Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2010 Maiatza 13 Espainiako krisi morala
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Espainiako krisi morala

Krisia ez da huts-hutsean ekonomikoa, oinarrian printzipio falta du.

Espainia krisi sakonean dago. Askok nobedaderik ez diodala pentsatuko duzue, gauza jakina dela. Arrazoia daukazue. Gauza da, ez dudala krisi ekonomikoaz berba egingo, sakoneko krisiaz baino.

Hartzen diren neurriak hartzen direla, gaitz izango dute espainiarrek krisitik irteteko; izan ere, euren ekonomia eraikuntzan eta turismoan dago oinarrituta. Eta denok dakigunez, larregi, bizkorregi eta txarto eraiki da; etxe huts gehiegi dago bazterretan, nork erosteko zain.

Beste gauza bat asmatzen ez badute, turismoarekin jai daukate, sektore aldakorra delako, eta ez duelako ziurtasunik ematen.

Horiek baina, negozioak dira, ekonomia. Eta horretaz hitz egingo ez dudala esan dut, jausi naizen arren. Espainiaren benetako krisia balore krisia da. Ez ikaratu, ez naiz Munillaren laguna. Horregatik, hain zuzen ere, ez dut moral berba aukeratu. Hitz hauek biek badute horrelako usain atzerakoi eta erlijioso txarra-eta. Baina ez du zertan horrela izan. Bizitzan baloreak behar direla uste dut. Beharbada, ez burura etortzen zaizkigun horiek, baina bai oinarri sendo batzuk elkarbizitzarako. 

Nire ustez, Espainian "pelotazoaren" kultura zabaldu da, diru errazarena, esfortzurik barik famatu edota aberats bihurtzea. Berdin da bitartekoa, helburua da inporta dena. Ustelkeria, eskua kutxan sartzea, lapurretan egitea..... berdin dio. Helburua dirua egitea da, besteen gainetik gelditzea.

Beste alde batetik, garrantzitsuena telebistan agertzea da. Ereduak dira Belen Esteban eta Alessandro Lecquio. Garrantzitsuena diru erraza egitea da. Platoz plato ibiltzea trapu zikinak aireratzen, dirutzaren truke. Gran hermanon agertu, gero Interviun titiak erakusteko. 4. mailako famosillo batekin oheratu, ondoren kontatzeko zelako zakila zeukan. Dena libre.

Baina kultura, ikasketak, esfortzua....ez dira baloratzen. Batzuetan, horretan tematzen direnei (esfortzuan, lanean, ikasten) barre ere egiten zaio. Pikareska da araua. Engainua, trapitxeoa dira nagusi.

Gaitz estrukturala da, eta aldatzen ez den bitartean tokatu zaigun Estatu honek ez dauka atarramentu onik.

Leire Narbaiza 2010/05/13

Goazen!

Jozulin — 2010/05/13 20:30
>>Estatu honek ez dauka atarramentu onik.

Ba, goazen behingoz hemendik!

Bete-betean

Mikel Liz. — 2010/05/13 22:03
Zorionak Leire, bete-betean asmatu duzulakoan nago. Benetan gustatu zait esfortzua egiten duen horren kontura barre egitearena, hori horrela delakoan nago, nahiz eta askori ez digutela halakorik erakutsi.

Ez da berria

Jaione — 2010/05/13 22:28
Kontu zaharrak dira aipatzen dittuzunak, Leire, kastillanuen ametsa noble bihurtzea zan, zergak ez ordaintzeko eta lanik ez egiteko. Industriak jartzeko ekimen apur bat erakutsi zeben herrixak zapalduta ikusi zittuen euron ametsak. Artilea, lehengaia bertan izanda ez zeben behin be utzi bertan manufakturak jartzen, dena iparraldera exportatzen zeben.
Geruago, Amerikaren aurkikuntzarekin loterixia tokatu jakuen, baina han lapurtutako aberastasun guztiak gerratan eta luxuzko objetu iñutilletan gastatu zittuzten, bittartian iparraldeko bankeruak urrezkoak egin ziren. Herri xehearengana sekula ez zan bankete haren apurrik be iritsi. Modernizaziño ahalegiñak gaizki ikusixak izan dira historian zihar, zorgin ehiza franko antolatu dittuzte aintzindarixak zapaltzeko.
Bueno, eta azken perlak, gaur egungoak, Europatik etorrittako dirutzak zertan xahutu dittuzten.
Arazo estrukturala baiño mendeetan zihar izandako billakaeriak informaziño genetikuan, odolian, lagatako inpronta dala esango neuke.
Jon Linch irakurtzia oso lagungarrixa da hau danau ulertzeko.

Hirugarren pertsonan?

Gari Araolaza — 2010/05/14 05:47
Hirugarren pertsonan hitz egiten duzue eta horrek harritzen nau. Amerika euskaldunek ere ustiatu genuen, programa arroxak gehien ikusten den tokia gurea da, hemen besteko asteburuko eski, afari garesti eta bost miloiko furgonetarik ez dut uste Espainia osoan dagoenik.

Barkatu, baina nik uste dut Euskal Herrian ere aspaldian gaudela horren estilora "auto-kolonizatuta". Autokritika pixka bat behar dugu.

Gutxiengo bat, eredu guztiendako

leire — 2010/05/18 17:16
Esjkerrik asko erantzutzeagatik! Ez dakizue zelan pozten anizen erantzunekin!.
Jozulin, goazen bizkor, azkar, agudo, fite........
Mikel, pozten naiz. Pentsatzen dut esfortzuarena gehiengoari erakutsi digutela, baina gutxiengo baten eredua inposatu dela. Eta besteok tontoak dirudigula.
Jaione, egia da Espainiak ezer gutxi egin duela inbertitzen. Ez da kasualitatea gaurko egoera. Irakurri beharko dugu Jon Linchek dioena.
Gari, arrazoia daukazu, hirugarren pertsonan egiten dut berba. Kontsumoaz badiharduzu guk ez dakizu aisialdia kontsumitu barik eman, hori horrela da. Baina sakoneko arazoaz nabil, gizarte ereduaz. Kolonizatuta gaudela? Jakina. Baina nire ustez, oraindik hemen esfortzua saritzen dela. Ustelkeria dagoela? Jakina, baina beste era batekoa, "mafiosoagoa", sozialagoa.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara