Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2010 Otsaila 07 Ablazioa
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Ablazioa

Atzo izan zen Ablazioaren kontrako nazioarteko eguna.

Ehunka nazioarteko egun dauzkagu urtean. Normala da komunikabideek denei ez erreparatzea. Gainera, batzuetan batera ere kointziditzen dute egunek. Hala ere, ablazioaren arazoak ez du nahikoa oihartzun komunikabideetan. Beharbada urrunegi ikusten delako; edo agian, garrantzirik ematen ez zaiolako emakumeak eta hirugarren mundukoak direlako.

Atzoko Berrian oso artikulu interesgarria zetorren gai honen gainean: Esanekoa edo puta. Komendatzen dizuet irakurtzea, datuak eta ondorioak ematen ditu Ixiar Zubiaurrek. Gordina, baina argigarria.

Imajinatzen duzue zer izan litekeen horrelako mutilazioa jasatea? Hain gaztetan, gainera? Gizonezkook irudika zenezakete gizon fidel eta garbia izateko helburuarekin, kontzientzia duzuen adin batean, anestesia eta higinerik gabe zakila moztea? Ez, ezta? Nik ere ezin nezake imajina mutilazio genital hori. Pentsatze hutsak min ematen dit.

Gizarteak populazioaren erdia kontrolatzeko saioa da. Kontrol sexuala. Baina ustezko kontrol sexual horren eraginak askoz ere handiagoak dira. Alde batetik, mutilazio horrekin neskatilei esaten zaie euren gorputza zikina eta txarto egina dela, anputatu behar dela era gordin eta krudelean. Beraz, neska horiek barneratuko dute euren inperfekzioa, bigarren mailako gizaki izatea; izan ere, euren gorputzeko atal batzuk txarrak dira, kendu beharrekoak. Eta gorputz atal horiekin lotuta dagoen guztia txarra eta kendu beharrekoa dela ere sinistuko dute.

Beste aldetik, emakume horiek merkatzia hutsa dira, "zaindun" behar den merkantzia senarrarengana "ukitu" barik hel dadin; nahiz eta arazo fisiko eta psikologikoak izan lezakeen ablazioaren ondorioz. Berdin dio, garrantzitsuena; himena, alegia, salbu dago. Jakina baita himena dela neskatila baten baliorik handiena, familiaren ondra. Afrikan eta hemen (gero eta gutxiago baina atzora arte horrela izan da).

Tristatu eta sutu egiten nau gai honek. Nire ustez, ablazioa emakumeenganako mespretxurik handienetakoa da. Baina, era berean, gure gizartean gertatzen diren hainbat konturen ispilu ere bada. Muturrera eramanda, jakina. Iragarkiak ikustea baino ez dago jabetzeko, andrazkoon gorputza hobetu beharreko zerbait da, inperfetua. Tira, gai hau, ordea, beste post baterako laga beharko dut, baina nahiko nuke horren gainean idatzi.

Leire Narbaiza 2010/02/07
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz
 


Txargaingo tontorretik dakusat

Zer erantzi (Sustatu)

Anti-gona

 

Azken erantzunak
Litxarreria larroxak Jone Arroitajauregi, 2010/03/18
nire iritzia leire, 2010/03/17
zein da arazua? asier, 2010/03/16
Girls juan, 2010/03/15
Soldadu baten adierazpena Aitziber Iriarte Garin, 2010/02/26
Etiketa lainoa
Amamakipuleta Berde Biharrekuak Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropak baserritar jantzia berde biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri hizkuntza gutxituak irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak kalamuatik kalmuatik kultureta kutureta liburuak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu oinetakoak ostutakoak puntua-jarrita sustatukoa trenean uda udaberria udazkena urriñetik üskara