Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2010 Maiatza 09 Patxi Lopezek barre egiten digu!
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Patxi Lopezek barre egiten digu!

Guri guztioi muturrean, gainera.

Euskal Herria oso txikia da, baita Pais Vascoa ere. Denok daukagu lagun bat, lehengusina bat duena, beste baten lankidea dena eta hirugarren hori ezagun baten koinatua dena. Sei graduen teoria, gure kasuan, lau gradura mugatzen da, eta sarri askotan, bira. Horrela jakin nuen nik gutxienez orain bost urte euskara irakasle partikular bat zuela Patxi Lopezek, nire lakinde baten ikaskide ohia zena. Kontatu zidatenez, orduan ere, piper (martxando, sasieskola) mordoa egiten zuen, batzar bat, bidaia bat....aitzakian.

Horregatik, lehendakari zela, euskara klaseak hartuko zituela esan zenean prezio ikaragarri horretan, ez zuela ikasiko esan nuen. Aurrekariak zituela, eta atzera ere, kale egingo zuela. Hau komentatzerakoan, beste lagun batek gradu teoria honekin jarraituta, esan zidan bera ezagun batek Lopez ezagutzen zuela, eta alferra zela, alfer fama zuela bere inguruan. Eta orain huts egite hauek.

lopez

Larria iruditzen zait lehendakari batek esatea piper asko egiten dituela, horrela publikoki. Denok dakigu sarritan kanpoan ibili behar dela, hainbat batzar dituela, eta onartuta daukagu. Baina publikoki horreta esatea, ergelena da. Ez dut esango zuzenean zer iruditzen zaidan Lopez; izan ere, Iñaki Arriolari "miserable" deitzeagatik isuna jarri diote eibartar bati! Baina ezin du inork ukatuko lau haizetara klasera ez dola esatea ez dela oso inteligentea. Batez ere denon artean pagatzen dizkiogunean!

Gainera, ez da lehendakari bakarra euskara klaseak jaso duena. Ibarretxek, behintzat, bai eta polito ikasi zuen, horratik. Oker ez banago, Ibarretxe Laudiokoa da, ez Lea-Artibaikoa. Gura dut esan, ingurua ez dela oos euskalduna. Hori bai, gogo handiagoa jarriko zion. Beste alde batetik, esan behar da goi karguek ingeles klaseak ere jasoko dituztela, eta protokolokoak, eta hainbat, seguru nago, kargurako beharrezkoak direnak. Inork esan du piper egiten duela?

Euskara zaila da, ordea, Patxi Lopezen hitzetan. Ez da inoiz hitz egin Ezkerraldean. Eta? Esango didazue euskaldun ikasirik ez dagoela Bilbotik mendebaldera. Euren poltsikotik ordaindu dutenak euskalduntzea, gainera. Zer pentsatzen dute pertsona horiek horrelakoak entzutean? Zer pentsatuko zukeen Andolin Eguskitza zenak, euskaltzain oso izatera iritsi zen santurtziarrak? Nahiko nituzke entzun euren berbak.

Adierazpen horiek irakurri nituenean nire ikasleekin akordatu nintzen, eta euskaltegietako ikasle guztiekin. Euskara ikasi duten denekin. Zenbait langabezian, beste batzuk prekarioan. Baita euskara ikastera derrigortuta daudenak ere. Zintzo-zintzo egunerao joaten direnak, baita euren urtebetetzeetan ere. Esfortzu iksragarria egiten dutenak iakstearren, huts ezegitearren, lanetik zuzenean etorrita, familia alde batera lagata. Zer pentsatzen ote dute? Euren musturretan barre egiten die euren lehendakariak. "El de todos"

Nire harridura, baina, bere azalpenekin etorri da, legebiltzarrean egindako adierazpenekin, hain zuzen ere. Beste "boutade" bat, gustu txarrekoa, denon lepotik barre egiteko. Ikusi bideoa:

 

Halakorik! Erlaxatu egin behar dugula esan! "Vaya semanita" ikusteko? Matematika ere ez daki, barren! Tipo honek, baina zer uste du, hau bere kortijoa dela? Zergatik esaten ditu gezurrak? Zertarako balio digu horrelako lehendakari batek? Uf! Beste banpiro bat!

Leire Narbaiza 2010/05/09

Patxi Lopez eta euskara

Aitziber — 2010/05/10 12:04
Patxi Lopezek ez du euskara ikasiko ez zaiolako garrantzitsua iruditzen, bigarren planoko zerbait iruditzen zaiolako, gustora dagoelako soilik espainolez mintzatzen.Beraien Pais Vasco-an euskara ia ia folklorea dela esango nuke.
Ez naiz jeltzalea baina Ibarretxeri bere meritua aitortu behar zaio. Nire ustearen kontra ederki ondo ikasi zuen eta. Baina oraingo lehendakariak gainera lotsagabeki esan piper egiten duela, denon diruakin ordainduta gainera. Ze exenplu klase ematen du! Besteok ere piper egingo ote dugu Ogasunaren aurrean, adibide bat jartzeko? Guretzat enbargua etorriko litzateke eta bera denon aurpegian barrezka. Nora goaz horrelako jendearekin?

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara