urteotan. Hala ere, hainbat pertsonak ez diote azalpenik aurkitzen pasatu ziren gauza batzuei eta ez daude oso konforme ikerketa txostenek diotenarekin.

Nire begietara dokumental bi ailegatu dira. Bietan hainbat datu aztertzen dituzte, eta galdera batzuk plazaratu. Erantzunik ez dute ematen eta hori ez zait gustatu. Ez badute sinesten ikerketak egiletzaren gainean dioena, hipotesi bat edo batzuk plazaratu beharko lituzketela uste dut. Niri, biak ikusita, zalantzak handitu eta areagotu egin zaizkit. Hala ere merezi dutela uste dut.

Lehengoa, italiarra da eta hainbat elkarrizketa eta datu gehiago agertzen dira. Gainera, dinamikoagoa da. Bestea, ostera, aspergarriagoa izan arren, datu batzuk argitzen dituzte.

Konpiranoiko deituko didazue, baina aspaldi ikasi nuen bertsio ofizialak zalantzan jartzen. Dena dela, erreportajeetako hainbat kontuk ez naute konbentzitzen. Beste batzuk, berriz, bai. Momentu batzuetan sujeritzen da AEBtako gobernuak egin zituztela. Nik ez dut hori sinesten, baina, beharbada, gauza batzuk txarto egin zirela eta akatsok estali nahi izan dituztela, bai. Hori sinesgarriagoa egiten zait.

Honekin batera anti-konspiranoikoen artikulu bat ere iritsi zait gaurkoan, eta hemen irakur dezakezue. Honek ere ez nau guztiz konbentzitzen. 

Tira, dokumental biak jarriko ditut, eta zuek atera ondorioak. A! Gero esan!

 Hemen italiarra:

ZERO investigación sobre el 11S from 11sbarna on Vimeo.


AEBtako hemen:

 

911- Painful Deceptions from alvarezmeo on Vimeo.

Leire Narbaiza 2011/09/11

7 azalpen

Gari Araolaza — 2011/09/12 21:14
Aupa Leire,

Hainbeste gauza esaten dira... Zergatik beti arraroena pentsatu behar?

Siete claves conspiranoicas del 11s desmontadas

Kuriosidadia

leire — 2011/09/13 15:07
Aupa, Gari!
Holako gertakizun gogor batek beti sortzen desta jakinmiña. Haundixa, gaiñera. Gustatzen jata errezoiak eta jakitzia, eta aillegau jatazenian bidiuak, ikusi egin nittuan.
Esan dodan moduan, gauza batzuekin ez nago konforme, baiña beste gauza batzuk kuriosuak egitten jataz, eta uste dot argittu barik laga dittuela.
Beste lade batetik, zuk aittatutako artikulua be jarri dot. Datu batzuk argigarrixak dittu, baina beste batzueta hargatik diño.
ez dot uste konspiraziñorik egon danik, ezta daguanik be. Dana dala, balitteke gauza batzuk txarto egin izana eta oin ezkutatzen ibiltzia. Hori ez dot ukatuko, gobernu guztiak dakate-eta alfonbra azpixan zikin mordua. Hori da penagarrixa!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
txoropitokeriak Serafin, 2012/02/18
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean txio-txio uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara