Kalamuatik Txargainera
Neskendako litxarreriak
Niri neuri gertatutakoa.

Domeka goiza taberna bateko barran. Baten alabak litxarreria poltsa amaitu barik laga, eta amak guri eskaini. Papadelta girls. Patataz egindako mokadutxoak, pakete txikietan. Girls? Bai, neskak ingelesez. Neskendako patatatxoak, alegia.
Neskendako? Gure taldean harridura aurpegiak. Zelan, baina? Badago boys? Arrosak ote dira? Ez, normalak, betiko kolore horixka daukate.....
Poltsa aztertzen hasi ginen, eta ertz baten hauxe:

"Para ti y tus amigas" (Zureteako eta zure lagun neskendako). Friends pulseras (Friend eskuturrekoak). Con un mensaje (mezu batekin). Zer da hau? Paketeari buelta eman genion:

Eres una amiga genial (lagun aparta zara). Para que expreses tu amistad (zure adiskidetasuna adieraz dezazun). Laguntasunari deia, patatak saltzeko.
Duela astebete, martxoaren zazpia izan zen hau ikusi genuela, zortziaren bezpera. Denok aho bete hortz geunden. Eta 2010. urtean! Girls & boys; neskak eta mutilak; aurrez aurre jartzen gaituzte hasieratik, ez dute balio denontzat litxarreriok. Umetatik produktu berezituak saltzen dizkigute, txikitatik desberdindu. Eta oraingoan, behintzat, mezuak nahiko positiboak dira: adiskidetasuna, girl power....Baina beharrezkoa da horrelakorik pikatzeko hauek saltzeko? Eta kezkagarriena, mutilendako kanpainetan, zein mezu bidaltzen dizkiete? Laguntasunarenak ez du balio, ala? Bigunegia akaso?
Ez dakit nola amaituko dugun! Laster frutei ere horrelako sloganak egingo dizkiete: Laranja girl, lagun gehiago izango dituzu/ sagarrak boys, punteria onena izango duzu baloia jaurtitzen. Jamaika ikusteko jaio ginen!



Girls
Biolentziarako hezitzen gaituzte, eta hortik gure sentiberatasun falta, oldarkortasuna...
Ez nuke nahi inor mintzerik, lan asko egin baiute askok arlo honetan. BAina batzuetan generoaren kontuan iruditzen zait emakumearen gainean soilik jartzen dela fokua. Eta gizonaren rola ere ongo aztertu beharko da, sistema sexista batean bi aldeak baitira (era desberdinean) zapalduak. Hala uste duzue gustatu egiten zaigula horren gogorrak izatea?
zein da arazua?
Eta?
Neskak eta mutilak bardinak dirala iruditzen jatzu? Benetan? Ba ez, desbardiñak dira. Desbardin erlazionatzen dira, gustu desbardinak dittue. Eta zer?
Topiko batzuetan oiñarritzen dala publizitate hori? Jakiña. Edozein publizitate moduan.
nire iritzia
Asier, ez gara bardiñak, ezta gitxiagorik be! Gauzia da hórrek patatok lehenagotik be existitzen zirala, desbardintasun barik. Zuk ondo ikusiko zeunke "langabetuendako patatak" etarako balittue? Edo "atzerritarrendako gusanituak" eta dana aurreeritxiz beteta balego? Jentiak ez leuke salatuko? BAi, ezta? BA, neskatillekin be bardin!