Hemen zaude: Hasiera Blogak Kalamuatik Txargainera Artxiboa 2009 Abendua 08 Aminatu Haidar
Dokumentu Akzioak

Kalamuatik Txargainera

Aminatu Haidar

Hogeita hiru egunetan gose greban, bere herrira itzuli nahi duelako.

Aminatu libre

Aminatu Haidar Lanzaroteko aireportuan dago, Marokoko gobernuak El Aaiun-era iritsi zenean pasaportean kendu eta Lanzarotera deportatu zuelako.

Andrazko honen asmoa etxera itzuli eta familiarekin egotea da, eta giza eskubideen alde egiten jarraitzea, jakina. Atzo Strassbourg-en Marokoko Kanpo minstroak esan zuen Haidar ez zela giza eskubideen aldeko ekintzailea. Zer esango zuen, bada? Bere gobernuak lau urtean kartzela ezkutu batean izan du, kartela klandestinoan, Guantanamo bezalakoa, baina publizitate gutxiagorekin. Lau urte non dagoen jakin barik. Ez epaile, ez epaiketa, ez informazioarik. Desagertuta, Marokoko kartzela beltzean. Torturak jasaten, bakartuta.

Horregatik dago hain makal, osasuna oso ikututa daukalako, ikaragarri sufritu duelako. Nik baino urte bete gehiagu zuela jakin nuenean harritu egin nintzen, zaharrago ikusten nuelako (zer esanik ez, helduago eta emakumeago!). Baina bizimodua hain gogorra izan du...

Hainbaten arabera berak sortu du arazoa, ez da egia, baina. Haidar Mendebaldeko Sahararen konfiktuaren biktima baino ez da. Arazoak hogeita hamahiru urte luze dauzka, Espainia Saharatik hanka egin zuenetik ezkutuan, Marokorekin tratua eginda. Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia zen; hortaz, Espainiari dagokio deskolonizazioari ekitea.

Nor ausartu baina Marokorekin? Diktadura gogorra, herria pobre eta errege familia ur-bitsetan bizitzen, negozioa egiten Saharako ondasun eta aberastasunarekin, baina sahararar torturatzen, exiliatzen eta hiltzen. Eta zer dio Europak? Ezer ez, Marokoren laguna izatea komeni zaiolako. Zelako hipokrisia! Ahoa demokrazia eta giza eskubideekin betetzen zaie, baina ez diote erreparorik jartzen odolez beteko negozioari! Puaj!!!

Espero dut, benetan, Aminetu Haidar bihar bertan etxera itzultzea, osasuntsu eta libre. Merezi du. Merezi dute sahararrek.

Leire Narbaiza 2009/12/08

Bahiketa spress

Ikuslea — 2009/12/09 15:47
Aminatu ez dago Espainian berak nahi izan duelako, ez bada ere Marokoko eta Espainiako gobernuak BEHARTUTA, BAHITUTA, ekarri, sartu dutelako. Eta gero Espainiako gobernuak berakin humanitarioki jarduten dabilela dio. BAI ZERA!

Horrela da!

leire — 2009/12/09 18:29
Arrazoia! Gero esaten dute berak sortu duela egoera hau. Bai zera! Gustuz dihardu egiten gose greba, ala?
Zurekin bat nator, Ikusle jauna!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Leire Narbaiza Arizmendi

Eibarren pertsona nagusi batek galdetuz gero nor naizen, Munikolanekua edota Eustakion alabia erantzuten dut. Horiexek dira nire kredentzialak.
Ni jaio bezperan Martin Luther King hil zuten, eguen baten. Barixakuan jaio, eta zapatuan “La, la, la”k irabazi zuen Eurovision. Euskara Batua ere nire kintoa da. Sinis egidazue: gauza horiek markatu egiten dute. Gainera, Franco oraindik bizirik zegoen! Maistra naiz ofizioz eta bokazioz. Baita hamaika saltsatako perrexil ere; eta hau bai afizioz

 

egunkaria banner
udalbiltza banner

Sustatuko Zer erantzi atala

Txargaingo tontorretik dakusat

Anti-gona

Azken erantzunak
Ze eskatzen du herriak? leire, 2011/12/05
Bizitza Jozulin, 2011/12/03
To be continued... Ander, 2011/12/02
bazkaltzera Markos Zapiain, 2011/11/12
Udalek jarri daixela. Trebi., 2011/10/29
Etiketa lainoa
Adibidez Amamakipuleta Badihardugu Begitu Berde Biharrekuak Deportibua Durango Egunkaria Eustakion ipoinak Eustakion ipoiñak Gugan bego Ipad-a Itoitz Kalamuan Kalamuatik Kultu Taberna Mendebaldeko Sahara Notimeforlove Txagainen Txangainen Txargaindik Txargainen Txargainenen Zer erantzi aboziñaua albarakia paparrian araoak arazoak arazuak arropa arropak baserritar jantzia berde bideoak biharrekuak birziklautakuak buruko paiñelua buruko zapia dantza domeketakuak eibar.org errezetak etno euskal jaia gabaz gizonezkuak gorri gprri hezkuntza hizkuntza gutxituak inorenak irakurketa irratia itxura izenburukoak iñorenak jaixak janzkera jokoak jolasak kalamuatik kalmuatik kolaborazioa kultureta kutureta liburuak lotsagabeak mariangelesenak metabloga moda more musika negua neguu nickdutnik oinetakoak osagarriak ostutakoak ostutakuak puntua-jarrita sustatukoa teknologia tortura trenean uda udaberria udazkena urriñetik zer erantzi zinema üskara