Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2009 Abendua 14 Aurtengo azoka
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Aurtengo azoka

Zelan laga aurten azokako errepasoa egin barik?

 Aurten egun bitan joan naiz Durangoko liburu eta disko azokara. Zapatuan eta domekan. Baten beharrera, badiharduguko stand-en txanda egiten; bestean lagunekin elkartzera. Izan ere, Durangon urtero hitzordua daukagu, aspaldi baten egina, eraginkorra gutxienez urtean behin batzeko balio digulako.

Asko guztatzen zaizkit feria egunak. Disfrutatu egiten dutpasio bik bat egiten dutelako: liburuek eta lagunek. Postu artean hurrengo hileetako irakurketan ikusten ditut lehenengoz, baita irakurritako liburu kutunak eta bereziak ere. Maitasun ezkutuan nonahi, liburu forman.

Lagun, ezagun, maiteak edonon. Sorpresa atseginak nahibeste. Laztanak eta besarkadak ugari (erakusmahaia erdian geratzen ez bada, behintzat). Hala ere, beti falta zaigu baten bat, bereziki (hinbat motiborengatik) ikusi nahiko genukena, baina agertzen ez dena. Hari/haiei ere musuri handiena eman nahiko nioke/nieke, ziber-musua baino ez bada ere. MUN!!!

Hain gozagarria izanda ere, hausnartzeko balio izaten digu, batez ere aurtengoak. Alde batetik, uste dut birplanteatu egin beharko liratekeela hainbat gauza, hainbat produktu erdaldunen salmenta. Kanpora tema vasco delakoa. Nik neuk ez neuke lagako erdarazko produkturik saltzen. Bai, erradikala izango naiz, talibana. Berdin zait. Horiek edonon aurki litezke, azokan euskarazkoak baino ez nituzke jarriko. Kitto!

Bestetik aurtengo beherakada. Itzela izan da, batez ere asteburuan. Ez zen ia inor ibili, eta saldu....ikaragarria! Beldurgarria izan da salmenten jaitsiera!! Krisia izango da, EREak, pasaotismoa, ez dakit, baina Durangorako bonbardaketa (ez Durangoko bonbardaketa) zelanbait murriztu egingo nuke, beharbada feria bi antolatuta, abenduan eta ekainean, adibidez. Horrela, argitaletxeen Durangoko monokultiboko uzta, murriztu baina bikoiztu egingo litzateke. Beraz, kultura kontsumitzaileoi ez genuke urteko gose erdi asetu hori izango. Eta Gabon aurreko betekada hau saihestu egingo genuke.

Erdi gose eta enpatxatu bizi gara euskarazko liburuak irakurtzen dugunok, pobreen moduan: Ahal denean jan errementatu arte; eta urte osoan ahal den moduan elikatu, izozkailuko tuper-ak ateratzen!

DSCF0010Badiharduguko standa.

Zergatik ez noan

Trebi — 2009/12/14 18:17
Umeak ditudanetik ez noa feriara. Behin edo joan nintzen eta erabaki sendua izan zen: umeekin ezin. Liburu bat ikusteko aurreko lau lerro pasatu behar eta trabeska egoteko, umeak agobiatuta eta gurasoak txarto. Aizu, jende pilaketa moteldu bada baliteke datorren urtean joatea, giro ederraz behintzat gozatzera, baina hala eta guztiz, benetan oraindik konbentzitu beharko naute umeekin posible dela, ze sinistu-sinistu, oraindik sinistu...

Eguerdixan probau dozu?

leire — 2009/12/19 13:49
Aupa,Trebi
Eguerdixan probau dozu? Askoz jente gitxiago ibiltzen da, eta umieri be gustatzen jakue ipoiñak eta ikustia. Gaiñera, umien txokua zoragarrixa da! Azken bi urtiotan ez naiz juan bertara, baiña beste urtietan bai. Umiekin, lagun batzuenak sekuestrau, lagunal trankil laga azokia ikusen eta ni ume bixekin lurrian jarritta, epel,trankil burrundara barik, kojiñ artian ipoiñak irakortzen.....azokarik ederrenetakua! Ikaragarri gustatzen jata, eta gomendatzen detsut.
Ondo segi!

Eguerdian bazkaria legea

Trebi — 2009/12/21 20:37
Umeen txoko hori ez dut ezagutzen, beharbada probatzea mereziko du. Dena dela, eguerdikoa bai ezagutzen dut, ibili naiz jendea gutxien dabilen ordu horietan, baina, aizu, bazkaldu ere bazkaldu egin behar da, eta ordu batzuk zaindu egin behar dira, gainera umeekin askoz gehiago oraindik.
Matxo handia.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz
 


Txargaingo tontorretik dakusat

Zer erantzi (Sustatu)

Anti-gona

 

Azken erantzunak
zein da arazua? asier, 2010/03/16
Girls juan, 2010/03/15
Soldadu baten adierazpena Aitziber Iriarte Garin, 2010/02/26
Urte politak, Junkal! leire, 2010/02/23
20 urte beharrean Junkal, 2010/02/17
Etiketa lainoa
Amamakipuleta Berde Biharrekuak Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropak baserritar jantzia berde biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri hizkuntza gutxituak irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak kalamuatik kalmuatik kultureta kutureta liburuak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu oinetakoak ostutakoak puntua-jarrita sustatukoa trenean uda udaberria udazkena urriñetik üskara