Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2010 Martxoa 15 Neskendako litxarreriak
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Neskendako litxarreriak

Niri neuri gertatutakoa.

 

Domeka goiza taberna bateko barran. Baten alabak litxarreria poltsa amaitu barik laga, eta amak guri eskaini. Papadelta girls. Patataz egindako mokadutxoak, pakete txikietan. Girls? Bai, neskak ingelesez. Neskendako patatatxoak, alegia.

Neskendako? Gure taldean harridura aurpegiak. Zelan, baina? Badago boys? Arrosak ote dira? Ez, normalak, betiko kolore horixka daukate.....

Poltsa aztertzen hasi ginen, eta ertz baten hauxe:

"Para ti y tus amigas" (Zureteako eta zure lagun neskendako). Friends pulseras (Friend eskuturrekoak). Con un mensaje (mezu batekin). Zer da hau? Paketeari buelta eman genion:

Eres una amiga genial (lagun aparta zara). Para que expreses tu amistad (zure adiskidetasuna adieraz dezazun). Laguntasunari deia, patatak saltzeko.

Duela astebete, martxoaren zazpia izan zen hau ikusi genuela, zortziaren bezpera. Denok aho bete hortz geunden. Eta 2010. urtean! Girls & boys; neskak eta mutilak; aurrez aurre jartzen gaituzte hasieratik, ez dute  balio denontzat litxarreriok. Umetatik produktu berezituak saltzen dizkigute, txikitatik desberdindu. Eta oraingoan, behintzat, mezuak nahiko positiboak dira: adiskidetasuna, girl power....Baina beharrezkoa da horrelakorik pikatzeko hauek saltzeko? Eta kezkagarriena, mutilendako kanpainetan, zein mezu bidaltzen dizkiete? Laguntasunarenak ez du balio, ala? Bigunegia akaso?

Ez dakit nola amaituko dugun! Laster frutei ere horrelako sloganak egingo dizkiete: Laranja girl, lagun gehiago izango dituzu/ sagarrak boys, punteria onena izango duzu baloia jaurtitzen. Jamaika ikusteko jaio ginen!

Leire Narbaiza 2010/03/15

Girls

juan — 2010/03/15 21:01
Gizonontzat indarra emango diguten patatak.
Biolentziarako hezitzen gaituzte, eta hortik gure sentiberatasun falta, oldarkortasuna...
Ez nuke nahi inor mintzerik, lan asko egin baiute askok arlo honetan. BAina batzuetan generoaren kontuan iruditzen zait emakumearen gainean soilik jartzen dela fokua. Eta gizonaren rola ere ongo aztertu beharko da, sistema sexista batean bi aldeak baitira (era desberdinean) zapalduak. Hala uste duzue gustatu egiten zaigula horren gogorrak izatea?

zein da arazua?

asier — 2010/03/16 12:51
Zerk harritzen zaittu? Ez dot ondo aitzen. Publizitatiak nitxuak billatzen dittu, produktu bat ez jako populaziño osuari saltzen. Batzuetan gaztieri, beste batzuetan edadetueri, beste batzuetan aberatseri, beste batzuetan langabetueri, beste batzuetan atzerritarreri, beste batzuetan... neskeri.

Eta?

Neskak eta mutilak bardinak dirala iruditzen jatzu? Benetan? Ba ez, desbardiñak dira. Desbardin erlazionatzen dira, gustu desbardinak dittue. Eta zer?

Topiko batzuetan oiñarritzen dala publizitate hori? Jakiña. Edozein publizitate moduan.

nire iritzia

leire — 2010/03/17 12:34
Juan, guztiz ados nago zurekin. Uste dut emakumeengan jartzen dela foku, baina gizonekin ere lana egin bera dela. Sistemak gizonak ERE zapaltzen ditu, hainbat arlotan guztiz oinperatuta, emakumeak baino gehiago, gainera. argi dago denok batera egin behar dugula eredu berria, askatzailea izan behar dena, jakina!

Asier, ez gara bardiñak, ezta gitxiagorik be! Gauzia da hórrek patatok lehenagotik be existitzen zirala, desbardintasun barik. Zuk ondo ikusiko zeunke "langabetuendako patatak" etarako balittue? Edo "atzerritarrendako gusanituak" eta dana aurreeritxiz beteta balego? Jentiak ez leuke salatuko? BAi, ezta? BA, neskatillekin be bardin!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara