Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2009 Abendua 09 "Zirikadak" eta "Eztenkadak" danon abotsetan
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

"Zirikadak" eta "Eztenkadak" danon abotsetan

Euskerian egunian liburu bixak irakorri genduazen altuan.

Eibarko euskera batzordiak euskerian egunerako Juan Sanmartinen "Zirikadak" eta "Eztenkadak" liburuak altuan irakortzia proposau zeban, eta hainbait lagunok irakorri genduan.

Aillegau jatanian abixua pozarren erantzun neban; izan be, asko gustatzen jata altuan irakortzia. Pentsatzen dot oso-oso ariketa politta dala, eta disfrutatzeko moduko gauzia. Asko ikasten da testu baten gaiñian altuan irakortzeko prestatzen dogunian: esanahixa, puntuaziñua, entonaziñua, ahoskeria....Horren ostian dator "antzerkixan" partia, altuan leitzia interpretaziñotik be badakalako.

eztenkadak
Kontuan izan bihar dogu liburu bi hórrek txiste eta pasadizo liburuak dirala. Horrera, "antzeztu" egin  bihar da pixak bat, behintzat, irakortzerakuan, bestela ez daka ez emoziñorik ez graziarik.

Neri kazarixen bost pasarte tokau jatazen, Eztenkadetakuak; ez oso ondo puntuauta, gaiñera. Etxeko ensaiuetan katiau egitten nintzan pare bat pasartetan, ez zekelako ganorazko puntuaziñorik. Beste alde batetik, esan bihar dot Sanmartiñek ez zekala oso garbi noiz idatzi bustidurak (x, tt,..) eta noiz ez. Hori dala eta, erabagi bat hartu bihar zan, eta nik, jakiña, danak egittia pentsau neban. Bizixago eta naturalago geratzen zan.

Oso gatxa zan ganorazko irakorketia egittia, baiña ahalegintxuak egin genduazen, nahitta mikruan aurrian jarrittakuan eskuak dar-dar izan! Azkenian, mini-publikuan (eguerixan oso jente gitxi egon zan ikusten) barre bat be egon zan, eta ez da gitxi! Txistia irakorri eta iñork barrerik ez, frustrantia zan, gero! Baiña dana ezin da!

Oso politta, benetan. Liburuak ezagutzeko, Eibarko euskeran sakontzeko, eta irakorketia bultzateko. Gustau jata. Ederki! Datorren urtian Maixu Juanek eta Peruk jardungo dabe barriketan udaletxeko pleno aretuan? Nahiko neuke!

Leire Narbaiza 2009/12/09

"zirikadak" eta "eztenkadak"

piku — 2010/01/07 16:46
abenduan 3a pasau ta egun gitxira eibarko andrazko batek ia Leire Narbaizak eguardi partian irakorri zeban galdetu zestan. nik banakixan irakorri irakorri zebala, baina ordua ez nekixan.
ba andrazko honi (eibartar-eibartarra bera) asko gustau jakon entzundakua. entonaziño egokixa, eibarrera jator-jatorra... goizian be entzuteko aukeria euki zeban berak, baina ez jakon gustau goizian entzundakua, eszepziño batekin (baina ez dakit zein).

ni atsaldian egon nitzan pleno-aretuan, neri asko gustau jatan Aurora Albeniz Arrieta, eibarreraz irakortziaz gain, eibarko entonaziñua be emon zetsalako, eta gainera bera txistiak kontatzen aparta da.

bueno, Leire. Eibarren "fan" bat badakazu... ez dakizu zelako lorak bota zetsuzen!


Eskerrik asko, Piku!

leire — 2010/01/08 11:19
Aupa, Piku!
Esan biharko destazun zein dan andra hori, kafe batera edo gonbidatzeko. Lorak entzutzia eta ez da sarri gertatzen, horregaittik eskertu bihar da!
Neri asko-asko Txisto gustau jatan: entonaziño ona, txistiak ondo kontauta....Barre eta dana egin zeben entzuliak!!
Txisto, Aurora eta hirurok euskaltegiko irakasliak gara. Zer ikusirik izango dau? ni baietzian nago....
Ondo segi, wapa!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara