Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2011 Uztaila 27 Euskara ala ekologia
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Euskara ala ekologia

Jogurt batzuk erostean egindako hausnarketa.

Esnekien atala izango da supermerkatuan gehien gustatzen zaidan tokia. Bertan dauden gauza guztiak gustatzen zaizkit, eta asko, gainera. Hori dela eta, sarri geratzen naiz parean begira, tuntunen moduan, zer erosi jakingo ez banu bezala. Ez da hori, arazoa da, dena eramango nukeela, eta berritasunak ezagutzea ere gustatzen zaidala. Begira ere, disfrutatu egiten dut.

Gaur ere gauza bera gertatu zait, eta hori jo-puntu argia neukala: jogurt natural arruntak! Floritura barik! Hala ere, parean jarri naizenean, eta produktua begiz jota neukanean, marka bat aukeratu behar! Bi ziren helburu. Biak bertakoak. Biak sasi-baserrikoak.

Zein aukeratu? Antzekoak gustuz, gertutasunez, prezioz. Beraz, beste bi faktore: hizkuntza eta paketatzea. Euskara eta ekologia. Bata kartoizko alferreko paketea, baina elebidun etiketatua; bestea, ordea, pakete barik baina gaztelania hutsean.

Zein erosi? Euskalduna baina zikinagoa, ala ekologikoagoa baina euskararen kontrakoa? Hain gaitza da gauzak ganoraz egitea? Beti eskean ibili behar gara? Inork ez du ekologiaz eta hizkuntzen ekologiaz entzun? Bakarra naiz jogurt-erosleen artean?

Gaurkoan elebidunak irabazi du, baina agian hurrengoan paketatze egokidunak! Beti berdin!

Leire Narbaiza 2011/07/27

petit suisse, niri bi ematen zizkidaten

Dr Maligno — 2011/07/28 15:37
Baina, hizkuntzaren diskrimizaziaren harira moskeatzen nauen kontu bat. Adibide moduan EROSKIren etiketatze politika. Nire uste "hiper-apalean" dena zurikeria da. Euren marka "zurietan" (ez guztietan) katalana galegoa euskara espainola azaltzen dira. Baina horrek hizkuntza minorizatueei balio die? Bada nire ustez, EZ eta BAI.

EZ, sinbolikoa delakoa, marketinga estrategia. Igual Kataluniako legeak gainditzeko modua izan zen. Gogoratu Eusko Jaurlaritzak atzera bota duela kontsumitzaileon legedia, aurreko Gobernuak hogeita.... urtetan atera ez zuena. Ez, EROSKIren lehentasunen artean ez dago superretan euskara normalizatzea - hau da ,normaltasunez erabiltzea- nahiz eta bere kooperatibistak "normalizatzeko" planak garatu. Bezeroekiko erroilo ona eta fidelizazioa mantentzea dago horren atzean. Gu bertokoak gara, jatorrak eta hurbilak. Pasatu travela txapeldun!

BAI, lehen pausua izan daitekelako, zitekeelako. Espainar estatuaren biztanleriaren %40 bizi gara hizkuntza ofizial bi duten herrialdetan. Askotan ahazten zaigu kopuru handi batez ari garela eta hortik hasi behar dugu egurra ematen. Kontutan hartu multinazionalak daudela horien atzetik eta horrelako borroka gogorrak, hizkuntza minorizatuon hiztunok/erakundeok batera egin beharko genituzte GALEUSKA CONSUM. Eta horretan ahaztu gobernua(k)!, putokasurik ez digutelako egingo, ez behintzat Galizan eta País Valenciàn, hemengo(et)an ere ez.! Horregatik, kontsumitzaileon hizkuntz eskubideak ere bermatuko dituzten elkarteak aktibatu behar dira. Orain herri askotan kontsumo taldeak sustatzen ari dira, zergatik ez dugu hortik ikasten. Beno, ahaztu barik salaketa eta boikotak, hori da merkatuek ezagutzen duten "hizkuntza bakarra".

Utzi bolatxa, hartu Pantxineta!

http://www.blogak.com/jozulin

Jozulin — 2011/07/29 22:30
Ez da publia egitearren baina Mahala-ko naturala tremendoa da. Dana dala, onenak etxean egindako naturalak dira.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
txoropitokeriak Serafin, 2012/02/18
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean txio-txio uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara