Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2011 Uztaila 25 Hiriburu kulturala
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Hiriburu kulturala

badira egun batzuk bueltak darabildala gai hau buruan.

Hasteko esan beharra daukat makro izendapen hauei beti usan txarra hartzen diedala, sarritan megalomania eta eskaparatismoaren sinonimoak baino  ez direlako, batzuei argazkian irteteko aukera ematen dielako, eta betikoa betiko moduan izaten segitzeko direlako. Diru larregi, proiektu handiegiak eta kaleko jendearendako etekin gutxiegi. Azalutsendako aparteko egokiera. Eta sarri, negozio ez oso garbiak estaltzeko.

Facebookeko nire lagun batek horrela azaldu du goiko paragrafoan esan dudana.

Donostia money

 

Hala ere, (galtzaile txar batzuen kasketaldiak kasketaldi) Donostiari eman diotenez, ondo aprobetxatu behar dela uste dut. Gainera, aukera paregabea dela pentsatzen dut gauzak ganoraz egiteko, aurreragorako ere hazia erein eta benetako kultura loratzeko.

Esan beharra daukat hiriburutasun hori eman ziotenean asko kezkatu nintzela; izan ere, telebistakoak kalera irten zirenean eta jendeari galdetu ziotenean, denek esaten zuten: oso ondo, gure hiria hain da ederra, hain ondo jaten da, gure pintxoak...... Barkatu? Ez jaun-andreok, hori ez da kultura! Ai, azalean geratzeko arriskua, atzera ere!

 

Hori da arazoa, kultura saldu beharrean, turismoa saltzen dela, dena nahaspilan. Eta hori ez da helburua, turistendako kultura egitea. Kultura bertakoendako sortu behar da. Sortu eta eragin. Ikusle eta sortzaile izateko. Izan ere, beti esan izan da Donostia ikusle hiria zela: suei begiratzea izozkia janez......

Espektakuluen kultura ere nik ez dut gogoko, ezta makro, super, hiper-kultura ere. Maite ditut espektakuluak ikustea, maisu-lanak bisitatzea, ikusle izatea. Hala ere, Guggenheim kultura makro-kontzertuen kultura huts-hutsean, hutsala begitantzen zait. Nahiago dut herritarrak kulturizatzea, sortzaile bihurtzea, artistei laguntzea, imajinazioa eta sormena sustatzea. Kultura baino, herri kultua nahiago.

Zelan lortu liteke hori? Ez dakit oso ondo, baina hezkuntza bidez egin litekeela deritzot. Komunikabideek ere lagun lezakete langintza honetan, erakargarri bihurtzeko. Konturatu zarete inoiz nola tratatzen den telebistan irakurtzea edo museoak bisitatzea? Aspergarria balitz bezala, interesik edukiko ez balu moduan. Zenbat kalte egiten ari diren!

Argi daukat gauza txikiek eragin lezaketela, sortzaileei laguntzeko unean eta Kukutza gaztetxea bezalako mugimenduan eta taldeak babestu beharko liratekeela, ez euren kontra jo; horrelakoek kultura aterpetu eta babesten dutelako, era xumean, baina jendearengandik gertuen, eta era merkean, gainera!

Kultura ez ezik jende kultua ere lortu gura nuela aitatu dut goraxeago. Zer da, bada, sortzaile mordoa inguru barik? Norbaitek galdetuko du zer esan nahi nuen horrekin, zer den jendarte kultua, norbanako kultua. Ez da handiuste, larjakin, txirriporro, kanpaitsu eta pedantez betetako herria; musika, antzerki, liburu, pintura, eskultura eta abarrez disfrutatzeko gai diren pertsonez osatutako gizartea baizik. Horretarako herri txiki bat har genezake eredu: Eslovenia 

Helburu handia, ezta? Dena den, geldiro eta ganoraz egin litekeelakoan nago, eta horretarako aprobetxatu beharko genuke geroan inbertitzeko, eta ez sei hilabete hutsetan.

Beste gauzatxo bat ere gustura hartuko nuke: kultura olatua Donostiaz gaindi pasatzea eta olatua baino tsunamia izatea, gutxienez, Gipuzkoa osora ailegatzeko, Elena Lakak ondotxo esan duen moduan bere blogean, mugalariok ere eskubidea badaukagu eta!

Gehiegi eskatzen diodala kultura hiriburuari? Beharbada bai, baina horrela izan behar da, ala ez?

hiriburu kulturala

arantza — 2011/07/25 16:58
Donostiatik, ados zurekin; mundu globalizatuaz etengabe hitz egiten den garaian, "progreso"aren alde dauden horien diskurtsoetan ematen du globalizatzeko modu bakarra guregandik 10.000 kilometrora dagoen zibilizazioarekin bat egitea dela. Baina... Astigarraga ez da existitzen.
Nik, zurekin batera, uste dut kultura olatua Donostiaz gaindi Gipuzkoara iristea beharrezkoa dela. Txikiegia da Donostia Gipuzkoarik gabe, Gipuzkoa ere Donostiarik gabe txikiegia den bezala.
Eta denon artean lortu beharko dugu, badakigulako ze zailtasun handia izaten duen administrazioak sormenari bidea emateko. Nik uste dut Bilduko alkatetzak baduela hori egiteko gogoa; erne egon beharko!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
txoropitokeriak Serafin, 2012/02/18
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean txio-txio uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara